Artedrama arte eszenikoei buruzko topaketak, hilaren 15era arte, Aulestin
2012-04-10 15:40 KultureaADEL Artedrama Euskal Laborategia arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenen topagune da egunotan, Aulestin. Aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea da. Hilaren 15era bitartean, bost mintegi eta makina bat emonaldi izango dira Artedrama topaketen zazpigarren edizinoan.
Kode edegiko praktika kulturalen dekalogoa aurkeztu dau Tabakalerak
2012-04-10 15:37 kulturbizTabakalerak bere ekarpena egin nahi izan dau kultura arloan gertatzen dagozan eraldaketen inguruko eztabaidan, zabalkundean eta hausnarketan. Orain aurkezten dogun liburuaren bersino hau, abiapuntu lez planteetan dogu, kode edegiko proposamen bat izanik, barrikuste, moldaketa eta barridazketa saioak gogo onez hartuko baititu.
Juul 2012 literatur hauteskundeak egin ditue Ipar Euskal Herriko ikastoletan
2012-04-10 15:02 KultureaUrtero, Euskal Herriko ikastoletako umeen irakurketaren zaletasuna bultzatzeko asmoz, Juul Kanpaina berezia antolatzen da ikastoletan. Ume eta gazteek euskeraz idatzitako liburu eta ilustratzaile gogokoenak aukeratu ahal ditue euren botoen bidez. Seaskako hainbat ikastolatan apirilaren 2an eta 3an egin zituen
Egunotan Euskadiko 27. Xake Txapelketea jokatzen dabilz Zornotzan
2012-04-10 13:00Egunotan Euskadiko Xake Txapelketearen 27. edizinoa jokatzen dabilz Zornotzan, Zornotza Xake Klubak eta Udalak antolatuta, Zelaieta aretoan. Txapelketea apirilaren 9an hasi zan, eta 15ean amaituko da. Lehenengo saioko irabazleak Mario Gomez, Alejandro Franco, Santiago Gonzalez eta Patrice Etchegaray izan dira.
Carl Craig, Jeff Automatic eta Lourdes Madow, apirileko Art After Dark saioko protagonistak
2012-04-10 11:33 MusikeaArt After Dark saio barri izango da barikuan, hilaren 13an, Bilboko Guggenheim museoan. Oraingoan, Carl Craig, Jeff Automatic eta Lourdes Madow dira protagonistak. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta erakusketetako aretoak be zabalik egongo dira.
Literaldia 2012: egungo euskal literaturearen erakusleiho Bartzelonan
2012-04-04 17:30 jardunaldiakApirilaren 11tik maiatzaren 12ra, Bartzelonak Literaldia’12 euskal literatureari eskainitako jaialdiaren zortzigarren edizinoa hartuko dau, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, Bartzelonako Unibersidadea, Bartzelonako Unibersidade Autonomoa eta Hizkuntz Eskola Ofzialak lagundurik.
Sarako Idazleen Biltzarrak Pier Paul Berzaitz kantaria eta Jakintza alkartea sarituko ditu
2012-04-04 15:54 jardunaldiakSarako Idazleen Biltzarrak Pier Paul Berzaitz abeslaria eta Jakintza Ziburuko alkartea sarituko ditu apirilaren 9an. Sarako liburu azokearen 29. edizinoa egingo dau. Euskal Kultur Erakundeak eta Sarako Turismo Bulegoak antolatu dabe Idazleen Biltzarra, eta urtero lez, herriko kiroldegian egingo dabe.
Bilboko Udaltegiek Expodistritoko 7 erakusketa ibiltari barri jasoko ditue
2012-04-04 13:38 KultureaExpodistritok, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen dan aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhileko egitaraua inaugurau dau apirilaren 2an.
Antonio Mingote marrazkilari eta umoristea hil da
2012-04-04 12:38 kulturbizAntonio Mingote marrazkilari eta umoristea Madrilen hil da, 93 urte zituala. 1946an hasi zan La Codorniz aldizkari satirikoan bere lanak argitaratzen; ostean makina bat komunikabidetan argitaratu dira haren marrazki eta testuak.
Euskal musika taldeak atzerrian zuzenean
2012-04-04 11:40 MusikeaGatibu talde gernikarra lehenengoz abiatuko da atzerrira eta Irlandako bireari ekingo deutso. Apirilaren 4tik 10-era Dublin, Derry, Belfast eta Corketik ibiliko dira danetara 6 kontzertu eskainiz.
Poeren 'Kontakizunak' eta Defoeren 'Robinson Crusoe' gaurkotuta berrargitaratu ditu Elkar etxeak
2012-04-04 11:34 KultureaEdgar Allan Poeren Kontakizunak eta Daniel Defoeren Robinson Crusoe liburuak berrargitaratu ditu Elkar etxeak, sasoi barrietara egokituta, bai hizkuntzeari bai itxureari jagokonez. LiburuoK Literatura Unibertsala bilduman kaleratu zituan Ibaizabal argitaletxeak; Defoerena 1998an, eta 2000n, Poerena. Koro Navarrok eta Aintzane Ibarzabal itzultzaileek zuzendu eta moldatu ditue lanak.
Sopelako XIX. Esaera Zaharren Txapelketea apirilaren 21ean izango da
2012-04-04 11:08 BertsolaritzeaSopelako Esaera Zaharren Txapelketeak 19 urte beteko ditu aurten, udalerri bizkaitarreko AEK-k Udalaren lankidetzeagaz antolatuta. Aurten, apirilaren 21ean izango da, Ur isuria.. gaitz biltzen! lelopean. Julio Soto nafarra eta Arrate Illaro algortarra izango dira bertsolari konbidatuak, eta parte-hartzaileek bertso bakotxa jagokon esaera zaharragaz lotu beharko dabe.
Inoizko izen-emote gehien, Amorebieta-Etxanoko kaleko-musiken Haizetara jaialdian
2012-04-04 10:30 Musikea15 herrialdetako 41 bandek emon dabe izena Haizetara jaialdian, Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazo dauenez. Kale-musikearen nazinoarteko jaialdia da Haizetara, eta aurten zortzigarren edizinoa egingo da, bagilaren 22tik 24ra bitartean.
Joakin Berasategi Sendoa argitaletxeko sortzailea hil da
2012-04-03 18:09 Kulturea Joakin Berasategi Sendoa argitaletxeko sortzailea eta buru izandakoa astegoienean hil zan, 73 urte zituala. 1980an sortu eban Sendoa. Antonio Zabalaren Auspoa bildumako editorea be izan zan.Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2012ko lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2012-04-03 17:41 Euskerea berbagaiNafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dau eta, Foru Gobernuaren izenean, Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.
Phenomena Experience ekimenak Kubrick eta Raimiren lanak proiektauko ditu Bilbon
2012-04-03 15:54 BarriakFant Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 18. edizinoaren barruan, Phenomena Experience saioa egingo dabe Bilbon, maitzaren 10ean. Madrilen eta Bartzelonan arrakasta handia izan dau ekimenak, eta Bilbon be halan izatea espero dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak.
Eraso! 'Ez gara inoiz hilko'
2012-04-03 15:14 MusikeaIluntasunetik argira, zazpi urte luze pasau dira. Halabeharrez hausi eben maiztasuna, bizibarritu eta hausnarketea egiteko. Ez Gara Inoiz Hilko bosgarren diskoa da Eraso! taldearen erabagia. Bizirik sentiduteko apustu sendoa, eta hautsak harrotzeko bildurrik ez dauena.
2012ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketea eta Bertako pop-rock erakustaldia martxan dagoz
2012-04-03 15:01Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak aurtengo Aste Nagusia iragarteko kartela aukeratzeko lehiaketan eta Bertako pop-rock erakustaldian parte hartzeko prozesuan abiatu barri ditu. Kartelak aurkezteko azkenengo eguna bagilaren 15a da, eta maketak bialtzekoa, apirilaren 30a.
UEUk liburu digitalak kaleratzeari ekin deutso
2012-04-03 14:26Udako Euskal Unibersidadea (UEU) liburu elektronikoa argitaratzen hasi da; momentuz, 2011n argitaratutako lanak PDF formatuan egongo dira, baina laster ePUB lez be izango dirala jakinarazo dabe erakundeko arduradunek. Etorkizunari begirako apostua da, UEUko iturriek adierazo dabenez.
Markinarra naiz eta Bizenta Mogeleni buruzko literatur saioan izan nintzen. Pozgarria izan da idazle emakume honen berri izatea eta bereziki Yolandak egindako saio aktiboen bidez.
Gaur irratian bizkaie-k 10 urte betetzear dagoela entzun dut eta segituan konektatu naiz internetara aspalditik ez bait izan dut web hau ikusi. Zorionak eta segi hain jator.
Erantzuna | Yolanda Arrieta: 'Bizenta Mogel bere sasoirako emakume oso aurrerakoia izan zan'