Iker Larizgoitia txikietan eta Nerea Ibarzabal handietan izan dira aurtengo txapeldunak

Bizkaie! 2012-06-04 13:06   Bertsolaritzea

Iker Larizgoitia txikietan eta Nerea Ibarzabal handietan izan dira aurtengo txapeldunak XXIX. Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Eta eurekaz batera Euskal Herriko txapelketako finalera joango dira maila bakotxean bigarren egin ebenak be, Txaber Altube eta Malen Amenabar.

Aurreikuspen guztiak bete dira Trapagarango Ibilaldian

Bizkaie! 2012-06-04 12:03   Euskerea berbagai

100.000 lagun inguru espero zituen eta aho-betez esan daiteke antolatzaileen aurreikuspenak bete egin dirala.

2013ko Ibilaldia Portugaleten izango da Asti Leku ikastoleak antolatuta.

Arrate Illarok irabazi dau Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finala

Bizkaie! 2012-06-04 11:20   Bertsolaritzea

Aurrera doa Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketea, hain zuzen be zapatuan Uribe Kostako finala jokatu zan Getxon. Arrate Illaro bertsolari getxotarra izan zan irabazle, 408 puntugaz

Del Campo Nazca Saatchi & Saatchi agentzia argentinarra irabazle, El Sol publizidade jaialdian

Bizkaie! 2012-06-04 10:52

Del Campo Nazca Saatchi & Saatchi agentzia argentinarrak irabazi dau XXVII. El Sol Iberoamerikako Publizidade Jaialdiko telebisino eta zinema arloko sari nagusia, Padres en slip izeneko iragarkiari esker. Aire girotua iragartzen dau lanak, umorez. Danetara, 18 herrialdetako 2.532 lan izan dira ikusgai egunotan Bilbon.

Aiko taldeak Gorbeian ospatuko dau erromeria tradizionala datorren domekan

Bizkaie! 2012-06-01 15:46   Kulturea

Datorren domekan, hilaren 3an, Gorbeian izango da jaia, Egiriñao baseleizearen inguruan. Jai- giro eder honetan parte hartu gura dauenak urteerako hitzordura agertzea besterik ez dau egin behar, 11:30ean Pagomakurreko bideko iturrian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txistu Alardea egingo dabe zapatuan Bermeon, Su Ta Gar-eko Aitor Gorosabelegaz batera

Bizkaie! 2012-06-01 14:43   Musikea

Bermeoko XI. Txistu Alardea zapatuan, bagilaren 2an, izango da Artza Frontoian, 20:00etatik aurrera. Udal Musika Eskoleak adierazo dauenez, urtero legez, kantari bati egiten deutsie konbita ospakizunean parte-hartzko, eta aurten, Su ta Gar taldeko kantari eta gitarristea dan Aitor Gorosabel izango da ekitaldian.

Jon Casenavek euskal literaturearen historiari buruzko saiakerea argitaratu dau

Bizkaie! 2012-06-01 13:04   Kulturea

Jon Casenavek Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? saiakerea aurkeztu barri dau. Utriusque Vasconiae etxeak argitaratu dau, Kritika literarioa izeneko bilduman.

'Ronal the Barbarian' filmak irabazi dau VIII. Animabasauri-Animabasque

Bizkaie! 2012-06-01 13:03   Barriak

Salvador Fabregat, Marion Berger, José Luis Cienfuegos, Arkaitz Alastuey eta Beñat Beitia osotutako epaimahaiaren deliberazinoaren ostean, Ronal the barbarian pelikula danimarkarra izan da VIII. Animabasauri-Animabasque, Basauri-Bizkaiko Nazinoarteko Animazino Zinemaldia irabazi dauena.

Itxaro Bordak 'Boga Boga' nobelea kaleratu dau, Amaia Ezpeldoi detektibearen bosgarrena

Bizkaie! 2012-06-01 11:43   Kulturea

Itxaro Bordak Boga Boga aurkeztu dau Susa argitaletxegaz, Amaia Ezpeldoi detektibearen abenturen bosgarren nobelea, hain zuzen be. Orain 25 urte Jana izeneko emakumearen desagertzea argitu beharko dau oraingoan Ezpeldoik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hirurehun eta hamar segundo haiek' plazaratu dau Joseba Mikel Ugalde bermeotarrak

Bizkaie! 2012-06-01 11:23   kulturbiz

Hirurehun eta hamar segundo haiek izeneko liburua collagekera lez izentauta dago azalean bertan, izaera eta norabide desbardinetako hausnarketak edo gogoetak, eremu barri eta bateratu bat bilatze edo sortze bidean, egiten daben ahalegina edo saiakerea, hori da egilearentzat collagekera.

