Mursegok 'Hiru' disko barria aurkeztuko dau barikuan, Bilbon
2013-12-11 10:56 MusikeaHamaika abestiko beharra da Mursegoren Hiru (Bidehuts), danetariko doinuak dituena, afrikarrak, cumbia, hardcorea, folka, popa eta elektronikoa, esaterako. Maite Arroitajauregiren hirugarren diskoa da, eta barikuan, hilak 13, Deustuko Udaltegian aurkeztuko dau, Bilbon. Kontzertua debalde da.
Juantxo Zeberio Etxetxipiak jazza eta abesbatza buztartu ditu 'Eguberri Umama. Basque Christmas Songs' diskoan
2013-12-11 10:21 MusikeaLana kaleratu ondoren, zuzenean aurkezteko txandea da orain. Holan, datorren barikuan, abenduaren 13an, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Antzokian izango da kontzertuan, 21:00etan; abenduaren 15ean, Hondarribiko Itsas Etxea Antzokian izango da, 19:00etan; eta urtarrilaren 2an, azkenik, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan.
Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen I. Literatura Lehiaketea antolatu dabe
2013-12-10 17:19 KultureaEuskeraz idatzitako lanak izan behar dira (edozein euskalki onartzen da). Baina ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak. Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 15ean amaituko da.
Gitarrea eta harizko beste musika tresna batzuk protagonista Bilboko IV. Mila Musika Haria ekimenean
2013-12-10 14:14 MusikeaGitarra zale guztiek Mila Musika Haria zikloaren laugarren edizinoaz gozau ahal izango dabe abenduan. Egitaraua, gitarrearen eta harizko musika tresnen inguruan sortzen diran musikei eskainita egongo da, mundu osoan ikus daitekezan adierazpen eta bariedade guztietan.
Unesco Etxeak 'Emon minutu bat ogiaren alde' ekimena dakar 2013ko Giza Eskubideen egunaren harian
2013-12-10 12:14Gaur, abenduak 10, Unesco Etxeak 2013ko Giza Eskubideen eguna ospatuko dau Elikadurarako Eskubidearen aldeko sensibilizazino ekintza bategaz. Ekintzaren helburua gizartean kontzientzia zabaltzea eta eragina izatea da. Horretarako ogia banatuko da, elikadurearen irudi sinboliko legez.
Ximun Haran hil da
2013-12-10 10:19 kulturbizXimun Haran (Arrangoitze, 1928 - Luhuso, 2013), Iparraldeko pelotari eta kultur gizona, aspaldi gaixorik egoan eta atzo hil zan 85 urte zituala.
Euskal Fondoak 'InAurora' Topaketea egingo dau Bilbon, bere 25. urteurrena ospatzeko
2013-12-10 09:34Euskal Fondoa, Euskal Herriko Lankidetza Deszentralizaturako koordinazino eta laguntzarako alkarteak 25 urte bete ditu garapenerako nazinoarteko lankidetzearen arloko ekimenak antolatzen, eta, urteurrena ospatzeko, In Aurora topaketea egingo dau martitzen honetan, abenduaren 10ean, arratsaldeko 19:30ean hasita, Bilboko Alondigan.
Josu Zabaletak 2013ko Espainiako Itzulpengintzako Sari Nazionala irabazi dau
2013-12-09 17:22 sariak-autortzakEspainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2013ko Itzulpengintzako Sari Nazionala emon deutso Josu Zabaleta itzultzaile legazpiarrari. 20.000 euroko saria jasoko dau Leonardo Sciascia, Paolo Pasolini, Margueritte Yourcenar eta Luigi Pirandelloren itzultzaileak.
Unai Baztarrika eta Jon Obeso, VI. Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren irabazleak
2013-12-09 14:45 sariak-autortzakBilboko Udaleko Areto Arabiarrean banatu ditue Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren seigarren edizinoko sariak. Unai Baztarrika Otegiren Arrakalak eta Jon Obeso Ruíz de Gordoaren Invención de la piel lanak izan dira irabazleak. Ekitaldian, Sabina De la Cruz Blas de Otero Fundazinoko presidentea eta poetearen alarguna izan da.
Durangoko 18. Euskal Denda azokeak 14.000 bisitari izan ditu
2013-12-09 14:35 KultureaDurangoko 18. Euskal Denda azokeak bart zarratu zituan zituen ateak egundoko arrakasteagaz. Danetara, 14.075 lagun pasau dira azokatik, eguneko batez bestekoa 4.691 bisitari izanik, aurreikusitakoa gaindituz, igaz 4.030 izan baitziran.
