Bilboko Bizkaia frontoiak 43.000 lagun batu ditu urtebetean

Bizkaie! 2012-03-19 17:33

Bizkaia frontoiak urtebete egin dau, eta danetara, 43.000 zale batu dira hileotan, Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez. Bilboko Miribilla auzoko eraikinean 20 pelota partidu jokatu dira, eta palako, 33.

Xavier Alvarez de Eulate artistea hil da

Bizkaie! 2012-03-19 14:18   kulturbiz

Xavier Alvarez de Eulate artista eta frantziskotarra barikuan hil zan, Oliteko komentuan, 92 urte zituala. Arantzazuko santutegiko beirateak egin zituan. Igaz, omenaldia egin eutsien Arantzazu, eta Donostiako Kutxa Boulevartd aretoan erakusketea antolatu eben bere lanakaz

Hamaika.tv gunea barriztau egin dabe

Bizkaie! 2012-03-19 13:29

Hiru urte beteko ditu laster Hamaika telebistak, eta urteurrenaren harira, webgune barria estreinau dau. Hamaika.tv gunean hainbat hobekuntza egin ditue, diseinuan eta edukietan.

Topaguneko tokiko komunikabideek Tokikom enpresea abiatu dabe

Bizkaie! 2012-03-19 11:47

Topagunea euskera alkarteen federazinoko 19 komunikabide bazkideek eta Topaguneak berak Tokikom enpresea sortu dabe. 2009an hasitako bideari segiduz, enpresa barria tokiko hedabideen etorkizuna alkarlanean diseinetako tresnea izango dala adierazo dabe arduradunek.

Bilbok Poesiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau erdi aroko emakumeen poesiari eskainitako kontzertu-errezitaldiagaz

Bizkaie! 2012-03-19 11:42   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Poesiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau datorren eguaztenean, martiaren 21ean, Erdi Aroko emakumeen poesiari eskainitako kontzertu baten bitartez.

Dominika Etxart kantari zuberotarra joan jaku

Bizkaie! 2012-03-19 10:53   Musikea

Dominika Etxart kantari zuberotarra barikuan, hilak 16, hil zan, 79 urte zituala gaixotasun luze baten ostean. Eleizkizunak domekan izan ziran, Altzürükün. Niko Etxarten aitak lan handia egin eban Zuberoako kantak berreskuratzen eta zabaltzen; berak batutako asko eta asko ia galduta egozan.

tunning-epaile 2012-03-17 11:58

epaimahaikide-crimina! bertso-saioak epaituten etsakiat, baie alkarrizketak eta (batez be!) photoshop(merke)-tunning-guarriorrak iten gero ta hobeto habil e, Esne!!KK-KAR!KAR!KAR!!!

Erantzuna | Txapelketako protagonistak (II)

Kopilotoa 2012-03-17 03:13

ari ari ari, TOKERO LEHENDAKARI!! Aparte Esne, gorantziek Txuseri! KAR KAR KAR!!! ezzztz ostia, brometan diñostat!KAR!KAR!KAR! bo tunning-makina, ongozak!

Erantzuna | Txapelketako protagonistak (II)

'Guggenheim+' ekimenak museoko bazterrik ezkutuenak erakutsi ditu

Bizkaie! 2012-03-16 14:00   Kulturea

Museoko leku ezezagunenak erakutsiko ditu Guggenheim+ ibilbide bereziak, izan be bisitariek ikusten ez dituen txokoak agirian geratuko dira. Guggenheim+ bisitaldia martiaren 30etik aurrera egongo da salgai, hiru hizkuntzatan, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Ez dabe euskerazko bisitaldirik aurreikusi.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gernikako bonbardaketearen nazinoarteko oihartzuna aztergai, 75. urteurrenean

Bizkaie! 2012-03-16 13:20

Gernika Gogoratuz bakearen ikerketa zentroak Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena dala-eta antolatuko dituen ekitaldiak aurkeztu ditu. Berbaldiez gan, jardunaldiak eta topaketak atondu ditue apirilaren 24tik aurrera.

Andres Trapiello eta Agustin Fernandez Mallo aurrez aurre Eztabaidak Literatureagaz programan

Bizkaie! 2012-03-16 13:04   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Eztabaidak Literatureagaz ekimenak, narrazino eredu barriei buruzko hitzaldia proposatzen dau datorren martitzenerako, martiaren 20rako, Andrés Trapiello eta Agustín Fernández Mallo idazleen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Elhuyar' aldizkariak webgune barria estreinau dau

Bizkaie! 2012-03-16 10:05

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak webgune barria estreinau dau, aldizkaria.elhuyar.org helbidean. Elhuyar zientzia eta teknologia gaiak euskeraz eta dibulgazino-mailan argitaratzen dituan agerkari bakarra da. Papeleko bertsinoan jasoten diran edukiak sarean dagoz webgunean, gura dauenaren esku.