Euskaltzaindiaren funtsak ikusgai Bilboko Liburu Azokeak antolatutako Euskal Pizkundeari buruzko erakusketan

Bizkaie! 2012-05-31 17:44   Kulturea

Azkue Bibliotekeak hainbat liburu, liburuxka eta aldizkari itxi ditu. Garai horretako euskal idazle edo kultur eragile enblematiko batzuen idazlanak dira, batez be, Aitzol, Lauaxeta, Lizardi eta Orixerenak.

X. Surfilm Jaialdia martxan

Bizkaie! 2012-05-31 14:47   Barriak

Surfa ardatz dauen eta ezaugarri horreetako Europako jaialdirik zaharrena dan Surfilm Jaialdiaren Hamargarren edizinoa maiatzaren 31tik bagilaren 10era bitartean izango da Donostian.

'Gazteak Hegoaren Bila' lehiaketearen azken probea Bilbon izango da

Bizkaie! 2012-05-31 13:09

Gazteak Hegoaren Bila lehiaketea azken fasera heldu da. Datorren zapatuan, bagilaren 2an, Bilboko alde zaharrean lehiaketa honen laugarren eta azken probea egingo dabe. Euskadiko Medicusmundiko hiru alkarteek egin dabe lehiaketearen deialdia eta 330 lagun baino gehiagok emon dabe izena.

Unai Elorriaga eta Gaizka Arostegi idazle bizkaitarrek liburu bana kaleratu dabe

Bizkaie! 2012-05-31 12:18   Kulturea

Unai Elorriagak Zizili eta Gaizka Arostegik Nerbioiko piratak umeentzako liburuak plazaratu ditue Elkar argitaletxeagaz. Mai Egurzak eta Bruno Hidalgok dira lanotako irudigileak. Lan biak Xaguxar sailean kaleratu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Tolosa-Donostia hautagaitzeak lortu dau 2016ko Nazinoarteko Txotxongilo Batzarra

Bizkaie! 2012-05-31 12:02   kulturbiz

Chengdu (Txina) herrian egindako botazinoan, euskal hautagaitzeak bikoiztu egin ditu beste hautagaiak (Ekaterimburgo) lortutako botoak. Hiru ziran hautagaiak baina orain egun batzuk Finlandiako Oulu herria erretirau eta gero, bi geratu dira lehian, Tolosa-Donostia eta Errusiako Ekaterimburgo.

Karmele Esnal ikastolen mobimentuaren sortzaileetakoa hil da

Bizkaie! 2012-05-31 10:55   kulturbiz

Karmele Esnal Zulaika irakasle eta ohorezko euskaltzain hil da, 79 urte zituala. Ikastolen mobimentua sortzen eta eregiten parte hartu eban lehenengo andereñoetako bat izan zan. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izentau eban 1998an.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bigas Luna, Enrique Urbizu, Ruth Gabriel, Sacha Ormaechea, José Ribagorda eta Andoni Aduriz sarituko ditue Cinegourland 2012an

Bizkaie! 2012-05-30 18:52   Barriak

Zinema eta Ikus-entzunezko Gastronomiaren Cinegourland Jaialdia bagilaren 7tik 9ra egingo da Getxon. Gaikako proiekzinoek, ikus-entzunezko eztabaidek, lehiaketek eta jai herrikoiek osotuko dabe VI. edizinoaren jardueren gidoia eta amaitzeko Cinéfilos&Gourmets sariak emoteko jaia izango da.

Gaizka Arostegi, Mikel Zarate sariaren irabazle

Bizkaie! 2012-05-30 17:58   sariak-autortzak

Gaizka Arostegi bizkaitarrak idatzitako Urrezko orrazia nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko da.

El Sol publizidade jaialdiak 18 herrialdetako 2.532 lan erakutsiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2012-05-30 15:50

18 herrialdetako 2.532 lan izango dira lehian XXVII. El Sol Iberoamerikako Publizidade Jaialdian, Bilbon, maiatzaren 31tik bagilaren 2ra bitartean. Danetara, publizidade eta komunikazino arloko 1.800 profesionalek hartuko dabe parte. Donostian 25 urte egin ostean, El Solek lehenengo urtea dau hau Bilbon.

Bilboko Errekalde auzoak III. Zirkualde jasoko dau astegoienean

Bizkaie! 2012-05-30 15:13   kulturbiz

Errekalde auzoak Zirkualde zirku jaialdiaren hirugarren edizinoa jasoko dau astegoienean (bagilaren 1ean, 2an eta 3an). Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializautako estaduko zazpi konpainiaren ikuskizunak eroango ditu auzoko plazara.