Gaizka Zabarte zaldibartarrak 'Jende desegokia' nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2015-04-17 15:42   Kulturea

Bigarren nobelea dau Jende desegokia (Susa) Gaizka Zabarte idazle zaldibartarrak. Mendekua, amodioa eta desamodioa ditu osogai nagusi istorioak. Egileak berak aurkezpenean esan ebanez, ibilera desegoki batzuen kontakizuna da eleberria.

Peter Zuazo postari eta idazle ohia da, eta Desegokituen Elkartearen eskutik topaketa batzuetan parte hartzeko proposamena jaso dau. Hori da kontakizunaren abiapuntua. Sei personaia nagusi ditu nobeleak, batek izan ezik, ganerako guztiek arazoak daukiez gizarteagaz edo jenteagaz. Bilbon kokatu dau istorioa, sinisgarritasuna emoteko. Komedia gaizto bat izan daitekeela uste dau Zabarten, baina ez zinikoa.

2011n kaleratu eban lenengo nobelea Zabartek, Zaharrak ez zuen hil nahi, ha be Susa etxeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu