Gizarteratze sasoia abiatu dau '.eus' domeinuak

Bizkaie! 2014-04-28 15:13

Aurrera doa .eus domeinua, daborduko hasi dabe erabilerea gizarteratzeko fasea. 90 aitzindari izango ditu .eus-ek, eta norbanako, alkarte, erakunde publiko edo enpresak izan daitekez. Proposamenak bialtzeko epea maiatzaren 30ean amaituko da, zapatuan Bilbon emondako prentsaurrekoan adierazo ebenez.

Joxan Artzek eta Bernardo Atxagak Espainiako Kritikearen Saria irabazi dabe

Bizkaie! 2014-04-28 14:00   sariak-autortzak

Joxan Artzek idatzitako heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar) lanek poesia arloko Espainiako Kritikaren Saria jaso barri dabe, eta Bernardo Atxagaren Nevadako egunak (Pamiela) liburuak, narratibakoa. 2013an kaleratutako liburuen artean aukeratu ditu AECL Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak.

Aixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxillergoko ikasleek diskoa grabau dabe

Bizkaie! 2014-04-25 16:28   Musikea

Aixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxilergoko Musika arloko ikasleek disko bat grabau dabe. 2012-2013 ikasturtean, Munduko Bertsolaritza proiektua martxan jarri zan, Bertsolaritzearen laguntzaz, kantuak sortzea, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bonbardaketearen 77. urteurrena gogoratuko dabe astegoienean Gernikan

Bizkaie! 2014-04-25 15:55

Orain 77 urte, 1937ko apirilaren 26an, Kondor Legioak Gernika bonbardeau eban. Astegoien honetan jazotakoa gogoratzeko, ez ahazteko, hainbat ekitaldi egingo ditue, besteak beste, Condor Legioak eragindako Gernikaren suntsipena erakusketea Astran eta Nevadako Unibersidadeko irakasle Xabier Irujoren Memorias de guerra liburuaren aurkezpena.

Naia del Castillok urpeko emakumeen irudietan oinarritutako argazki eta eskulturak batu ditu 'Fluxuak' erakusketan

Bizkaie! 2014-04-25 15:40   Kulturea

Naia del Castillo artista bilbotarra dogu Bilbao Artek aurten antolatu dauen produkzino propioko bigarren erakusketako protagonista. Fluxuak izenburupean, emakumearen inguruko lan eskultoriko eta fotografikoak batu ditu, 2013an Bilbao Arteko egonaldian egindako lanaren emoitza moduan, aurten lehenengo aldiz aurkeztuko dituan beste lan batzuekaz batera.

Atzerrian Euskerea eta Euskal Kulturea Erakusteko Prestakuntza Ikastaroa garagarrilean egingo da Donostian

Bizkaie! 2014-04-25 12:30   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibersidadeetan Euskerea eta Euskal Kulturea Erakusteko Prestakuntza Ikastaroa (Excellence in Basque Studies IV) antolatu dau aurten be, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Udako Ikastaroakaz lankidetzan, Donostiako Miramar jauregian garagarrilaren 7tik 9ra bitartean.

Ama Lurraren Nazinoarteko Eguna astegoienean ospatuko dabe Busturian

Bizkaie! 2014-04-25 10:56

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak tailer, ibilaldi eta dokumentalen emonaldiak antolatu ditu zapatu-domekan Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurtengo edizinoaren helburua eguneroko bizitzan egin behar diran aldaketak nabarmentzea da.

Enpresentzako Microsoft Office 365 euskeraz eskuragarri dago

Bizkaie! 2014-04-25 10:53

Enpresei zuzenduriko Microsoft Office 365 euskeraz, katalanez eta galizieraz eskuragarri dago honezkero, eta zabaltze honi esker, dagoeneko 131 merkatutan dagoan Microsoften produktua 43 hizkuntzatan dago mundu osoan.

'Gorakada 25 urte' erakusketea ikusgai Arrigorriagako XIX. Clown Jaialdian

Bizkaie! 2014-04-24 18:15   Kulturea

Maiatzaren 9, 10 eta 11an izango dan Arrigorriagako Nazinoarteko XIX. Clown eta Pailazoen Jaialdiaren egitarauari aurrea hartuko deutso, datorren apirilaren 28tik hasita jaialdia amaitu bitartean, Gorakada antzerki taldearen istorioa laburbatzen dauen erakusketeak: Gorakada 25 urte (1987-2012).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Josetxo Azkonak 'Galdeak eta baleak' poema liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-04-24 15:03   Kulturea

Galdera eta gogoetakaz osotu dau Josetxo Azkonak Galdeak eta baleak (Pamiela) lana. Mueta askotako itaunak egin ditu, baina ez dau erantzunik emon, hori irakurlearen esku dago. Xabier Leteri eskainitako hiru olerki be idatzi ditu.

