EHU munduko zerrendan 500 unibersidade onenen artean dagoala dino Shanghaiko Rankingak
2015-08-21 14:45Munduko unibersidadeen prestigioa neurtu eta onenen barri emoteko sortu eben Shanghaiko Rankinga eta, 2012ko neurketan, EHU, Euskal Herriko Unibersidadea sartu eben lehenengo 500en zerrendan. Orain plazaratutako rankingean, postuari eutsi deutso unibersidade publikoak. 401 eta 500. lekuen artean sartu dabe, postu zehatza argitu barik. Shanghaiko zerrendeak eragin handia dauka mundu akademikoan.
Munduko unibersidadeen prestigioa neurtu eta onenen barri emoteko sortu eben Shanghaiko Rankinga eta, 2012ko neurketan, EHU, Euskal Herriko Unibersidadea sartu eben lehenengo 500en zerrendan. Orain plazaratutako rankingean, postuari eutsi deutso unibersidade publikoak. 401 eta 500. lekuen artean sartu dabe, postu zehatza argitu barik. Shanghaiko zerrendeak eragin handia dauka mundu akademikoan.
Shanghaiko Rankingeko arduradunek azaldu dabenez, euren zerrendea osotuteko, unibersidade bakotxak daukan prestigioari eta bertan egiten diran ikerketen oihartzunari begiratzen deutsie. Jiao Tong unibersidadea arduratzen da urtero rankinga barritzeaz eta, zentro hori Shanghain dagoanez, hortik hartu dau izena. Mundu akademikoan entzute handia dauka Shanghai Rankingak eta, hartara, unibersidade baten prestigioan eragina euki leike hor agertzeak.
Jiao Tongek 20.000 unibersidade inguruko erregistroa dauka eta, beraz, nabarmena da EHU lehenengo 500en artean egotea. Lehenengo lekuan AEBetako Harvard agiri da oraingoan eta, haren atzetik, herrialde bereko beste unibersidade bik osotuten dabe podiuma: Stamford eta Massachussets Institute of Technology.
Lehenengo ehun unibersidadeak banan-banan emoten ditue zerrendan, bakotxa bere postu zehatzagaz. Hortik behera, baina, blokeka sailkatzen ditue. Hori dala eta, EHUren postu zehatza ez dago jakiterik. 401 eta 500. postuen arteko moltsoan dagoala baino ez dau zabaldu Jiao Tongek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!