Gaitzerdiren eskutik, Marquez, Shakespeare edo Poe lako idazleen irakurketa dramatizatuak Bilbon

Bizkaie! 2013-02-11 13:46   kulturbiz

Voz y letra para Bidebarrieta Kulturgunea eguen honetan, hilaren 14an, hasiko da, (19:30ean), Gabriel García Márquezen ipuinen aukeraketeagaz, eta hilero, mundu osoan ezagunak diran idazleen testuakaz gozetako aukerea eskainiko dau. Halan da be, ekialdeko, Eskandinaviako eta Afrikako kontakizun edo ipuin tradizionalentzako lekua be izango dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The Black Keys taldeak lau Grammy sari irabazi ditu

Bizkaie! 2013-02-11 12:11   Musikea

The Black Keys taldeak lau Grammy sari irabazi ditu, bikote estatubatuarrak lortu ditu gehien, ganera. Fun eta Mumford & Sons taldeak be protagonista izan ziran Los Angeles uriko Staples Centerren.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Labayruk 'Herri ipuinak' bildumako zortzigarren alea kaleratu dau

Bizkaie! 2013-02-11 10:39   Kulturea

Labayruk Herri ipuinak saileko zortzigarren alea argitaratu barri dau. Aurrekoetan lez, ipuin bi ditu liburuak: Astoa, txakurra, katua eta oilarra eta Askotxo. Testua osotu eta ariketak sortzeko ardurea Idoia Alzibarrenak izan dau.

Xavier Dolanen 'Laurence Anyways' filmak jaso dau 10. Zinegoak jaialdiko sari nagusia

Bizkaie! 2013-02-11 10:19   Barriak

Xavier Dolanek irabazi dau X. Zinegoak jaialdiko sari nagusia, Laurence Anyways filmagaz. Transexualidadea ardatz dauen istorio bategaz poesia handiko obra artistikoa sortu dau Dolanek Ramon Bareak, Lucia Egañak eta Marta Andreuk osotutako epaimahaiak adierazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Julen Zelaieta eta Eneko Lazkoz Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan izango dira

Bizkaie! 2013-02-11 09:56   Bertsolaritzea

Julen Zelaieta eta Eneko Lazkoz nagusitu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren azken-laurenetan, Larraintzarren eta Iturenen, hurranez hurran. Zapatuan, hilak 16, egingo dabe hurrengo saioa, Zubirin.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Nina Kraviz izango da zezeileko Art After Dark saioko kartelburua

Bizkaie! 2013-02-08 13:15   Musikea

Nina Kraviz musikari siberiarra izango zezeileko Art After Dark egitarauko kartelburua. Watts Attack Sound Systemek eta Espanto DJ taldeak be saioa izango dabe zezeilaren 15ean, Bilboko Guggenheim museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Agur esatea' animazinozko pelikulea estreinauko dabe gaur Gernikan

Bizkaie! 2013-02-08 10:48   Barriak

Agur esatea animazinozko pelikulea, Matt Richardsen To say goodbye lanaren euskerazko bersinoa, estreinako dau gaur Zineuskadi alkarteak. Emonaldia Gernikako Lizeo Antzokian egingo dabe, 20:30ean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kontseiluak salatu dau hizkuntza-politiketan aurrerapausuak emon ez eta hainbat arlotan atzerapausuak be izan dirala

Bizkaie! 2013-02-07 17:49   Euskerea berbagai

Kontseiluak euskeraz biziteko nahia kokatu nahi izan dau 2012an egungo egoera soziopolitiko barrian, eta, esangura horretan, euskerearen auzia agenda guztietan garai barriari begira egoki kokatzeko proposamena egin dau.

Bidebarrieta Kulturguneak 'Darwinen Eguna' ospatuko dau

Bizkaie! 2013-02-07 13:18   kulturbiz

Datorren martitzenean, hilak 12, 204 urte beteko dira Charles Darwin, Alfred Russel Wallacegaz batera eboluzinoaren teoriaren asmatzaileetako bat, jaio zanetik. Bidebarrieta Kulturguneak egun hori ospatuko dau beste urte batez, gizakiaren eboluzinoari buruzko zientzia zabalkunderako berbaldi bigaz.

EHUko ikasleen lanak ikusgai, Miarritzeko Sainte-Eugénie eleizako kriptan

Bizkaie! 2013-02-07 11:07   Kulturea

EHUko Arte Eder Fakultadeko hamazazpi ikaslek euren lanak ikusgai izango ditue Miarritzeko Sainte-Eugénie eleizako kriptan, Mugaz Beste / Au-Delà des Frontières erakusketan. Barikua, hilak 8, edegiko dabe, eta zeizelaren 15era arte egongo da zabalik.