Ikasleen ordezkari izandakoak omenduko ditu EHUk Bilbon
2013-12-09 12:48 sariak-autortzakEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikasleen ordezkari izandakoei eskainitako omenaldia egingo da gaur, abenduak 9, Bizkaia Aretoko Arriaga auditoriumean, Bilbon, arratsaldeko 17:00etan hasita.
Ruede Hagelstein, DJ D-Beam eta Dj L. S. D. izango dira urteko azkenengo Art After Dark saioko protagonistak
2013-12-09 10:42 MusikeaAbenduaren 13an egingo dabe 2013ko azkenengo Art After Dark saioa. Berlingo Ruede Hagelstein, Bartzelonako DJ D-Beam eta Dj L. S. D. izango dira gau horretako protagonistak Bilboko Guggenheim museoan, 22:00etatik aurrera.
'Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean ikastaroa egingo da abenduaren 9an, Baionan
2013-12-09 10:30 jardunaldiakEuskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) lankidetzan antolaturiko Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean ikastaroa egingo da Baionan, EEPren egoitzan, gaur, abenduaren 9an. Herrietako toponimia ikertu, finkatu, erabili eta zaintzeko ikastaroa izango da.
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurren jaia
2013-12-07 14:38 BertsolaritzeaAbenduaren 7an, 18:00etatik 19:00etara, Durangoko Azokan egingo dan bertso ekitaldi laburrak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurrenaren harira antolatutako ekintzen amaierea ekarriko dau.
Estitxu Fernandez 'Gure erditzearen jabe' liburuaren aleak sinatzen dago Ereinen saltokian
2013-12-07 14:02 kulturbizErditze kontzienteak garaiotan dauen garrantzia azpimarratzen dau lan honek, hau da, erditzera doan emakumearentzat, informauta egotea eta bizi dauen egoeraz jaubetzea ze mesedegarria izan daitekeen, ez bakarrik ahalik eta erditze seguruena biziteko, baita erditzea esperientzia betegarria izateko be.
Antzerki maratoia martxan dago Szenatokia aretoan
2013-12-07 13:28 KultureaMaratoiak bi atal izango ditu: 12:00etatik 14:00era eta 18:00etatik 20:00era. Goizeko txandea The True antzerki talde mungiarrak zabalduko dau, Bidaia Magikoa antzezlanagaz. Behin barruko bildurrak eta mamuak gaindituta, nork bere mugak apurtu leikezala erakusten dau obra honek, alkarrizketa arin eta barregarriz osotuta eta hainbat jantza eta abestigaz lagunduta.
Zinemea eta antzerki maratoia gaur Durangoko Azokearen 3. egunean
2013-12-07 10:59 KultureaDurangoko Azokearen erdia pasauta, ekitaldiz ganezka dator hirugarren eguna. Irudienean, adibidez, 80 egunean filmeko Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek, eta Xabi Berzosa produktoreak Loreak Errepidean pelikulea aurkeztuko dabe. 2014ean estreinauko da filma, baina lanaren 15 minutuko aurrerapena egiteaz gan, grabazinoaren eta produkzinoaren ganeko kontuak jorratuko ditue.
Hunkituta jaso dau Argizaiola Douglassek
2013-12-07 10:34 sariak-autortzakBart egindako Argizaiola sariaren ekitaldian, Negar asko egin dot hor jesarrita nengoala, eta oso emozionauta nago. William Anthony Douglassen lehen berbak izan dira, Argizaiola saria jasokeran esandakoak. Euskal Herrian egin dituan hainbat lagun igon dabe haren aurretik taula gainera, eta lagunen berbakaz hunkituta agertu da.
Hala Bedi '30 Urte Kolpez Kolpe' liburu DVDa eskuragarri
2013-12-06 13:43 kulturbizHala Bedi Irratia 1983 an jaio zan eta bere urtemugea ospatzeko irratiaren 30 urteko historia argitara atera nahi izan dabe liburu baten bitartez. Bertan, irudi, dokumentu historiko eta enkarguzko komiki eta ilustrazinoak jasoten dira. Liburuari lagunduz irratiaren historia eta gaur egungo funtzionamendua azaltzen dauen dokumentala dogu.
Taupaka: sortzaileak euskal kulturgintzearen eredu alternatiboa eregitearen alde
2013-12-06 12:11 kulturbizTaupaka elkartea musikariak, argazkilariak, pailazoak, ipuin kontalariak, idazleak, antzezleak eta beste sortzaile asko osoatzen dabe. 2011 urtean batu ziran, Zuk zeuk egin edo Do it yourself lemapean lan eginez, euskal kulturgintzan eredu alternatiboa eta desbardina eregiteko beharra ikusten ebelako.


















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...