UPV/EHUk urrezko dominea emon deutso Bizkaiko Foru Aldundiari

Bizkaie! 2012-03-16 01:00

Iñaki Goirizelaia erretoreak dominea emoteko ekitaldian azaldu dauenez: Bizkaiko Foru Aldundiari emon deutsagun Urrezko Dominak geugaz izan dauen lankidetza sakonaren erakusgarri izan nahi dau; izan be, gure alboan jardun dauelako, UPV/EHUren Bizkaiko Campusaren garapen akademiko hobea eta erakargarriagoa lortzeko.

Dada Company-ren 'Kokorikoko' ipuina heldu da

Bizkaie! 2012-03-15 16:49   Euskerea berbagai

Kokorikokok, animalien izenak ikasteko liburu barritzaile honek, gurasoak umeakaz aisialdi alai eta goxo bat igarotea dau helburu. Ipuin hau animalien eta honeen inguruan dagozan elementuen izenak eta oinarrizko kontzeptuak euskeraz barruratzeko sortua izan da.

'Garunaren eskuineko hemisferiotik' zinema-zikloa, Artium museoan

Bizkaie! 2012-03-15 14:44   Barriak

Artium museoak Garunaren eskuineko hemisferiotik zinema-zikloa antolatu dau martiaren 16tik 28ra bitartean. Sei lan emongo ditue, film laburrak zein luzeak, tartean. Garunaren eskumako hemisferioa bizten laguntzen daben norbanakoaren eta taldearen nortasunaz, konpromisoaz eta jazoera arrunten transzendentzia dabe ardatz pelikulek.

Ibon Sarasola hizkuntzalari eta idazleak Euskadi Ikerketa Saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-03-15 13:43   sariak-autortzak

2011ko Euskadi Ikerketa Saria irabazi dau Ibon Sarasola (Donostia, 1946) hizkuntzalari, idazle eta euskaltzainak. Epaimahaiak Sarasolaren zintzotasun zientifikoa azpimarratzeaz gan, bizitza osoan euskerearen alde egindako lanaren garrantzia goraipatu dau

Herensuge hegalduna izango da maiatzaren 4tik 11ra egingo dan Fant, Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiaren irudia

Bizkaie! 2012-03-15 13:27   Barriak

Fant, Bilboko Zine Fantastiko Jaialdia martxan dago honezkero. Barriro be, aurrerapena, fantasiazko generoagaz dogun urteroko hitzordua iragarteko diseinau dan kartelaren eskutik dator. Joan dan urtean Bilbo txikitero zonbiek inbadidu baeben, eta aurreko urtean Mom aramua bazan bizi bildurgarria hartu ebana, oraingo honetan mehatxua airetik dator, herensuge hegaldun moduan.

Iñaki Irasizabal idazle durangarrak 'Orbe auziaren ingurukoak' nobela baltza kaleratu barri dau

Bizkaie! 2012-03-15 11:03   Kulturea

Iñaki Irasizabal idazle durangarrak aurkeztu barri dau Orbe auziaren ingurukoak nobela baltza, Elkar argitaletxeagaz. Joseba Orbe idazlearen hilketea da istorioaren abiapuntua; hurrengo eleberriak polemika handia izango dauela iragarri dau, eta handik gitxira mendian hilda topauko dabe. Kasuak zeresan handia emongo dau, bai gizartean bai komunikabideetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaztelupeko Hotsak eta Capsula Austingo SXSW jaialdian

Bizkaie! 2012-03-14 17:29   Musikea

Gaztelupeko Hotsak diskoetxea egunotan, martiaren 13tik 18ra, Austinen (Texas, AEB) martxan dagoan South By Southwest SXSW jaialdian parte hartzen dago. Texas-eko uriburuan batzen dira urtean zehar musikearen industrian zeresana emongo dabenak.

'Puppyk be 15 urte' argazki lehiaketea abian jarri dau Guggenheim Bilbao Museoak

Bizkaie! 2012-03-14 16:28

Martiaren 15etik apirilaren 15era bitartean, Museoaren Facebook gunean, partaideek 1997tik gaur arteko argazkiak igon behar ditue, Puppyren ondoan bizitako momentu gogoangarri bat jasoten dabenak.