Harkaitz Canok 'Txalorik ez, arren' liburua kaleratu dau
2014-03-17 17:08 KultureaTxaloen ganeko gogoetak batu ditu Harkaitz Canok aurkeztu barri dauen Txalorik ez, arren (Edo) lanean. Gasteizko Artium museoan orain bost urte emondako berbaldi bat da hausnarketen abiapuntua.
Euskaltzaindia Amezketan, Fernando Amezketarraren jaiotzearen 250. urteurrenean
2014-03-17 16:51 sariak-autortzakAurten beteko dira 250 urte Fernando Amezketarra jaio zala. Hori dala-eta, Amezketako Udalak Fernando urtea izentau dau 2014a, eta bertsolariaren omenezko hainbat ekitaldi sustatuko ditu urte osoan zehar.
Iñaki Alegria da UEUko zuzendari barria
2014-03-17 11:25 kulturbizUEU irabazi-asmorik bako eta Onura Publikoko autormena dauen kultur alkartea da. Bere helburu nagusia Euskal Unibersidadea sortzea da, baina horregaz batera, euskerearen eta unibersidadearen arteko zubiak eregi, euskal komunidade zientifikoaren topagune izan eta unibersidade-gaiak produzidu eta gizartearen esku jarten egiten dau lan.
Asier Serrano idazle eibartarrak 'Abisalia' ipuin liburua kaleratu dau
2014-03-17 10:45 KultureaIa obsesino bihurtutako gaiak ditu ardatz Asier Serrano idazle eta musikari eibartarraren Abisalia (Txalaparta) ipuin liburuak. Egilea bere bizipenetatik abiatu da gai unibersalen ganean berba egiteko. Narrazinoak izan arren, poesiak indar handia dauka testuetan.
Artzain Eskolako makilea artzaintzako 13 profesional barrirentzat, 9 gizon eta 4 emakume
2014-03-14 14:08Artzain Eskoleak bere hamazazpigarren ikasturtearen amaierea ospatu dau gaur, ardi latxaren defentsan eta artzainen prestakuntzan ibilbide sakona egin eta gero, artzaintzea profesionalizetako eta artzaintzeak Euskadin jarraipena izatea bermatzeko helburuagaz.
Carl Craig musikari estadubatuarra, gaur 'Art After Dark' saioan
2014-03-14 13:33 MusikeaHemen da martiko Art After Dark saioa. Carl Craig, Jahtari eta Ojospintados musikariak izango dira gaurko saioko protagonistak Bilboko Guggenheim museoan, 22:00etatik aurrera. Ganera, museoa gauez be zabalik egongo da, emonaldietara joaten diranentzat.
Marlango, Gari, Audience eta Esne Beltza, Gernikako Lekuek jaialdiko azkenengo asteburuan
2014-03-14 11:49 MusikeaAstegoiena musikaz ganezka dakar Gernikako Lekuek jaialdiak. Aurreko astean hasi zan egitaraua, eta domekan amaituko da. Egunotan, besteak beste, Gari, Marlango, Audience, Mursego eta Napoka Iria taldeek joko dabe.
Blas de Oteroren Eguna hartuko dau gaur 'Bilbao-Santander Bertatik bertara' ekimenak
2014-03-14 10:33 kulturbizEgunotan Bilbo eta Santander uriak batzen dituan hainbat kultur jarduera dagoz Bizkaiko uriburuan Bilbao-Santander Bertatik bertara egitarauaren barruan. Gaur, martiak 14, Blas de Oteroren inguruan jardungo dabe Bidebarrietan. Kantabriako artisautza eta produktu tipikoen azokea eta trenbideari buruzko erakusketea be ipini ditue
Zinebik ‘Hileko Dokumentala’ sareagaz bat egin eta beste jaialdi batzuetan saritutako filmak ekarriko ditu Bilbora
2014-03-14 09:54 BarriakBilbora ekarriko daben ekimen honi esker, hilean behin, dokumental baten aldi bereko estreinaldia egingo da Espainia, Txile, Kolonbia eta Argentinako 53 aretok osotutako sareaan, generoaren zaleei nazinoarteko beste jaialdi batzuetan aukeratu edo saritu baina gerora ia-ia banaketa komertzialik ez daben lanez gozetako aukerea emonez.