'Ostiral astronomikoa' egingo dabe hilaren 25ean, Donostian

Bizkaie! 2014-04-24 11:14

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia sailak urteko laugarren Ostiral astronomikoa egingo dau barikuan, apirilaren 25ean, Zorroagako egoitzan, Donostian. Saioa 19:30ean hasiko da. Hurreratzen diranek Marteko erretrogradazino buklea ikusiko dabe.

Bilboko eraikin berezienetako batzuk ezagutzeko aukerea dago bisita gidatuen programeagaz

Bizkaie! 2014-04-23 18:27

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bertako historia sakonago ezagutzeko aukerea eskaini nahi deutse barriro be bilbotar guztiei, maiatzean, bagilean eta irailean Miserikordia Etxea, zezen-plazea eta Basurtuko Ospitalea ezagutzeko antolatuko dituan dobako bisita gidatuen programearen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Guggenheim Bilbao Museoak kalera eroango dau Ernesto Netoren erakusketea, Bilbobusegaz alkarlanean

Bizkaie! 2014-04-23 15:51   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoak Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketearen esperientzia Bilboko kaleetara eroango dau Bilbobusi esker, eguazten honetatik, apirilaren 23tik, maiatzaren 4ra bitartean. Iberdrolak babestu dau erakusketea.

Uxue Agirre bilbotarra eta Elena Fernandez barakaldarra, VI. BizkaIdatz sariko irabazleak

Bizkaie! 2014-04-23 14:43   sariak-autortzak

BizkaIdatz literatura-sarien seigarren edizinoko irabazleen barri emon dau Bizkaiko Diputazinoak, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Euskerazko kategorian Uxue Agirre Madariaga bilbotarrak lortu dau saria, eta gaztelaniazkoan, Barakaldoko Elena Fernandez Alonsok. Irabazleek 1.500na euro jasoko ditue.

Bilboko Arte Eder Museoko Liburutegiak 20 liburu askatuko ditu Bilbo, Berango, Basauri, Gurutzeta eta Durangon

Bizkaie! 2014-04-23 14:08

Liburu guztiak behar bezela etiketauta egongo dira eta irakurleek kanpainan zelan parte hartu leikien jakiteko beharrezkoak diran argibideak ditue www.bookcrossing-spain.com webgunean. Bertan, irakurleek liburu bakotxa non askatuko daben esan leikie.

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, UEUren liburuak erdi prezioan eskuratu ahal izango dira

Bizkaie! 2014-04-23 12:45

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta horren harian, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) eskaintza berezia dakar, izan be, bere liburuak % 50eko beherapenagaz erosi ahal izango dira www.ueu.org dendan.

'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' egitasmoaren zortzigarren edizinoa abian da

Bizkaie! 2014-04-23 11:24   Kulturea

Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren zortzigarren edizinoa ipini dau martxan gaur, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, hainbat euskera alkarte, udal, liburutegi eta liburu dendagaz batera. Aurten 42 herritara zabaldu dabe ekimena.

Kirmen Uribek Albanian aurkeztuko dau bere Bilbao-New York-Bilbao

Bizkaie! 2014-04-23 10:58   Kulturea

Kirmen Uribek Tiranako Nazinoarteko Liburu eta Arteeen Jaialdian hartuko dau parte datorren eguenean, hilak 24. Bashkim Serhuk albanierara egindako itzulpena aurkeztuko dau bertan, Prec Zogaj eta Ylljet Alicka idazleek lagunduta.

Bilbok literaturan eta zineman dauen presentzia ardatz Liburuaren Egunean

Bizkaie! 2014-04-22 17:30   kulturbiz

Apirilaren 23an izango dan Liburuaren Egunagaz bat eginez, aurten, Bilbok literaturan dauen presentziaren ganean gogoetea egiteko aukerea erraztu nahi da Bidabarrietako udal liburutegian antolatuko diran berbaldi bategaz eta erakusketa bategaz.

Lore-sortadun damea ikusgai asteon Bilboko Berreginen Museoko 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren barruan

Bizkaie! 2014-04-22 14:50   Kulturea

Lore-sortadun damea XV. mendeko erretratu iraultzaileenetako bat izan zan. Eskultura erabat barritzailea da, ez dalako bular inguruan mozten, garai haretako ganerako erretratuetan ohikoa zan lez, eta, horrezaz gan, erretratuan agertzen dan emakumearen eskuak be irudikatzen ditualako. Hori ez da bape arrunta holako lanetan, XV. mendean zein geroagoko garaietan.