Bilbo kulturearen munduko uriburu izango da egunotan
2015-03-18 12:50 KultureaEguaztenetik barikura bitartean, Azkuna Zentroak Uri eta Tokiko Gobernuen Sareak (CGLU) antolatutako Kulturea eta uri iraunkorrak gailurra hartuko dau. Mundu osoko 50 herrialdetako ordezkariak izango dira biltzarrean, tartean, Dakar, Mexiko, Bartzelona, Montreal, Buenos Aires eta Istanbuleko alkateak.
Eguaztenetik barikura bitartean, Azkuna Zentroak Uri eta Tokiko Gobernuen Sareak (CGLU) antolatutako Kulturea eta uri iraunkorrak gailurra hartuko dau. Mundu osoko 50 herrialdetako ordezkariak izango dira biltzarrean, tartean, Dakar, Mexiko, Bartzelona, Montreal, Buenos Aires eta Istanbuleko alkateak.
Praktika onetan eta garapen iraunkorrean oinarritutako ezagutzen alkartrukea eta urien zein tokiko gobernuen sareko lana nazinoartean sustatzeko orain arteko lehenengo ekitaldia da hau. Bizkaiko uriburuan urigintza aldaketek kulturean be eragina izan dabe, eta holan, Bilbok nazinoarteko erreferentzia izatea lortu dau, Bilboko Udaleko arduradunen ustez. Hori izan da, hain zuzen be, biltzarra bertan egitearen zergaitia.
Hainbat uritako alkateekaz batera, aditu eta ekintzaileak batuko dira egunotan Bilbon, esaterako, Farida Shaheed, Simon Brault, Peter Rorvik, Jyoti Hosagrahar, Lucina Jimenez edo Seo Myung-sook. Ibon Areso Bilboko alkatea da topaketearen buru.
Gailurrak sei osoko bilkura eta espezializautako bederatzi saio iznago ditu, eta ondoko gaiak jorratuko ditue: Uri Iraunkorrak eta Kulturea; Kultura Eskubideak urian; Kulturea Garapen Iraunkorraren Helburuetan; Kulturea eta tokiko garapena; eta Kulturea eta garapen iraunkorrari buruzko mundu osorako praktika onak.
Uri eta Tokiko Gobernuen Sarea (CGLU) tokiko zein autonomietako gobernuen bozeroale eta ordezkaria da. Euren baloreak, helburuak eta interesak sustatzea dau helburu, nazinoarteko komunidadearen aurrean. 2004an, sare honek kulturearen Agenda 21 bere gan hartu eban. Hori da, hain zuzen be, kulturea garatzeko asmoz, uri eta tokiko gobernuen konpromisoak batzen dituan munduko lehenengo dokumentua. Egunotako biltzarrean Kultura 21: Ekintzak agieia aurkeztuko dabe, ezagutzea, praktika onak eta ikaskuntzea sustatzeko tresna praktikoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!