Kepa Acero aukeratu dabe '2012ko Abenturazale'
2013-01-24 17:48Kepa Acero getxotarrak 14.193 boto jaso ditu eta honenbestez Epic TV telebista kateak antolatzen dauen saria irabazi dau; komunikabidea snowboard, surf, eskalada eta mendi-bizikleta lako abentura eta kiroletan oinarritzen da.
Azken egunak Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketearen IX. edizinoan parte hartzeko
2013-01-24 13:30 sariak-autortzakSopelako IX. Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketan gutunak aurkezteko epea zezeilaren 1ean amaituko da. Eskutitzek honako gaia landu beharko dabe: maitasuna edo maitasun eza, eta persona errealei edo errealak ez diranei idatzi ahal izango jake.
Urtarrilaren 30ean amaituko da Leioako Umore Azokarako proposamenak aurkezteko epea
2013-01-24 12:44 KultureaUrtarrilaren 30ean amaituko da 2013. urteko Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea. Azokea maiatzaren 16tik 19ra bitartean izango da, antolatzaileek adierazo dabenez.
'Dantza plazetan' egitarauak euskal jantzak zabalduko ditu Bilbon hamabigarrenez
2013-01-24 11:12 KultureaHemen da aurtengo Dantza Plazetan egitaraua. Bilboko kale eta plazetan euskal jantzak ikusteko aukera parebakoa izango dogu hurrengo astegoienetan, hilaren 26tik aurrera, hain zuzen be. Zapatuan, Salbatzaile jantza taldeak estreinauko dau egitaraua, 20:00etan, Santiago Plazan.
Zergatik huts egiten dauen politikeak aztertuko dau ‘Miradas sobre el fracaso’ topaguneak
2013-01-24 10:10Esperientzia eta kasuen analisia da Miradas sobre el fracaso bilerearen azken helburua. Azterketa horrek zer ez egin edo zer egin behar dan hobeto ulertzeko eta, batez be, aurreikusteko balio dau, adierazo dau Ander Gurrutxaga soziologoak.
Durango eta Montevideo, Pakea Bizkaiari esker hurrago
2013-01-23 17:25Gaur eguaztena, Durangoko Udaleko Kultura zinegotziak, Andoni Iruarrizagak, Pakea Bizkaiako ordezkaria dan Iker Basurkori Mikeldi bat (Mikeldia lau hankako erromatarren aurreko animalia baten irudia da. Durangon 1864an topau zan eskulturea da) grabatua dauen plaka bat emon deutso, Pakea Bizkaiako tripulazinoak Montevideon egin behar daben geldialdian, bertako Udalari emoteko.
Romano, Sclavis eta Texier hirukoteak edegiko dau aurtengo 365 Jazz Bilbao egitaraua
2013-01-23 17:09 Musikea365 Jazz Bilbaok zazpi kontzertu eskainiko ditu 2013an, lehenengoa Romano, Sclavis eta Texierrena izango da, zezeilaren 8an, Guggenheim museoan. Horrezaz gan, beste 16 emonaldi antolatu ditu Bilbao 700 Fundazinoak uriburuko hoteletan.
Josu Martinezek irabazi dau Tene Mujika Saria 'Presoaren betebeharra' izeneko proiektuagaz
2013-01-23 14:40 sariak-autortzakJosu Martinez zinemagile, idazle eta musikari bilbotarrak irabazi dau aurtengo Tene Saria, Presoaren betebeharra izeneko proiektuagaz; euskal presoek azken 50 urteetan kartzelatik egindako igesak edo igesaldi-saiakerak kontauko dira lan horretan.
Bermeoko Erroxape alkarteak Narrazino Laburren XVIII. Lehiaketea antolatu dau
2013-01-23 11:47 KultureaErroxape Bermeoko Emakumeen Alkarteak Narrazino Laburren XVIII. Lehiaketea antolatu dau. 18 urtetik gorako emakume zein gizonek parte hartu daikie. Idazlanak euskeraz edo gaztelaniaz idatzi daitekez. Lanak bialtzeko epea zezeilaren 11n amaituko da.
2zio taldeak 'Pausuz pausu' diskoa zuzenean aurkeztuko dau Santurtziko La Kelo gaztetxean
2013-01-23 10:51 Musikea2zio hirukoteak Pausuz pausu lehenengo diskoa zuzenean aurkeztuko dau zapatuan, hilak 26, Santurtziko La Kelo gaztetxean, Norte Apache taldeagaz batera. Gorka, Jo eta Odei Barrosok osotzen daben taldeak rapa euskeraz egiten dabe.
