Euskaltzaindia 'Euskerazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena' jardunaldian izango da

Bizkaie! 2012-06-06 18:51   Euskerea berbagai

Bagilaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolatuta, Euskerazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena izeneko jardunaldia egingo da Burlatan, Udal Parkeko Jauregian.

Joxe Azurmendirentzat aurtengo Eusko Ikaskuntza Saria

Bizkaie! 2012-06-06 18:48   sariak-autortzak

Joxe Azurmendi Otaegi idazle eta pentsalariari emon deutsie Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria. Azurmendi EHUko Filosofia eta Zientzietako fakultadeko katedraduna da. Ibilbide osoari autortzea egiten deutso sariak.

Egunkari digitalak eta gizarte sareak dira webgune bisitatuenak EAEn

Bizkaie! 2012-06-06 18:23

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) normalean interneten dabilzan personek lehenengo eta behin komunikabideetara joten dabe, eta ondoren gizarte sareetara, posta elektronikora, instituzinoen orrietara, bankuetara eta aisia eta bidaiakaz lotutako helbideetara, Eustaten 2012. urteko datuen arabera.

Munduko 300 aditu alkartuko dira Nonick-en, Interneteko joerei eta bideojokoaren industriari buruz eztabaidatzeko

Bizkaie! 2012-06-06 15:16

Nonick 2012 edizinoak mundu osoko 300 aditu batuko ditu Gaming-ari buruzko topaketa honetan. Gaming-a euskarri mobikorretarako (Smartphone eta tabletak) bideojokoen eta jokoen industria da. Eten barik hazten dagoan sektorea da, eta urtean 60.000 miloe eurotik gora mobiduten ditu mundu osoan.

Film laburrik onenak Bilbon bagilaren 6tik 11ra egingo dan X. Caostican

Bizkaie! 2012-06-06 12:52   Barriak

Danetara, 40 lan ikusi ahal izango dira aurtengo Caostican. Gaur, hilak, 6, gaueko 22:00etatik aurrera, haize zabalean izango dira proiekzinoak Arrupe pasabidearen azpian. Hamar film ikusteko aukerea izango da, besteak beste, Shes's lost control, Haritz Zubillagarena, Desastre(S), Ivan Cortazarrena eta Rebel Scum, Gotzon Aurrekoetxearena.

Verdiren 'La Traviata' opereak hasiko dau OLBE-ABAOren hurrengo denporaldia

Bizkaie! 2012-06-06 12:18   Musikea

OLBE-ABAO Operearen Lagunen Bilboko Alkarteak 2012-2013ko denporaldia aurkeztu dau. Danetara, zazpi lan eskainiko ditue, alkartearen 60. urteurrenean. Giuseppe Verdiren La Traviata behar ezagunagaz estreinauko dabe egitaraua, irailaren 29an.

JosAnton Artzeren lehen etapea ikertu dau Belen Oronoz tesi-egileak

Bizkaie! 2012-06-06 11:31   kulturbiz

Ez Dok Amairu oro har aztertzetik, JosAnton Artze (Usurbil, 1939) ikertzera igaro da Belen Oronoz euskal filologoa UPV/EHUn defendidu dauen tesian. Euskal kantagintza barriaren erakusle izan zan taldearen eta haren homologo kataluniarraren arteko konparaketea egin eban bere garaian, Eusko Ikaskuntzak emondako beka bategaz.

Oizegin.com, Durangaldeko eta Lea-Artibaiko webgune enogastronomikoa

Bizkaie! 2012-06-06 10:42

Lea-Artibai eta Urkiola Landa Garapenerako alkarteek Oiz Egin egitasmoaren webgunea aurkeztu barri dabe, www.oizegin.com. Gastronomia ardatz hartuta, baserriko produktuak, produktoreak, gastronomia eta sukaldariak ezagutzera emotea dau helburu ekimenak.

Zinemea salbu Lekeition

Bizkaie! 2012-06-05 18:55   Barriak

Lekeitioko Udalak akordioa lortu dau Fides Norte S.Coop eta Lekeitioko Parrokiagaz, Ikusgarri zinema ez zarratzeko.

'Destino nuevos aires', Briganthya taldearen 3. diskoa plazan

Bizkaie! 2012-06-05 18:39   Musikea

Folk ezaugarriaz gan, iturri musikal desbardinetatik hartzen dabe oinarria, beti be Briganthya taldea bereizten dauen esentzia hori galdu barik, freskotasuna, magia eta harridurea. Era berean, deigarria da taula gainean erabilten dituen musika tresnak, Maialen Errotabehereren ahots magistrala erantsiz.

