Ben Afleck aktore eta zuzendariak 'Argo' pelikulea aurkeztuko dau Donostiako 60. Zinemaldian

Bizkaie! 2012-07-27 12:21   Barriak

Ben Affleck aktore eta zuzendari estadubatuarrak Argo lan barria aurkeztuko dau Donostiako 60. Zinemaldian. Pelikulean parte hartzen daben Alan Arkin eta John Goodman aktoreak be Donostian izango dira, jaialdiko antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Berri Txarrak, Gose eta G.A.S. Drummers, III. Bonberenea Sutan jaialdian

Bizkaie! 2012-07-26 18:29   Musikea

Bonberenea Sutan jaialdiaren hirugarren edizinoa irailaren 15ean egingo dabe, Bonbereneako futbol zelaian. Aurten, bost taldek osotuko dabe kartela: Glaukoma, Matxura, Berri Txarrak, Gose eta G.A.S. Drummers.

'Enpresarean' euskeraz behar egiten daben enpresen lehenengo azokea Donostian izango da, urriaren 2an

Bizkaie! 2012-07-26 17:53   Euskerea berbagai

Enpresarean euskeraz lan egiten daben enpresen lehenengo azokea urriaren 2an egingo da, Donostiako Kursaal jauregian. Ekimenak enpresen arteko alkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta hornitzaile barriak topetea dau helburu.

Sex Pistols taldeak 'Never Mind The Bollocks' diskoaren 35. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2012-07-26 12:46   Musikea

Sex Pistols punk talde ingelesak Never Mind The Bollocks disko mitikoaren 35. urtemugea ospatuko dau, eta irailaren 24an lan ezagunaren edizino berezi bat argitaratuko da, bitxikeriak, zuzeneko emonaldiak eta argitaratu bako argazkiak batuko dituan luxuzko kutxa bat

Musiketan zikloak 20. edizinoko egitaraua aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-07-26 12:35   Musikea

Peter Hammil, Lou Lesage, Haight Ashbury, Nervous but excited, Tom Russel, Elliot Murphy eta Phil Cunningham & Aly Bain taldeek joko dabe Musiketan zikloaren 20. edizinoan. Zuzenekoak urriaren 7an hasi eta maiatzaren 19an amaituko dira, Bilboko BBK aretoan.

Karmele Jaioren 'Amaren eskuak' zinemara eroango dau Baleukok

Bizkaie! 2012-07-26 11:52   Barriak

Karmele Jaiok idatzi eta Igartza saria irabazitako Amaren eskuak eleberrian (Elkar) oinarritutako filma egingo dau Baleuko produkzino-etxeak. Euskal Herriko hainbat tokitan izango dira filmazino lanak abuztu osoan, besteak beste, Donostian, Getarian, Hernanin, Gasteizen, Lekeition, Zumaian eta Irunen.

Euskal Onomastikearen Datutegi eguneratua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-07-25 18:14   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen dauen Euskal Onomastikearen Datutegiaren bersino eguneratua ipini dau sarean, Akademiak jakinarazo dauenez.

Susan Sarandon eta Richard Gere aktoreen 'Arbitrage' filmak edegiko dau Donostiako 60. Zinemaldia

Bizkaie! 2012-07-25 18:03   Barriak

Arbitrage filmearen Europako estreinaldia Donostiako 60. Zinemaldiaren inaugurazino ekitaldian izango da, irailaren 21ean. Susan Sarandon eta Richard Gere protagonista dituan pelikulea sail ofizialean lehiatuko da.

Elhuyarrek bilatzaile eleaniztuna eta dokumentu-erlazionatzaile eleaniztuna garatu ditu

Bizkaie! 2012-07-25 16:43

Elhuyar-eko I+G unidadeko bi kidek, Maddalen Lopez de Lacalle eta Xabier Saralegik gaur aurkeztu dituen bi tresnek aukerea emoten dabe zientzia eta teknologiari buruzko edukiak hainbat hizkuntzatan bilatzeko. Horretarako erabilten dan teknologia Elhuyarrek garatutako eLEZKARI da, testu-bilduma eleaniztunak konsultetako bilaketa-sistemea hain zuzen be.

Jaso barri ditue Bizkaitar Argi dominak Gorabidek, Felix Goñi Urcelayk eta Gerra Zibileko bonbardaketen biktimek

Bizkaie! 2012-07-25 15:56   sariak-autortzak

Aintzatespen horren helburua da edozein gizarte-jardueratan beren jokabide, zerbitzu eta jokaereagaitik Bizkaia eta haren balioen sustapenerako lagundu daben persona fisika edo juridiko, entidade edo herritarren taldeak nabarmentzea.