Beti Jai Alai jantza talde bilbotarrak bere 45 urteak ospatuko ditu Bilboko Txistularien Bandeagaz
2013-01-23 10:16 KultureaBeti Jai Alai Taldea 1968an jaio zan Basurtu auzo bilbotarrean, euskal musikea eta jantza tradizionalak babestu eta sustatzeko asmoz, bertako auzokide batzuen eskutik. Gaur egun, 150 jantzarik osotzen dabe taldea: 80 helduk eta 70 umek.
Terminologia naturala eta planifikaua aztertuko ditue Ugarteburu V. Terminologia Jardunaldietan
2013-01-22 17:26 Euskerea berbagaiEuskerearen normalizazinoan terminologia garatzeko eta finkatzeko dagozan erronka, oztopo, baliabide eta tresnen inguruko gogoetea izango da Ugarteburu V. Terminologia Jardunaldien ardatza. Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan egingo ditue mintegiak, eguazten eta eguenean.
'Krisiak' ardatz hartuta egingo da aurten 44. Bertso Eguna
2013-01-22 17:12 BertsolaritzeaAfarirako sarrera guztiak salduta dagoz. Arratsaldeko ekitaldirako 1.800 sarreratik 500 inguru dagoz oraindino salgai; www.bertsosarrerak.eu webgunean eros daitekez, 12 euroan Bertsozale Alkarteko bazkideentzat eta 18ren truke gainontzekoentzat.
'Lehoi' kartelak iragarriko ditu Bilboko 2013ko Aratusteak
2013-01-22 14:11Azkenean Lehoi kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak. Egilea César Núñez Álvarez da eta Aratusteetan bere kartela Bilboko kaleetan eskegita ikusteaz gan, 2.000 euroko saria eskuratu dau.
Euskalapps.net jaio da, euskerazko aplikazinoak batu eta sustatuko dituan webgunea
2013-01-22 12:13Euskal hiztunen komunidadearentzat eta, batez be, eskuko gailuetarako euskerazko aplikazinoak sortuko dituenen erreferentziazko webgunea izateko jaioa da Euskalapps.net: bai kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat zein aplikazinoen egileentzat be.
Iruñerriko euskaltegiak laguntzeko 'Milaka argi' kanpainea aurkeztu dabe Bilbon
2013-01-22 10:25 Euskerea berbagaiIgazko zemendian hasi eta Aste Santura bitartean IKA euskaltegiak Milaka argi Nafarroan kanpaineari ekingo deutso, helburu bi lortzeko, bata, Nafarroa Garaiko euskaldunen sarea zabala dala adierazotea, eta bestea, Iruñerriko IKAren euskaltegiak diruz laguntzea.
Dana prest BizBAK Indie Festival jaialdiaren bigarren edizinorako
2013-01-22 10:09 MusikeaAurtengo kartelean estilo ausarta eta egungoa daben taldeak dagoz, besteak beste, Tachenkoren pop argitsua, Ariesen psikodelia, Mursegoren esperimentazinoa, Pony Bravoren rock eklektikoa eta Los Separatistas taldearen inprobisazinoa. Kontzertuak zezeilaren 22an eta martiaren 1ean eta 8an egingo dira Bizkaia Aretoan.
Elhuyar Fundazinoak Europako zientzia-udalekuen sarea sortu dau
2013-01-21 17:21Europan zientzia-udalekuak antolatzen dituen beste erakunde batzuekaz sortu dan sarearen helburua zientzia-udaleku desbardinak batu eta ezagutzak, jardunbide egokiak eta ikerketak konpartidutea da, antolaketa zein eduki mailan.
'Gartxot' liburu interaktiboa aurkeztu dabe Somugak eta Elkarrek
2013-01-21 14:10Gartxot liburu interaktiboa kaleratu dabe iPaderako Somugak eta Elkarrek. Edorta Barrutabeña eta Asisko Urmenetak sortutako Gartxot, konkista aitzineko konkista komikia dau oinarri. Gartxot pelikulako zuzendari Juanjo Elordi izan da liburu interaktiboaren produktorea.
Disko zaparradea udabarrian
2013-01-21 14:09 MusikeaWe Are Standard, Hesian, Gari, Eñaut Elorrieta, EH Sukarra, Igelaren Banda eta Mandoilek taldeen disko barriak helduko doguz udabarrian.

















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...