Ingelesezko ipuin-kontalarien emonaldiak izango dira Bilbon zezeilean eta martian

Bizkaie! 2013-02-07 10:50   kulturbiz

Ingelesez idatzitako liburuen iruzkin laburren lehiaketea be antolatu dabe. Hiru kategoria dagoz: 6 urte artekoak, 7 eta 9 urte bitartekoak eta 10 eta 13 urte bitartekoak. Umeek irakurri daben liburuari buruzko iruzkina aurkeztu beharko dabe, kategoria bakotxean neurri batekoa.

Wong Kar Wairen 'The Grandmaster' pelikuleak abiatuko dau 63. Berlinale

Bizkaie! 2013-02-07 10:40   Barriak

The Grandmaster Wong Kar Wairen pelikulearen estreinaldiak abiatuko dau 63. Berlinale zinemaldia. Hong Kongeko zinemagilearen film barria sail ofizialetik kanpo erakutsiko dabe, izan be bera da aurtengo epaimahaiko burua. Hemeretzi lan izango dira Urrezko Hartza irabazteko lehian.

Vicente Larreak zazpi eskultura emon deutsoz dohaintzan Bilboko Arte Eder Museoari

Bizkaie! 2013-02-06 17:00   Kulturea

Vicente Larrearen eskulturen multzoa museoaren 32. aretoan dago ikusgai, museoaren bildumakoak diran egilearen beste lau piezagaz batera. Modu horretan, artista bilbotarraren ibilbideko gorabeherak hurretik aztertzeko aukerea izango da, eskultura geometrikoakaz abiatu eta elementu organikoen garapen librean oinarritutako estilora heldu arte.

Domekan hasiko dira Zuberoako Maskaradak, Zihigan

Bizkaie! 2013-02-06 14:14

Zuberoako Maskaradak laster dira martxan. Domekan, zezeilak 10, egingo dabe Gamere-Zihigako gazteek lehenengo agerraldia, Zihigan bertan. Aurton hamahiru emonaldi izango dira, azkenengoa, maiatzaren 5ean, Gameren.

Gerra zibilaren kontzeptua historian zehar, Ariadna Histórica aldizkarian, UPV/EHUren aldizkari barrian

Bizkaie! 2013-02-06 13:51

Ariadna Histórica aldizkariak, gaztelaniaz historia kontzeptualari buruz kaleratzen dan lehenengo argitarapenak, bere lehenengo aleko orrietan, gerra zibilaren kontzeptuak Kristo aurreko lehenengo mendetik egun arte izan dauen bilakaereari buruzko azterketea dakar, Harvard-eko unibersidadeko Historia saileko zuzendari David Armitage historialari ospetsuak idatzia.

Hutsa bikoteak 'Huts unea' diskoa aurkeztuko dau Bilbon hilaren 7an

Bizkaie! 2013-02-06 13:36   Musikea

Hutsa bikote urduñarrak Huts unea diskoa zuzenean aurkeztuko dau eguenean Bilbon. Maria Riverok eta Eriz Perezek lan barriko kantak joko ditue Cafe Bar Bilbaon, 19:30etik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Bizkaie! 2013-02-06 11:31   Musikea

Nahi daben talde guztiek lehiaketan parte hartu ahal izango dabe, disko bat baino gehiago kaleratu eta aurreko edizinoetan saria (Pop Rock edo Metal sailetako irabazlea, Irabazle orokorra) irabazi dabenak izan ezik. Beti be, gitxienez taldekide bi 14 eta 35 urte bitartekoak badira. Adin txikikoek euren gurasoen edo tutoreen baimena aurkeztu beharko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Kilometroak 2013ko kantea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-02-06 10:37   Euskerea berbagai

Kilometroak 2013k Ahora! abestia aurkeztu eban atzo Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Inozkoen arinen dabilz, izan be Tolosako inauterietarako prest euki gura izan dabe kantea, ahal danik eta gehien zabaltzeko.

'Nire gorputza, nire sexualitatea' bertso-paper lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik

Bizkaie! 2013-02-05 17:41   Bertsolaritzea

Getxoko Udalak Nire gorputza, nire sexualitatea bertso-paper lehiaketea jarri dau martxan, Medicusmundi Bizkaia alkartearen eskutik, Algortako Bertsolari Eskoleak, ALBEk, eta Egizuk lagunduta.

San Telmo Museoa 2013ko Europako Museo Onenaren sarirako izentau dabe

Bizkaie! 2013-02-05 17:04   kulturbiz

Donostiako San Telmo Museoa 2013. urteko Europako Museo Onena saria jasoteko hautagaien artean sartu dau Museoen Europako Foroak. EMYA sariaren epaimahaiak oraintsu egindako bilkuran 2013ko hautagaien museoen zerrendea osotu dau, Europako Kontseiluko 21 herrialdetako 28 museo dagoz, tartean museo donostiarra.