Jean Renoren 'Comme un chef' pelikuleak edegiko dau 'Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia' saila Zinemaldian
2012-08-03 15:52 BarriakCulinary Zinema: Zinema eta Gastronomia sailaren egitaraua aurkeztu dabe gaur Basque Culinary Centerrek Donostiako Zinemaldiak eta Berlingo nazinoarteko zinema-jaialdiak. Jean Reno ezaguna protagonista dauen Comme un chef pelikuleak edegiko dau saila, irailaren 22an.
Igor Rezolaren 'En blanco' proiektua ikusgai, Deustuko zubiko etxolan
2012-08-03 15:20 KultureaIgor Rezola Dizebi EHUko ikaslearen En blanco lana ikusgai egongo da Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan abuztuaren 22ra arte. EHUko hirugarren zikloko ikasleek sortu eta garatutako Interbentzioak Deustuko zubian proiektu artistikoaren bosgarren erakusketa da, hain zuzen be.
Hainbat sasoitako okupazinoak topau ditue Santimamiñe inguruan
2012-08-03 13:21 kulturbizSantimamiñeko baselizearen inguruan egindako ikerlan arkeologikoetan aro desbardinetako okupazinoak agertu dira, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Orain dala 12.700 eta 12.000 urte Santimamiñen bizi izandakoen inguruan beharrean dabilz arkeologoak.
Kantuz gogoratuko dabe Lauaxeta idazlea arrastian Mungian
2012-08-03 12:09 MusikeaEstepan Urkiaga Lauaxeta idazle eta kazetaria gaurko egunez, abuztuaren 3, jaio zan 1905ean Laukizen. Umea zala Mungiara joan zan biziten, eta hantxe kantuz gogoratuko dabe bere jaiotzearen urtemugea. Mungiako Udalak, kantuzale taldeekaz batera, kantaldi herrikoia antolatu dau barikuan, 19:30ean, Andra Mari gunean.
1912ko galarrenan hildako arrantzaleen izen-abizenak batean jaso ditue
2012-08-03 11:371912. urteko abuztuaren 12ko galarrenean hildako 143 arrantzaleen izen-abizenak, adina, egoera zibila eta seme-alaba kopurua batzen dituan liburuxkea argitaratu dau Bermeoko Udalak hondamendiaren mendeurrenaren inguruko ekitaldien barruan.
Leioako Zientzia Parkeko egoitzearen ideia-lehiaketara aurkeztutako proiektuak argitaratu ditu EHUk
2012-08-02 16:43EHUk argitaratu barri ditu Leioako Zientzia Parkean graduondoko ikertzaileak eta ikasleak hartuko dituan eraikinaren diseinua dala-eta unibersidadeak deitutako ideia-lehiaketara hainbat arkitektura-estudiok eta -enpresak aurkeztutako 26 proiektuak. Proposamen guztien argibide tekniko eta zirriborroak batzen ditu liburuak.
Hallé orkestreak abiatuko dau barikuan Donostiako 73. Musika Hamabostaldia
2012-08-02 15:23 MusikeaDonostiako 73. Musika Hamabostaldia abuztuaren 3an abiatuko da, Hallé Erresuma Batuko orkestra sinfoniko profesional zaharrenaren eskutik. Danetara, 63 kontzertu izango dira, eta horreetako hamar, doban. Egitaraua irailaren 2an amaituko da.
Bermeoko Nazinoarteko XXVII. Musika Asteak estilo askotako doinuak batuko ditu abuztuaren 6tik 10era
2012-08-02 14:52 MusikeaBermeoko Nazinoarteko XXVII. Musika Astea abuztuaren 6tik 10era bitartean izango da, eta Andra Mari eleizea izango da agertoki nagusia. Dana dala, azkenengo emonaldia Bermeoko Kafe Antzokian egingo dabe
GetxoPhoto jaialdiko barriketaldi, bisita eta tailerretan izena emoteko epea edegi dabe
2012-08-02 14:22 jardunaldiakGetxoPhoto Nazioarteko Argazkigintza Jaialdia abuztuaren 30ean hasiko da, aurten umezaroari gorazarre eginez. Hogei egilek umezaroaren ganeko ikuspuntu personala erakutsiko dabe irudiz irudi. Erakusketeaz gan, bestelako ekintzak antolatuko dira Getxon, eta daborduko epea edegi dabe.
