Anai Arrebak taldeak bigarren diskoa aurkeztu dau
2015-03-05 14:49 MusikeaBederatzi kanta barri ditu Anai Arrebak laukote gipuzkoarraren behar barriak, jantzan egiteko apropos-aproposak danak. Pop doinuak aurreko lanean baino nabarmenagoak dira, rocka eta punka osogai garrantzitsuak diran arren. Martiaren 13an aurkeztuko dabe zuzenean, Donostiako Daba-Daba aretoan.
Bederatzi kanta barri ditu Anai Arrebak laukote gipuzkoarraren behar barriak, jantzan egiteko apropos-aproposak danak. Pop doinuak aurreko lanean baino nabarmenagoak dira, rocka eta punka osogai garrantzitsuak diran arren. Martiaren 13an aurkeztuko dabe zuzenean, Donostiako Daba-Daba aretoan.
Abiadurea bajatu dabela onartu eben aurkezpenean Margari Altolagirre, Ander Vildosola, Iñigo Etxarri eta Iñaki Altolagirre taldeko kideek. Melodiek garrantzi handiagoa daukiela azpimarratu eben. Lehenengo lana baino jantzarriagoa ei da hau. Tolosako Bonberenea Ekintzak etxeak kaleratu dau diskoa.
Donostiako estreinaldiaren ostean, hitzordu ugari ditue, berbarako: martiaren 18an, Gasteizko gaztetxean; 26an, Arrasateko gaztetxean; apirilaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian; eta, Tolosako Bonberenean, apirilaren 30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!