Rimak Exkaxko, Erauntsi eta Bilixkorriko aurrera doaz astegoieneko saioak irabazita
2012-03-12 13:00 BertsolaritzeaBardoak 2012k bigarren faseari ekin deutso asteburuan, Iruñean, Ituren eta Etxarrin jokatu diran hiru saioakaz. Horreetan barriro be entzule piloa -300dik gora- eta giro ona izan dira ezaugarri nagusiak. Emoitzei jagokenez, Lesakako Rimak Exkaxko-k, Oronoz-Malerrekako Erauntsi-k eta Etxarriko Bilixkorriko-k saioak irabaztea lortu eben.
Unibersidade aurreko ia 7.300 ikaslek bisitauko dabe EHU Ateak Zabaltzeko Egunetan
2012-03-12 11:33Unibersidadeko ikastegi bakotxean bi jarduera egingo dira: graduei buruzko informazino-hitzaldiak eta ikastegiko eraikin eta instalazinoetara eginiko bisitea. Helburua da geroko ikasleak unibersidadeko ikastegietara hurreratzea, ikasi nahi dituen ikasketen inguruan laster hartu behar daben erabagia hartzen laguntzeko asmoz.
Aguraingo Sorginetxe, Aramaioko Marixeka, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gasteizko Martin Ttipia Arabako finalean
2012-03-12 10:31 BertsolaritzeaMartiaren 24an, Aramaion jokatuko dan finalean Aguraingo Sorginetxe, Aramaioko Marixeka, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gasteizko Martin Ttipia taldeak izango dirala aurrez aurre.
Elkar diskoetxeak prest daukaz 2012ko udabarrian argitaratzeko lanak
2012-03-09 14:29 MusikeaKupela, Anje Duhalde, Lauroba Xabi San Sebastian eta Benito Lertxundiren disko barriak dira datozen egun eta hileotan plazaratuko dituenak.
Bermeo eta Ondarroako saregin eta neskatilak, Emakume Langileen Alkartea eta Garbiñe Mendizabal saritu ditue Bizkaian
2012-03-09 12:54Sari honeen historian zehar 72 erakunde edo persona izan dira omenaldiaren hartzaileak. Berdintasuna Sariak gizon eta emakumeen bardintasunaren aldeko lana eskertzeko eta emakumeen eskubideen alde erakunde eta personek egiten daben lana azaleratzeko Bizkaiko Foru Aldundiak 2002 urtean ezarritako ohorezko aintzatespenak dira.
Astegoienean jokatuko da Bardoak 2012ko bigarren fasea
2012-03-09 10:34 BertsolaritzeaBardoak, Nafarroako taldekako txapelketeak lehen fasea amaitu eban joandakoa zezeilaren 19an eta gaur, martiak 9, bigarren faseari ekingo deutso. Orain artean oso erantzun ona izan dau ekimen barri honek, 1.100 bertsozale alkartu baitira lehen fasean egin diran saioetan.
Melody Gardot, Madeleine Peyroux, Sharon Jones, Kenny Barron eta Eric Reed, 47. Heineken Jazzaldian
2012-03-09 09:52 MusikeaDonostian garagarrilaren 19tik 23ra bitartean egingo dan 47. Heineken Jazzaldiak Melody Gardot, Madeleine Peyroux eta Sharon Jones kantariak sartu ditu bere egitarauan, Kenny Barron, Mulgrew Miller, Eric Reed eta Dado Moroni jazz-pianista ospetsuakaz batera.
Bost diseinatzaile bizkaitarrek bat egin dabe Guggenheim Bilbao Museoagaz 15. urteurrena ospatzeko
2012-03-08 13:55Oraingo honetan bost diseinatzaile bizkaitar batu dira ospakizunetara: eraikina gaitzat hartuta elastikoak sortu ditue. Elastiko sorta hori Museoko Denda-Liburudendan eta on line dendan (www.tienda.guggenheim-bilbao.es) baino ez da egongo salgai, martiaren 8tik aurrera.
Paco Ibañezek errezitaldia emongo dau Bilbon Blas de Oteroren eguna ospatzeko
2012-03-08 13:04 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Blas de Otero poeta bilbotarraren (1916-1979) jaiotzearen urteurrena ospatuko dau datorren eguenean, martiaren 15ean, Paco Ibáñez kantautore valentziarrak eskainiko dauen errezitaldi bereziagaz.
EAEko biztanleen % 32 elebiduna da, V. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera
2012-03-08 10:37 Euskerea berbagaiEAEko 16 urtetik gorako biztanleen % 32 elebiduna da, % 17,2 elebidun hartzailea eta %50,8 erdaldun elebakarra, aurkeztu barri dan V. Inkesta Soziolinguistikoaren emoitzen arabera. 2006an baino elebidun gehiago dago, puntu bi gehiago.
Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketea martxan
2012-03-08 09:32Gaur, hilak 8, hasiko da Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketearen bigarren edizinoa. Gaoth Dobhair (Gweedore, Donegal)-tik abiatuko da eta 1000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Inis Mór (Aran Islands, Galway)-en amaituko da martiaren 17an, Saint Patrick eguna ospatzeko egiten dan jai egunaren barruan.
Euskal Ikasketetarako Fundazino Popularrak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2012-03-07 17:09 Euskerea berbagaiAndres Urrutiak adorea eskatu dau aurrera egiteko eta bidean lankide izateko. Alper-alperrik izango dira gure arteko hitzarmenak, letra horreek zehazten ez badira ekintza eta egitateetan. Horreen bila doaz gaur Euskaltzaindia eta Euskal Ikasketetarako Fundazino Popularra. Inor ahaztu eta gitxietsi barik, danokaz batera, euskereak eta euskalgintzeak gu danok behar gaituelako.
'Zentzua eta iraunkortasuna' egitasmoak hainbat esku-hartze artistiko gauzatuko ditu Urdaibain
2012-03-07 16:37 kulturbizZentzua eta iraunkortasuna izeneko ekimena aurkeztu dabe Bilbon, 2012 Fundazinoak sustatutako 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimenaren barruan. Arte garaikidiearen alorreko hamar sortzailek hartuko dabe parte egitasmoan, naturearen, lurraldearen eta esparru publikoaren ganeko esku-hartze artitiskoen bitartez. Proiektua guztiak Urdaibain gauzatuko ditue, eta Urdaibairte izeneko ekimen artistikoaren zati dira.
Durangaldea eta Busturialdea irabazle Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-fasean
2012-03-07 14:23 BertsolaritzeaAmaitu dira Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-faseko saioak, atzo Igorren eta gaur Zallan egindako saioekaz. Igorren, Arratia eta Durangaldeko taldeak lehiatu ziran; gaur, Zallan, Enkarterri eta Busturialdeko bertsolari gazteak ibili dira kantuan. Durangaldeak eta Busturialdeak egin dabe aurrera sailkapen-fasean
Fermin Muguruzaren 'Next Music Station: Lebanon', Bartzelonako Euskal Etxeko Zinemaldian
2012-03-07 12:51 BarriakFermin Muguruzak zuzendutako Next Music Station: Lebanon dokumentala Bartzelonan aurkezuko dabe, bertako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldiaren barruan. Martiaren 8an proiektauko dabe lana, eta Muguruza bertan izango da. Bartzelonako Euskal Etxeko Zinemaldia martiaren 1ean hasi, eta 30ean amaitu da.
Miren Asiainek irabazi dau VI. Etxepare Saria
2012-03-07 11:50 sariak-autortzakMiren Asiain iruindarrak sortutako Hara! albumak irabazi dau VI. Etxepare Ilustrazino Saria. Egileak berak egin ditu bai irudiak bai testua be. 6.000 jasoko ditu Asiainek, ganera lana aurton argitaratuko dau Pamiela etxeak. Edizino honetan 16 lan aurkeztu dira.
'What about Columbus' dokumentala aldi berean estreinauko dabe Euskal Herrian, Perun eta Indian
2012-03-07 11:14 BarriakLander Camarerok gidatutako What about Columbus dokumentala hiru lekutan estreinauko da aldi berean, martiaren 10ean: Bilboko Alondigako Golem zinema-aretoetan; Perun, Limako Ventana Indiscreta aretoan, eta Indiako Puneko Filmategi Nazionalean. Euskal Herria, Peru eta Indiakoa hiru zinemagile taldek Antoine de Saint-Exuperyren Printze txikia egokitu dabe
Garbage, Bloc Party, Mumford & Sons eta The Jon Spencer Blues Explosion bandak, Bilbao BBK Liven
2012-03-07 10:30 MusikeaBilbao BBK Live jaialdia zazpigarren edizinoko kartela osotzen dabil; antolatzaileek jakinarazo dabenez, Garbage, Bloc Party, Mumford & Sons eta The Jon Spencer Blues Explosion taldeak be Kobetamendin izango dira garagarrilean. Horrezaz aparte, Zea Mays talde bilbotarra zuzenean ikusteko aukerea eukio dogu.
90 zinta heldu dira Zubiak, film laburren lehiaketearen lehenengo edizinora munduko toki desbardinetatik
2012-03-07 10:06 BarriakZubiak film laburren lehiaketearen lehenengo edizinoa Getxoko Udalak datorren martiaren 21ean ospatuko dan Arrazakeriaren kontrako Nazinoarteko eguna dala eta antolatutako egitarauaren barruan kokatzen da.
Bizkaiko Zubiak enbaxadore izentau dau Unai Basurko
2012-03-06 17:24Bizkaiako Zubiak Unai Basurko nabigatzailea enbaxadore izentau dau, Zubiagaz lotutako ibilbideagaitik. Unai Basurkorentzat Bizkaiko Zubia monumentu bat baino gehiago da, eta beti hartu dau mundurako atetzat.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...