Xabi Aburruzagaren hirugarren lana abian da

Bizkaie! 2013-02-20 11:26   Musikea

Hamalau abestik osotuko dabe Neure, danak Aburruzagak berak konposatuak, Jose Urréjolak sortutako bat izan ezik. Pieza instrumentalak zein abesturiko kantak topauko doguz lan honetan; zehatz esateko, Aburruzagak Unai Elorriaga, Iñaki Aurrekoetxea eta Kirmen Uribek idatzitako bost kantei jarriko deutse ahotsa.

Badatoz Bad Sound System taldearen zuzenekoak 'Aldaketa' lana aurkezteko

Bizkaie! 2013-02-20 10:31   Musikea

Datorren zapatuan, hilaren 23an, Kalera Rock jaialdiaren barruan, Durangoko Landakogunean kontzertua emongo dau Bad Sound System taldeak Aldaketa lana aurkezteko. Hortik aurrera Urduña, Hendaia, Arroniz, Trapagaran eta Lesaka dira hurrengo hitzorduak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ahoz-Aho 2013, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdia zezeilaren 22tik martiaren 2ra Ordizian

Bizkaie! 2013-02-19 16:54   kulturbiz

Kolonbia, Mexiko, Uruguai, Kuba, Irlanda, Valentzia eta Errioxatik datozen izar horreek Euskal Herriko dozena bat izarrakaz alkartuko dira eta istorioak, ipuinak, kondairak, kantuak eta jakituria esakiniko deuskuez. Ahoz-Aho 2013, Ahozkotasunaren Nazinoarteko Jaialdian parte hartuko dabenen zehaztasunak ikusteko klik egin hemen.

Ekinaren ekinez Alex Txikon eta J.M. Fernandez neguan Laila Peak mendiaren tontorra zapaldu daben lehenengoak dira

Bizkaie! 2013-02-19 12:56

Hamar ordutik gorako ekinaldian, 60 kilometro orduko haize boladakaz eta zeropetik 35 graduko tenperatureagaz, Alex Txikon bizkaitarrak eta Jose Manuel Fernandez madrildarrak neguan Laila Peak (6.096 metro) mendiaren tontorra zapaldu dabe eta orain arte ez dau inork holakorik lortu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Familien ia % 78k D eredua hautatu dau EAEn 2013-2014 ikasturterako aurrematrikuletan

Bizkaie! 2013-02-19 11:44   Euskerea berbagai

Hizkuntza-eredua kontuan hartuta, euskerazko D ereduak aurreko ikasturteakazko gora egin dau; eta behera, barriz, B eredu mistoak eta gaztelaniazko A ereduak. Holan, azken urteetako joerea mantendu egin dala nabarmendu daiteke. Familien % 77,73k aukeratu dau D eredua, % 19,22k B eredua, eta % 3,05ek A eredua.

'Euskal Antologiak' saileko lehenengo ale biak aurkeztu ditu Etxepare Euskal Institutuak

Bizkaie! 2013-02-19 10:33   Kulturea

Euskal Antologiak saileko lehenengo ale biak aurkeztu ditu Etxepare Euskal Institutuak, euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez; Mikel Ayerberen Euskal narratiba garaikidea: katalogo bat eta Jone Arrotajairegik idatzitako Egungo haur eta gazte literatura: katalogo bat.

Genma sanchez 2013-02-19 09:30

Bisitatzeko gida batekin, zer egin behar dugu?
Genma Sanchez. Gabriel Aresti euskaltegia

Erantzuna | Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 90 urteko historia irudiz irudi

'Gatazken lorratzak' liburuan 1936ko gerreak eta euskal gatazkeak euskal literaturan izandako eragina aztertu dabe

Bizkaie! 2013-02-18 17:07   Kulturea

Gatazken lorratzak. Euskal arazoen isla narratiban 1936tik gaurdaino taldkeo liburua argitaratu barri dau Utriusque Vasconiae argitaletxeak, Amaia Serrano eta Jon Kortazarrek koordinatuta. Kritika literarioa bildumako 22. alea da.

XII. Bilboko Zirkuitua Helikon Teatro taldeak aurkeztuko dauen 'Cinco horas con Mario' lanagaz hasiko da

Bizkaie! 2013-02-18 14:06   kulturbiz

Apirilaren 25era arte, Otxarkoaga, Begoña, Abando-Barrainkua, Altamira, Castaños, San Frantzisko, Basurtu eta Errekaldeko udaltegiek eta Solokoetxeko institutuak, umorezko antzerkia, gizarte kritikea egiten dauen antzerkia, jantza eta zirkuagaz edo opereagaz nahasten diran beste lan batzuk jasoko ditue, hamahiru ikuskizun danetara.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Itsasturia' erakusketeak itsas munduaren lekukotasun barri bat eskainiko dau Bilboko Itsas Museoan

Bizkaie! 2013-02-18 13:39   Kulturea

Euskal Kultur Erakundeak atondutako Itsasturiak erakusketea Bilboko Itsas Museora ailegau barri da, Donibane Lohizune, Miarritz, Baionan eta Irisarrin izan ostean. Itsas munduaren inguruko lekukotasun barri bat eskaintzen dau. Bagilaren 30era arte egongo da ikusgai Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Blas de Otero Fundazinoaren 'Imagenes para unos versos' IV. Argazki Lehiaketearen sariak erabagi dira

