'Bizkaia urez gainezka' erakusketea Arrigorriagara ailegauko da hilaren 10ean
2014-02-03 14:24Arrigorriagako Udalak 1983. urteko uriolen ganeko erakusketea edegiko dau zezeilaren 10ean, Udal erakusketa gelan. Argazkiak, sasoi haretako egunkarietako albisteak eta beste material batzuk batu ditue Bizkaia urez gainezka erakusketan.
Bilboko 'Artistak egoitzan' programan izena emoteko epea zabalik dago
2014-02-03 11:21 KultureaMartxan da BilbaoEszena Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren Artistak egoitzan programearen seigarren edizinoan izena emoteko epea. Ekimena EAEko profesionalei, artistei eta taldeei zuzenduta dago. Martiaren 30a izango da azkenengo eguna.
Herta Müller Nobel sariduna VII. Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdian izango da
2014-01-31 13:51 KultureaBilboko Alondigeak, zazpigarren urtez, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia antolatuko dau. Aurten martiaren 27tik maiatzaren 6ra izango da. Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia, literatura eta letren munduko hitzordu garrantzitsua da.
'Arrolako oppiduma. Herrigune indigena bat Urdaibain' erakusketea edegi dabe Bilboko Arkeologi Museoan
2014-01-31 13:44 KultureaMartiaren 16ra arte ikusgai izango da Bilboko Arkeologi Museoan Arrolako oppiduma. Herrigune indigena bat Urdaibain erakusketea. Martiaren 1ean ibilbide arkeologiko bat antolatuko dabe, aztarnategia bera ezagutzeko.
Martxan da Durangaldeko Maketa Lehiaketearen bigarren edizinoa
2014-01-31 11:23 MusikeaMezu elektronikoa bialdu beharko dabe taldeek gazteinfo@ametx.net helbidera izena emoteko orria (ametxgazteria.net webgunean deskargau daiteke) eta taldearen hiru kantu batzen dituan artxibo konprimitua erantsita.
Ipar Euskal Herriko herriko etxeetako hizkuntza politiken neurketea amaitu barri dau Kontseiluak
2014-01-31 11:07 Euskerea berbagaiHemeretzi herriko etxetako hizkuntza politiken neurketea egin barri dau Euskarearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, hauxe dau hirugarrena. Udaletxeotan hizkuntza politika ausartagoak egin daitekezela nabarmendu dabe txostenaren ondorioetan.
Zezeilaren 7an hasiko da Nafarroako Bardoak 2014 txapelketea
2014-01-30 17:42 BertsolaritzeaOrain urte bi sortutako lehiaketea bigarrenez egingo da Nafarroan, zezeilaren 7tik aurrera. Hamasei taldek hartuko dabe parte, danetara 60 bertsolarik, inoizko gehien. Lehenengo saioa Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, 19:30ean.
Udalerrien sare bat jarriko da martxan Euskadin, ikas-ingurune komunitarioak sortzeko
2014-01-30 17:33Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategiaren eta Haurren Hirien Sarearen abiapuntua Herrigune Leioa esperientzia da. Hamar urte baino gehiago daroaz udalerriko zenbait eragilegaz lankidetzan hazkunde komunitarioko plana sortu eta garatzen bere herritarrentzat.
Elorrioko Udalak eta Gerediagak lankidetza hitzarmena barritu dabe
2014-01-30 13:35 kulturbizElorrioko Udalak eta Gerediaga alkarteak lankidetza hitzarmena barritu dabe bart. Ana Otadui Elorrioko alkateak eta Nerea Mujika Gerediagako presidenteak adierazo dabe 1999tik indarrean egoan hitzarmena zaharkituta egoala eta ez zala gaur egungo egoerara egokitzen.
Epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak egingo ditue Durangon, zezeilean
2014-01-30 13:16 BertsolaritzeaBertsozaleentzako formakuntza saioak antolatu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, epaile eta gai-jartzaile ikastaroak, hain zuzen be. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea.