1912ko galarrenan hildakoak omenduko ditue Bermeon, garagarrilaren 27tik aurrera

Bizkaie! 2012-07-25 15:46

1912.urteko galarrenaren mendeurrena beteko da abuztuaren 12an. Bermeoko Udalak orduan hildako 143 arrantzaleak omenduko ditu ekitaldi egitarau zabal baten bidez. Ekimenak garagarrilaren 27an hasiko ditue.

Oñatiko herrigune historikoa, Kultura Ondare

Bizkaie! 2012-07-25 14:49   kulturbiz

Oñatiko herrigune historikoa Kultura Ondare izentau barri dabe, Monumentu Moltsoaren kategorian. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak egin dau izendapena, Kultura Sailak proponiduta. Herrigunea hazkunde-aldi bakotxean zein aldeta garatu dan hartu dabe kontuan.

Ekihouse, eraikuntza prozesuan

Bizkaie! 2012-07-25 12:55

Solar Decathlon Europe nazinoarteko unibersidade lehiaketea da, etxebizitza eraginkorren garapenerako ikerkuntzearen bultzatzaile. Ekipo lehiakideen helburua eta jomugea, natur baliabiderik murritzena konsumiduko leukien etxebizitzak diseinau eta eregitea da, bizi zikloan zehar ahalik eta hondakin kantidaderik txikiena produziduta.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kultur eragileak BEZaren igoerearen kontra

Bizkaie! 2012-07-25 12:02   kulturbiz

Kultur ikuskizunetako sarreren BEZa 13 puntu igoko dau Espainiako gobernuak. Kulturearen ganeko BEZik altuena izango dau estadu espainiarrak. Igoereak izango dituan ondorio latzak salatzeko prentsaurrekoa emon eben atzo kultur arloko hainbat alkartek Bilbon.

'Gartxot', Filmin webgunean ikusgai

Bizkaie! 2012-07-25 12:01   Barriak

Gartxot filma joandako zemendian estreinau zanetik milaka lagunek ikusi dabe zinema-aretoetan baina orain aukera barri bat dago filma ikusteko, Internetez, hain zuzen be, Filmin izeneko webgune homologatuaren bidez.

'Akropolia: Atenea eta gehiago erakusketea', Bilboko Arte Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-07-24 18:21   Kulturea

Bilboko Arte Berreginen Museoan ikusgai dago egunotan Akropolia: Atenea eta gehiago erakusketea. Ondare Aretoko Partenoia, Atenearen egoitza erakusketearen osogarri da.

Donostiako 47. Heineken Jazzaldiak 122.000 lagun batu ditu

Bizkaie! 2012-07-24 17:56   Musikea

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 47. edizinoak 122.000 ikus-entzule batu ditu, igaz baino % 6 gehiago, jaialdiaren arduradunek jakinarazo dabenez. Garagarrilaren 19tik 23ra bitartean, ehundik gora kontzertu izan ziran, 70 doban ganera.

Simone Whitek Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Cristóbal Balenciaga Museoan

Bizkaie! 2012-07-24 13:51   Musikea

Simone White abeslari eta musikagile hawaiarra garagarrilaren 29an Cristóbal Balenciaga Museoan, Getarian izango da Silver Silver album barria aurkezten; Europako birako lehenengo kontzertua emongo dau Getarian, Hawaiin jaio eta Los Angelesen bizi dan artisteak.

UPV/EHUk eskainitako plazen % 88,46 bete ditu matrikulearen lehen astean

Bizkaie! 2012-07-24 11:25

UPV/EHUk 2012-2013an ikasle barriak matrikuletako egin behar dituan sei deialdietatik lehenengoan, eskainitako 8.792 plazen % 88,46 bete dira, hau da, matrikulearen lehen astean, garagarrilaren 16tik 20ra bitartean, 7.338 ikasle matrikulau dira unibersidadeak eskaintzen dituan 68 graduetako lehenengo mailan.

Euskal Herriko Gazte Orkestreak 'Petrushka' interpretauko dau asteon Gasteizen, Donostian eta Bilbon

Bizkaie! 2012-07-23 18:24   Musikea

EGO Euskal Herriko Gazte Orkestreak Gasteizen hasiko dau garagarrilaren 23an udako birea, Igor Stravinskiyren Petrushka balleta interpretatuz. Donostian eta Bilbon be emongo ditue kontzertuak asteon.