'Harrapazank' gazte bilbotarren artean euskerea sustatzeko ekimenak hamar urte bete ditu
2015-02-13 10:15 Euskerea berbagaiBilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak Harrapazank programearen hamargarren edizinoa aurkeztu barri dabe. Euskerarean erabilerea eta parte hartzea bultzatu, esperientzia positiboak sortu eta arlo ez formaletan eta espazio barrietan aisialdi ekintzak sustatzea dira ekimenaren helburu nagusiak.
Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak Harrapazank programearen hamargarren edizinoa aurkeztu barri dabe. Euskerarean erabilerea eta parte hartzea bultzatu, esperientzia positiboak sortu eta arlo ez formaletan eta espazio barrietan aisialdi ekintzak sustatzea dira ekimenaren helburu nagusiak.
Daborduko, 63 taldek emon dabe izena Harrapazank eszena egitasmoan, danetara 182 parte-hartzaile izango dira. Sormena eta talentua ezagutzera emoteko espazioa da Harrapazank eszena; gazteek taldean landutako ikuskizunak aurkezteko aukerea, hain zuzen be. Gazteen sormen gaitasuna bultzatzea dabe helburu Sortuzank lantegiak be martxan dagoz.
Sare sozialek gero eta garrantzi handiagoa daukie Harrapazank programan, halanda ze, www.harrapazank.com atarian ugari dira bideoak, erretratuak eta loturak. Gurasoentzako atal berezia atondu dabe, ekimanern ganeko argibideekaz: Gurasoen gunea. Youtubeko kanala, Facebook, Tuenti eta Twiterreko profilak be baditu Harrapazank-ek.
Gazteak parte hartzaile pasiboak izatetik aktibo izatera aldatzea gura dabe programearen arduradunek, eta holan norabide biko komunikazinoa sortu. Jarduera edo lantegietan parte hartu nahi izan ezkero, webgunean bertan topauko ditue jakingarri guztiak.
Aurkezpenean, Lonjazank ekimenaren zehaztasunak azaldu zituen. 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako enkante moduko bat izango da. Gazteek euren lonjak janzteko elementuak eskuratu ahalko ditue, baina dirua erabili beharrean probak gainditu beharko ditue.
Bilborock aretoko eszenatokia lokal baten antzera atonduko da: sofak, puffak, mahaitxuak, lanparak, telebisinoa, bideo kontsola, bideo jokoak, karaokea, ordenagailua eta abar. Proba nork irabazi dauen epaileek esango dabe.
Izena emoteko lonja bakotxak aurkezpen bideo bat grabau beharko dau eta webgunera igon. Lehiaketea apirilaren 25ean egingio dabe, Bilborocken.
Harrapazank-en hamargarren urteurrena ospatzeko, bideoklipa grabau dabe Jonatan Yelamos gazteak, Aiora Renteriak (Zea Mays), Oihana Bartra bertsolariak eta Xabi Hook (Enkore).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!