Musikea, skatea eta arte garaikidea, Miarritzeko 8. Festilasai jaialdian
2012-08-02 11:00 MusikeaFestilasai jaialdiaren 8. edizinoa egingo dabe zapatuan, abuztuaren 4an, Miarritzen. Mizanbu Gaztetxeak eta Skate Park taldeak musikea, skatea eta arte garaikideaz osotutako egitaraua antolatu dabe La Negresseko aparkalekuan, 18:00etatik aurrera.
Saltillo EHUren eskola-ontzia portuz portu dabil egunotan
2012-08-01 11:21EHUren Saltillo eskola-ontziak urtero lez udako ibilaldiari ekin deutso Euskal Herriko kostaldean. Garagarrilaren 31n abiatu zan Santurtzin, eta abuztuaren 8an bertan amaituko dau bidea, tartean Donostian, Lekeition eta Hondarribian izango da.
Euskal Encounterrek 20.000 lagunetik gora batu ditu 20. edizinoan
2012-08-01 10:4620. Euskal Encounter topaketeak 20.000 lagun batu zituan garagarrilaren 26tik 19ra bitartean, Barakaldoko BECen, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Aurtengo ekitaldiaren balantze oso baikorra egin dabe.
Dobako autobusak San Inazio egunean, Areatzatik Pagomakurreraino
2012-07-30 16:43Aurten be, Bizkaiko Foru Aldundiak dobako autobus zerbitzua ipiniko dau San Inazio egunean, garagarrilaren 31n, Pagomakurrera igoteko. Gorbeibusak goizean goizetik hasiko dira martxan, lehenengoa 7:30ean urtengo da Areatzatik.
Cheikh Lô musikari senegaldarra eta Kila talde irlandarra, Getxoko 8. Nazinoarteko Folk Jaialdian
2012-07-30 16:27 MusikeaAurten, Getxoko 8. Nazinoarteko Folk Jaialdia irailaren 5etik 9ra izango da. Daborduko egitaraua prest dago. Cheikh Lô musikari senegaldarra eta Kila talde irlandarra izango dira protagonistak saio nagusietan.
CoroPiccolo eta Jatorki abesbatzek kontzertua eskainiko dabe Bilboko Gizakundearen eleizan
2012-07-30 15:47 MusikeaCoroPiccolo talde alemaniarrak eta Jatorki bilbotarrek kontzertu berezia eskainiko dabe eguaztenean, abuztuaren 1ean, Bilboko Gizakundearen eleizan. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerea doban da.
Roldan Jimeno: 'Konkistea gure lurraldean historian izan dan jazoerarik garrantzitsuenetakoa da'
2012-07-30 15:29 BarriketanHistorialaria
Edorta Cobreros katedraduna, 'Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkaria' agerkariko zuzendari barria
2012-07-30 15:22 kulturbizEdorta Cobreros Mendazona Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkaria agerkariaren zuzendari izentau barri dabe. Euskal Herriko Unibersidadeko Administrazio Zuzenbidearen katedraduna da. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) argitaratzen dau aldizkaria.
'Galarrena 1912-2012' erakusketea edegi dabe Bermeoko Arrantzaleen Museoan
2012-07-27 16:32 KultureaOrain ehun urte Bizkaiko kostaldean, abuztaren 12tik 13ra bitarteko gauean, jazotakoak batu ditue edegi barri dan Galarrena 1912-2012 erakusketan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Panelak, argazkiak eta sasoiko egunkariak jaso ditue. 143 gizon hil ziran hau gorretan, gehienak, 116, bermeotarrak. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
'Urdaibaiarte ON' erakusketea edegi dabe Bermeoko Ormaza konserba-fabrika zaharrean
2012-07-27 15:45 KultureaUrdaibaiarte ON izenburuko arte garaikideko arte-proiektua inaugurau dabe goizean Bermeoko Ormaza konserba-fabrikan. Iñigo Acha, Ibai León, Jon Lanbroa, Rober Garay, Jose Angel Uberuaga Ube eta Aristide Stornelli artistek eginiko hainbat obrek osotzen dabe egitasmoa. Erakusketea irailaren 23ra arte egongo da zabalik.
Buy Urdaibai alkartea bertoko ekonomiaren alde
2012-07-27 12:28Buy Urdaibai alkartearen hitzordua garagarrilaren 30ean (astelehena) izango da, Gernikako Merkurio iturriaren inguruan, eta helburua da bertako ostalaritzeak eta merkataritza-sektoreak eskaintzen daben produktuen eskaintza zabala erakustea ez eze, Busturialdea-Urdaibaiko zerbitzuen kalidadearen barri emotea.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...