411 nobedade, 300 ekitaldi eta 253 stand izango ditu 47. Durangoko Azokeak

Bizkaie! 2012-11-15 13:34   Kulturea

47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen harian nabarmendu beharreko beste kontzeptu bat alkarlana da. Azokaz aparte egokitu diran guneak kudeatzeko ezeze, Gerediagak alkarte, talde, erakunde eta enpresa pribatuen laguntzinoa eta babesa izan dau. Krisi ekonomikoak baldintzatuta be, etxe pribatu batzuek Durangoko Azokearen proiektuagaz bat egitea erabagi dabe lehenengoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Morritson eta Gartzia' 3D formatuan egindako lehen film luzea

Bizkaie! 2012-11-15 10:45   Barriak

Komedia eta dramearen artekoa dan Morritson eta Gartzia filman Aiert Goenaga izan da zuzendari eta produktorea eta Jon Urraza zuzendari, gidoilari eta aktoreagaz batera gidatu dau. Morritson eta Gartzia Café Bilbao antzezlan saridunaren moldaketea da filman jaso dana. Hiru lagun, bi aktore, eta zero aurrekontuagaz, bost egunetan eta 30 ordutan egin eben ordu eta laureneko pelikula luzea.

AhoDubber zuzeneko ikuskizunen hizkuntza itzultzailea aurkeztuko dabe hilaren 20an

Bizkaie! 2012-11-15 10:10   Kulturea

AhoDubber zuzeneko ikuskizunetan erabilteko hizkuntza-laguntzailea aurkeztuko dabe hilaren 20an, Bilbon, Harrobia Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroaren egoitzan. Sistema barriak zuzeneko emonaldia beste hizkuntza baten segiduteko aukerea eskaintzen dau.

Kaotiko taldea buru-belarri dabil disko barria atontzen

Bizkaie! 2012-11-14 14:14   Musikea

Kaotikok disko barri hau Soziedad Alkoholika taldeko Jimmyk produzidutea erabagi dau. Usurbilgo Higain estudioetan grabauko dabe disko barria Haritz Harreguyren zuzendaritzapean.

Luma aldizkariak antolatuta, zemendiaren 24an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketea

Bizkaie! 2012-11-14 13:43   kulturbiz

Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako berba gurutzatu zaleak lehiatuko dira aurten Ainhoa Arregi bilbotarrak igaz jantzi eban txapelaren alde.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Getxoko XI. Komiki Azokea zemendiaren 23tik 25era izango da aurten

Bizkaie! 2012-11-13 16:48   Kulturea

Oraingo honetan, besteak beste, Eddie Campbell eskoaziarraren mailako egileak izango doguz; nazinoarte mailan ezaguna da Campbell, Alan Moore-egaz From Hell komiki ezagunean egindako lankidetzeagaitik. Bere azken lana aurkeztuko dau Getxon: Mi libro sobre el dinero.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskarabila ipuin erotikoen lehiaketeak agur

Bizkaie! 2012-11-13 14:00   Kulturea

2012ko honen ondoren, Euskarabila alkartearen beraren etorkizuna berraztertzen ari garen honetan, lehiaketan be etena egitea erabagi dogu. Horretarako momentu egokia zala uste izan dogu: orain arteko edizino guztietako irabazleen ipuinak argitaratuta dagoz eta tiraderetan ez jaku inorenik gordeta gelditzen.

Bernardo Atxagaren 'Obabakoak' liburua aztergai Bilbo Zaharra euskaltegiaren jardunaldietan

Bizkaie! 2012-11-13 11:56   jardunaldiak

Bilbo Zaharra Euskaltegiaren ekinbidez, 2013ko bagilaren 13an, Klasikoen Irakurketa Jarraituan Atxagaren Obabakoak izango da protagonista, lehenengo argitalpenaren 25. urteurrena aprobetxauko dabe klasiko bihurtutako lanari merezidutako gorazarrea egiteko.

EAEko 28 erakundek jasoko dabe Bikain Euskerearen Kalidade Ziuirtagiria 2012ko edizinoan

Bizkaie! 2012-11-13 10:59   Euskerea berbagai

EAEko 28 erakundek lortu dabe Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiria 2012. urteko edizinoan, eta zemendiaren 22an jasoko dabe Gasteizko Europa Jauregian egingo dan ekitaldian. 28 erakunde horreetatik bederatzik goi-mailako urrezko Bikain egiaztatu dabe, 12k tartekoa dan zilarrezkoa eta zazpik oinarrizkoa.

Deustuko Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetuko dabe

Bizkaie! 2012-11-13 09:51   Euskerea berbagai

Eusebio Erkiaga (Lekeitio, 1912ko irailaren 4a - Bilbo, 1993ko maiatzaren 31a) idazlearen, kazetariaren eta euskaltzainaren jaiotzearen mendeurrena aurten beteten dala eta, Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa batzordeak antolaturiko jardunaldiaren egitaraua aurkeztuko dabe. Jardunaldia Deustuko Unibersidadean egingo da zemendiaren 30ean.