Bizkaie! 2013-02-18 13:11   sariak-autortzak

Blas de Otero Fundazinoak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, idazle bilbotar bikainaren poesia ezagutarazotea helburu dauen Imágenes para unos versos argazki lehiaketearen saria Javier Martínez Navarro murtziarrari emotea erabagi dabe. Datorren martiaren 15ean, 97 urte beteko dira idazlea jaio zanetik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Calin Peter Netzerren 'Pozitia Copilului' pelikuleak irabazi dau Berlinaleko Urrezko Hartza

Bizkaie! 2013-02-18 11:10   Barriak

Calin Peter Netzerren Pozitia Copilului (Chid's Pose) pelikuleak irabazi dau 63. Berlinale jaialdiko Urrezko Hartza. Paulina Garcia txiletarrak irabazi dau Zilarrezko Hartza emakumezko aktore onenari, Gloria pelikuleagaitik; eta, gizonezko aktore onena Nazif Mujic bosniarra izan da, Epizoda u zivotuberaca zeljeza (An Episode in the Life of an Iron Picker) lanari esker.

Oskar Estangak irabazi dau Zubiriko saioa

Bizkaie! 2013-02-18 11:07   Bertsolaritzea

Azkenean, Estangak irabazi dau, baina bi puntuko aldea besterik ez da izan bigarren sailkatuagaz. Joxema Leitzak eta Iban Garrok, bakarkako lan polita egin ostean, hirugarren eta laugarren postua eskuratu ditue. Ozta-ozta Josema Leitzak be finalaurrekoetarako txartela irabazi dau.

'Blancanieves' Pablo Berger zinemagile bilbotarraren pelikulea nagusi izan da Goya sarietan

Bizkaie! 2013-02-18 10:14   Barriak

Blancanieves Pablo Berger zuzendari bilbotarraren pelikuleak hamar Goya sari irabazi ditu bart, pelikula onenaren saria, jatorrizko gidoi onenarena, abesti onenarena eta emakumezko aktore onenarena, besteak beste. Gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialak prrotagonismo nabarmena izan eban galan, izan be Eva Hache aurkezleak eta hainbat sarituk BEZ zergearen igoerea kulturan, murrizketak eta ustelkeria izan zituen gogoan.

Asier Otamendik finalerako txartela Izarran irabazi dau

Bizkaie! 2013-02-18 10:08   Bertsolaritzea

Hurrengo saioa zezeilaren 23an jokatuko da Aramaioko kultur etxean; kantauko daben bertsolariak: Manex Agirre, Paula Amilburu, Andere Arriolabengoa, Ander Solozabal, Zigor Enbeita eta Unai Mendibill. Gai-jartzailea: Olatz Santocildes.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemengo kultur aniztasunaren alde ehunka atxikimendu jaso ditu EH 11 Kolorek

Bizkaie! 2013-02-18 09:31   kulturbiz

Bozeroaileek orain arte jasotako atxikimenduak -400 baino gehiago dira dagoeneko- eskertu ditue. Besteren artean, Adierazpenagaz bat egin dabenen artean dagoz Mikel Urdangarin, Roberto Moso, Harkaitz Martinez, Kepa Junkera edota Gose taldea. Baita arte eszenikoen arloko Ramon Barea, Mikel Martinez, Galder Perez, Garbitxu (Deabru Beltzak) eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak be.

Unai Elorriaga eta Jesus Ferrero protagonista 'Eztabaidak Literatureagaz' programan

Bizkaie! 2013-02-15 14:53   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak Jesús Ferrero eta Unai Elorriaga idazleak eta gidari lana egingo dauen Alicia San Juan kazetaria batuko ditu datorren martitzenean, hilak 19, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, uriek literatur generoetan beteten daben lekuari buruz berba egin deien.

Euskal Herria 11 Kolorek orain arteko atxikimenduen barri emongo dau zapatuan, Bilborocken

Bizkaie! 2013-02-15 14:22

Euskal Herria 11 Kolore ekimenak jasotako lehenengo atxikimenduak aurkeztuko ditu zapatuan, hilak 16, Bilboko Bilborock aretoan. Lidia de Lorenzo flamenko-jantzariak eta Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio bertsolariek hartuko dabe parte ekitaldian, besteak beste.

Oskorrik 'Gabriel Aresti bizsitan' egitasmo barria aurkeztuko dau Tolosan, zezeilaren 22an

Bizkaie! 2013-02-15 11:29   Musikea

Hogei hamar urteren ostean, Oskorri hasierara bueltauko da Gabriel Aresti bizsitan proiektu barriaren bidez. Poeta bilbotarraren errepertorioa zein berak inspirautako kantak batu ditu taldeak. Lehenengo emonaldia zezeilaren 22an egingo dabe, Tolosako Leidor antzokian, Kilometroak jaiaren kanpainearen barruan.

Joseba Sarrionaindiaren azken liburuaren katalanezko itzulpena aurkeztuko dabe datorren astean Bartzelonan

Bizkaie! 2013-02-15 11:20   Kulturea

Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburuaren katalanezko itzulpenaren (Som com moros dins la boira?) aurkezpena izango da zezeilaren 23an Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan (CCCB). Ainara Munt Ojanguren itzultzailea be bertan izango da.