Euskaltzaindiak Karmele Rotaetxe omenduko dau Bilbon
2014-01-30 11:51 kulturbizUrtarrilaren 31n, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Bilbon dauen egoitzan, 12:30ean, Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzaina omentzeko. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurraren ondoren, Xabier Altzibar euskaltzain urgazleak Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzainaren omenezko hilberri txostena irakurriko dau.
Culinary Action! nazinoarteko foroa zezeilaren 3an eta 4an, Donostian
2014-01-30 11:12 Jan edanakElikadura eta gastronomia arloko nazinoarteko ekintzaile ezagunak Donostian batuko dira zezeilaren 3an eta 4an, Culinary Action! foroaren lehenengo edizinoan. Elikadurearen munduko joerak eta negozio edo finantzaketa eredu barriak aztertuko ditue tailerretan.
Eskerrik asko.
Besarkada bat,
Patxi Suarez.
Erantzuna | Bilboko Qiao-Zubia Kultur Alkarteak txinatar urte barria ospatuko dau
Udalerriko izen ofiziala ‘Sopela’ izango da aurrerantzean, Bizkaiko Batzar Nagusien adostasunaren ostean
2014-01-29 16:29 Euskerea berbagaiSopelako Udal Gobernuarentzat, historikoa da gaurko eguna. Aurrerantzean, sopeloztarrek herriko kaleetan, etxeetan, baserrietan, eskolan eta orain, Udalak eta ganerako erakundeek be Sopela erabiliko dabe.
La Tarrancha taldeak hizkuntz aniztasuna aldarrikatzen dauen 'Mezillingües' diskoa aurkeztuko dau Gernikan
2014-01-29 14:42 MusikeaLa Tarrancha taldeak hizkuntz aniztasuna aldarrikatzen dauen Mezillingües lanaren zuzeneko aurkezpena egingo dau Gernikako Lizeo Antzokian datorren barikuan, urtarrilaren 31n. Enbor bereko zazpi hizkuntza eta 19 kolaborazino batzen dituan diskoa da ska-fusino taldeak aurkeztuko dauena.
Bermeoko Erroxape alkarteak Narrazino Laburren XIX. Lehiaketea prest dauka
2014-01-29 14:34 KultureaErroxape emakumeen alkarteak Narrazino Laburren XIX. Lehiaketea antolatu dau. Testuak euskeraz zein gaztelaniaz idatzi daitekez, eta zezeilaren 12a baino lehenago bialdu behar dira. Sari bi dagoz, bata 200 eurokoa, eta bestea, 100 eurokoa.
Bilboko Qiao-Zubia Kultur Alkarteak txinatar urte barria ospatuko dau
2014-01-29 11:20Txinatar egutegiaren arabera, datorren urtarrilaren 31an 4.712. urteari hasierea emongo jako eta txinatar horoskopoan Egurrezko Zaldiari jagoko. Txinatar kulturako ospakizunik garrantzitsuena da eta oraingo honetan, laugarrenez, Qiao-Zubia Kultur Alkarteak horregaz bat egin eta Bilboko bizilagunei herrialde horretako kulturearen zati bat erakutsi nahi izango deutse.
MUn euskaraz! bideo-lehiaketea antolatu dau Mondragon Unibersidadeak
2014-01-29 10:07 BarriakUnibersidadeko eguneroko hartu-emonetan euskerearen erabilerea sustatzea dau helburu Mondragon Unibersidadeak martxan ipini barri dauen MUn euskaraz! lehieaketeak. Parte-hartzaileek bideo bat sortu behar dabe, gehienez be hiru minutukoa, eta ostean Youtubera igon.
Sopelana-Sopela auzian, Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur emongo dabe udalerriko izen ofiziala aldatzeko azken pausua
2014-01-29 09:51 Euskerea berbagaiBizkaiko Batzar Nagusiek gaur, urtarrilak 29, udalerriko izen ofiziala aldatzeko azken pausua emongo dabe, Sopelana izena Sopela bihurtuz, botazinoan aurrera egin ezkero.




_profile_sidebar.jpg)














Adoktrinatzea?
Erantzuna | Epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak egingo ditue Durangon, zezeilean