Euskerazko ikus-entzunezkoen produkzinoa zabalduko dau XI. Laburbirak
2014-03-13 17:15 BarriakZazpi film labur eskainiko ditue aurten hamaikagarren urtez martxan jarriko dan Laburbira film laburren zirkuituan. 2013. urtean euskeraz sortutako film labur azpimarragarri zenbait ezagutzeko aukerea emongo dau. Martiaren 14an, barikuan, abiatuko da zirkuitua Sondikan eta Atarrabian eskainiko dan emonaldi banagaz.
Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzaina hil da
2014-03-13 12:44 kulturbizAtzo, 2014ko martiaren 12an, Jose Antonio Retolaza Kili-kili personaiaren eta izen bereko aldizkariaren sortzaile, euskerearen aldeko ekintzaile eta ohorezko euskaltzaina hil zan Bilbon, 84 urte zituala. Haren aldeko hileta eleizkizuna gaur, martiak 13, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilbon, Abandoko Done Bikendi parrokian.
Garikoitz Mendizabal txistulariak bost kontzertu emongo ditu egunotan Hego Korean
2014-03-13 09:56 MusikeaMartiaren 14an eskainiko dau lehenengo kontzertua Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak Seulen, Chun Cheon Philarmonic Orchestreagaz batera. Beste hiru emonaldi eskainiko ditu, hilaren 16, 18, 19 eta 21ean, Etxepare Euskal Institutuko iturriek adierazo dabenez.
Euskadiko hizkuntza-industriek 278 miloe fakturau zituen 2013an
2014-03-12 17:33 kulturbizEuskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 277.692.571 euro fakturau zituan igaz, aurreko ekitaldian baino % 0,5 gehiago. Sektoreak 5.058 langile ditu, hau da, Euskadin lanean dagozan biztanleen % 0,63, eta horrek esan nahi dau langile-kopurua % 1,26 areagotu dala 2013aren aldean.
Arratia aurrera XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketan
2014-03-12 16:30 BertsolaritzeaGaur Zallan jokatutako XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketearen 2. kanporaketan, Enkarterri eta Arratiako taldeak izan dira aurrez aurre eta irabazlea Arratiako taldea izan da.
'Ni, Petti buhamea' pastorala martxan da Garindainen
2014-03-12 16:09 Kultureaabuztuaren 3an Garindainen taularatuko dan Ni, Petti buhamea pastorala. Urtarrilean hasi ziran antzezlanean beharrean, danetara ehun bat garaindaitarrek hartuko dabe parte egitasmoan. Buhame edo ijitoek Zuberoan bizi izandako egoerea azaldu gura dau Berzaitzek.
Selma Huxleyk Lagun Onari goraipamena jaso dau
2014-03-12 14:03 sariak-autortzakEusko Jaurlaritzeak Lagun Onari goraipamena emon deutso Selma Huxley jatorri kanadarreko eta britainiarreko ikertzaileari. Izan be, 1517. eta 1713. urteen artean Ternua eta Labradorren izan ziran euskal arrantzantzaleen ganean ikertzen emon dau bizitza osoa.
Danele Sarriugarte elgoibartarrak 'Erraiak' lehenengo liburua kaleratu dau
2014-03-12 12:54 Kulturea2012ko Igartza sariaren emoitzea da Danele Sarriugartek aurkeztu barri dauen Erraiak (Elkar) nobelea. Bikote baten hartu-emonaren amaierea da istorioaren abiapuntua. Emakume baten bakarrizketea, bere obesinoaren kontaketea, hori da idazle elgoibartarraren eleberriaren ardatza.
Euskal Onomastika Datutegiaren sareko bersinoa eguneratu dau Euskaltzaindiak
2014-03-12 10:56Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen dauen Euskal Onomastika Datutegiaren bersino eguneratua ipini dau sarean. Bersino honetan, besteak beste, Amerikako eta Asiako toponimiaren datuak batu dira, 567 toponimo danetara.
Parte hartu Begira Photo Festivalen
2014-03-12 09:51 jardunaldiakAurtengo udan laugarrenez egingo da Begira Photo Festival nazinoarteko argazki festibala Durangon. Beste behin be, erakusketa kolektiboan parte hartu gura daben herritarrei dei egiten jake argazkiak bialdu deiezan; autoerretratu generoko argazkiak dira eskatzen dituenak.



















Bertan, 1959ko bagilaren 21ean berak emoneban Euskal Herrian -eta munduan- izan zan lehen mezea euskeraz.
Ze patinazo da hori? Eta gure sermolari zahar guztiak??
Erantzuna | Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzaina hil da