Esther Ferrer, Sergio Prego eta Xabier Saenz de Gorbea, 2012ko Gure Artea saridunak

Bizkaie! 2012-06-05 17:50   sariak-autortzak

Esther Ferrer bere ibilbide artistikoagaitik saritu dabe; Sergio Prego, sormen jardueragaitik; eta Xabier Saenz de Gorbea, ikusizko arteen eremuan egindako jarduerakaitik.

Amal Ramsis zinemagile egiptoarrak bideo-tailerra eskainiko dau Bilbon

Bizkaie! 2012-06-05 14:41   Barriak

Amal Ramsis zinemagile egiptoarrak bideo-tailerra eskainiko dau bagilaren 5ean, Bilbon, BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroen atariko egitarauaren barruan. Mintegia 15:30ean hasiko da, UPV/EHU - BBK Etxean.

Dantzaroak Durangaldeko 200 jantzari batuko ditu zapatuan

Bizkaie! 2012-06-05 13:42   Kulturea

Zapatuan, bagilaren 9an, Durangok Dantzaroaren laugarren edizinoa hartuko dau. Aurten, bigarrenez, Euskal Astearen barruan atondu dabe Durangaldeko jantza taldeen urteroko hitzordua. Kalejira bategaz hasiko da egitaraua, 19:00etan, Udaletxetik Ezkurdira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ekonomia berdea aztergai, bagileko 'Elhuyar' aldizkarian

Bizkaie! 2012-06-05 12:03

Ekonomia berdearen asmoak eta kritikak aztertu ditu Elhuyar Zientzia eta teknologia aldizkariak bagileko zenbakian, 287.ean hain zuzen be. Ekonomia berdea Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Ingurumenaren Nazinoarteko Egunerako proponidutako gaia da, eta bagilaren 20tik 22ra erakunde horrek Rion (Brasil) egingo dauan gailurraren auzi nagusietako bat be bada.

Mendebalde Kultura Alkarteak jaso dau Bilboko Liburu Azokearen Urrezko Luma

Bizkaie! 2012-06-04 18:50   sariak-autortzak

Bilboko Arenalean, Bilboko Liburu Azoka gunean egindako ekitaldian, Mendebalde Kultura Alkarteko buru Kaxildo Alkortak jaso dau Bilboko Liburu Azokearen sari nagusia, Urrezko Luma, hain zuzen be. Hogeigarren urteurrenera bidean dan alkarteak mendebaldeko berbakerearen eta euskeraren alde egindako lanagaitik jaso dau saria.

8.313 ikaslek egingo ditue eguaztenetik aurrera Unibersidadera sartzeko probak UPV/EHUn

Bizkaie! 2012-06-04 18:45

Eguaztenean, bagilak 6, aurten Batxilergoa amaitu daben Euskal Autonomia Erkidegoko 8.313 ikaslek Unibersidadera sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino % 1,3 gitxiagok. Araban matrikula datuetan ez da aldaketarik izan, Bizkaian % 3,9 gitxitu da eta Gipuzkoan % 2,0 handitu.

Ana Mendes portugaldarrak irabazi dau ACT Arriaga saria

Bizkaie! 2012-06-04 18:44   Kulturea

ACT Nazinoarteko Sortzaile Barrien Antzerkialdiak Ana Mendes sortzaile portugaldarrari emon deutso ACT Arriaga saria, Self Portrait izeneko lanagaitik. Lau egunetan, Bilbo eta Barakaldo antzerkizale eta arte eszenikoetako profesionalen alkargune izan dira.

Bermeoko Udalak Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren bigarren fasea abiatuko dau eguaztenean

Bizkaie! 2012-06-04 17:48   Euskerea berbagai

Bermeoko Udalak Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) bigarren faseari ekingo deutso hilaren 6an. Hurrengo bost urteetarako plangintza barria herritarrekaz batera landu nahi dabe.

Jennifer Cardini, bagileko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2012-06-04 15:51   Musikea

Bagileko Art After Dark emonaldiko protagonistea Jennifer Cardini tekno musikari paristarra izango da. Cardini baino lehen, Arne Ô eta Digital 21 izango dira taula ganean, bagilaren 8an, Guggenheim museoan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Spot the translator I. Nazinoarteko Lehiaketea bideo-sortzaileentzat

Bizkaie! 2012-06-04 15:07   kulturbiz

CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen alkarteen topaguneak dei egiten deutse bideo-sortzaileei bideo labur bizi eta burutsuak sor deiezan literatur itzultzaileak sustatzeko, bai eta itzultzaileek literaturan daben garrantziaren, zereginaren eta erronken barri zabaltzeko be.