Enpresak eta nazinoarteratzea: zelan kudeatu hizkuntza-aniztasuna?

Bizkaie! 2012-11-12 17:25   Euskerea berbagai

Elhuyar Taldeak antolatuta, Enpresak eta nazinoarteratzea: zelan kudeatu hizkuntza-aniztasuna? jardunaldia egingo da martitzenean, zemendiaren 13an, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren egoitzan, Donostian.

Fun & Serious Game Festival 2012 zemendiaren 26tik abenduaren 2ra izango da Bilbon

Bizkaie! 2012-11-12 14:50   kulturbiz

Fun & Serious Game Festival 2012 bideojokoak protagonista dituan jaialdiak urteko lanik onenak sarituko ditu. Sariak zemendiaren 29an emongo ditue Campos Eliseos Antzokian egingo dan ekitaldian, eta bi sail desbardinetan banatzen dira: Aisialdirako Bideojokorik Onenak eta Serious Games Bidejokorik Onenak 2012.

Kirola eta krisialdi ekonomikoaz berba egingo dabe Kirolaren V. Euskal Biltzarrean

Bizkaie! 2012-11-12 13:14   jardunaldiak

Euskal kirola agertoki ekonomiko barri baten aurrean lemapean, Kirolaren V. Euskal Biltzarra egingo dabe Bilbon, zemendiaren 15ean eta 16an. Aurreko urteetan lez, inguruko kirol errealidadea aztertuko dabe, EHUko Paraninfoan.

Hainbat adituk ziberkazetaritzearen ganean jardungo dabe egunotan Bilboko Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2012-11-12 11:27

Nazinoarteko adituek hedabideen eta herritarren kazetaritzearen arteko karremonak jorratuko ditue astelehenetik egueztenera Bilboko Bizkaia Aretoan, EHUk antolatutako Ziberkazetaritzea eta Web 2.0 IV. Kongresuan.

Literaturea eta teknologia barriak eztabaidagai, Bilboko LiburuTEKia jardunaldietan

Bizkaie! 2012-11-12 10:54

Literatur arloko teknologia barriak erabilteko gakoak izango ditue berbagai egunotan Bilbon, LiburuTEKia Literaturea eta Teknologia Barriak jardunaldietan, Bizkaiko Foru Liburutegian.

Hirugarren aldiz Ametsentzat txapela

Bizkaie! 2012-11-12 09:28   Bertsolaritzea

Amets Arzallus eta Odei Barrosok jokatu eben buruz burukoa eta Amets Arzallusek batu zituan puntu gehien. Jarraian, hurranez-hurran, Odei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua geratu dira. Lehenengo bostek izango dabe datorren urtean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukerea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Miren Aisiainek umeentzako 'Hara!' albuma kaleratu dau Pamielagaz

Bizkaie! 2012-11-09 13:36   Kulturea

Miren Aisiainek Hara! album ilustraua kaleratu dau Pamiela etxeagaz. Zezeilean jaso eban umeentzako album ilustrauak sortzeko Etxepare sariaren emoitzea da argitalpena. Amama batek igerilekuan batzen dauen ume baten istorioa kontetan dau liburuak.

Bizkaitarren lanak izango dira nagusi Lekeitioko 35. Zine Bileran

Bizkaie! 2012-11-09 13:30   Barriak

Igaz baino hiru film gitxiago lehiatuko dira aurten, 30 film labur, hain zuzen, Urrezko Antzarra eskuratzeko asmoz, Lekeitioko 35. Euskal Zine Bileran. Zemendiaren 26tik abenduaren 1era bitartean izango dira euskera hutsean egiten dan zinemaldi bakarraren emonaldiak.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Indarkeria sexistearen kontrako 'Beldur barik!' flasmoba, zapatuan, Bilbo, Donostia eta Gasteizen

Bizkaie! 2012-11-09 13:04

Zapatuan, zemendiak 10, Beldur barik! flashmoba egingo dabe Bilbo, Donostia eta Gasteizen, Lady Gagaren Telephone abestia gidari. Musikea, jantzea eta parte-hartzearen bitartez, herritarrak indarkeria sexistea gaitzestea gura dabe antolatzaileek.

Oier Santos gipuzkoarrak 'Ez zuten erantzun' lehenengo nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2012-11-09 12:25   Kulturea

Oier Santosen Ez zuten erantzun nobelea, Ferdinand von Schirachen Krimenak eta Tea Obrehten Tigrearen emaztea liburuak kaleratu barri ditu Erein argitaletxeak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)