Aiora Jakak eta Maialen Marinek txineratik zuzenean euskeratuko dabe Mo Yan Nobel saridunaren ipuin bilduma bat

Bizkaie! 2013-01-16 13:07   Kulturea

Aiora Jaka eta Maialen Marin donostiarrek irabazi dabe Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AED-k eta Elkar-ek Kutxaren laguntzinoagaz antolatzen daben Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketea. Holan, irabazleek Txineratik zuzenean euskeratuko dabe Mo Yan Nobel saridunaren Shifu yuelaiyue youmo ipuin bildumea.

Martxan da 'Canterburyko paperen misterioa' komikiaren bloga

Bizkaie! 2013-01-16 13:06

Canterburyko paperen misterioa Bermeoko historia jasoten dauen komikiaren bloga martxan ipini barri dabe. Alterriko kontuak webgunean komikia eta Bermeoren inguruko hainbat anekdota, bitxikeria eta datu historikoak batu ditue.

Nagisa Oshima zinema zuzendari japoniarra hil da

Bizkaie! 2013-01-16 10:17   Barriak

Nagisa Oshima zinemagile japoniarra hil da, 80 urtegaz. Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko deutso irailean. Japoniako 60ko hamarkadako zinema barriaren ordezkari nagusietakoa izan zan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kimuak katalogoko euskal film laburrak izango dira ikusgai Lilleko (Frantzia) L'hybride zinemaldian

Bizkaie! 2013-01-16 10:14   Barriak

Frantziako Lille uriko L'hybride ikus-entzunezko produkzino independenteei eskainitako zinemaldiak Kimuak katalogotik hautatutako 14 euskal film labur eskainiko ditu urtarrilaren 20an, Cinétapas! atalean, Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz.

Alex Txikon mendizale lemoaztarra Laila Peak igoten ahaleginduko da

Bizkaie! 2013-01-15 17:20

Alex Txikonek prest dauka neguko hurrengo espedizinoa: Laila Peak. Karakorum mendikateko 6.096 metroko tontorra izango dau helburu barikuan, urtarrilak 18, abiatzen dauen abentura barriak. Proiektuaren zehaztasunak prentsaurrekoan emon ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

55 lan ikusgai FIPA jaialdian

Bizkaie! 2013-01-15 13:59   Barriak

FIPA, Nazinoarteko Ikus-entzunezko Telebista Saioen jaialdiaren 26. edizinoa hilaren 22tik 27ra izango da aurten, beti legez Miarritzen. Sail ofizialean, danetara 55 lan lehiatuko dira, bost ataletan banatuta.

'Blackie & Kanuto' animazinozko film luzea zezeilaren 15ean estreinauko da

Bizkaie! 2013-01-15 10:56   Barriak

Zezeilaren 15ean estreinauko dabe Blackie & Kanuto, Baleuko produkzino-etxe bizkaitarraren animazinozko film luze barria. Frantziako Art Mell eta Italiako Lumiq estudioekaz batera gauzatu da lana, eta Barton Filmsek banatuko dau. Euskeraz eta gaztelaniaz, batera, egingo da estreinaldia.

Aurelio Artetaren 'Gerrearen triptikoa', Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2013-01-14 14:29   Kulturea

Gerrearen triptikoa Aurelio Artetak 1937an egindako lana Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai izango da apirilaren 7ra arte. Obra Konbidadua programearen barruan ekarri dabe margolari bilbotarraren beharra.

Euskaltzaindiak inkesta bat jarri dau abian erabiltzaileek 'Euskera' agerkariari buruz daben eretxia jasoteko

Bizkaie! 2013-01-14 13:33

Euskaltzaindiak inkesta labur bat jarri dau martxan erabiltzaileek Euskera bere agerkari ofizialaren inguruan daben eretxia jasoteko. Inkestea ondoko helbidean egin daiteke.

Eskolako hizkuntza erabilerea aztertuko dabe VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldian

Bizkaie! 2013-01-14 13:32   jardunaldiak

Ikasleen eskolako hizkuntza erabilerea izango da VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren gai nagusia. Urtarrilaren 31n egingo dabe batzarra, Donostiako Kursaaleko berbaldi aretoetan. Izena emoteko epea hilaren 28an amaituko da.

Excellence in Basque Studies online ikastaroa sortu dabe EHUk eta Etxeparek

Bizkaie! 2013-01-14 10:41   Euskerea berbagai

Excellence in Basque Studies, atzerriko unibersidadeetan euskerea eta euskal kulturea erakusteko prestakuntza ikastaroa, ipini dabe martxan EHUko Udako Ikastaroen Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak. Urtarrilaren 31n amaituko da izena emoteko epea.

'Los Miserables' eta 'Argo', irabazle Urrezko Globoetan

Bizkaie! 2013-01-14 10:03   Barriak

Los Miserables musikala eta Argo thrillerra izan dira Urrezko Globoetako 70. edizinoaren irabazleak, Los Angelesen izan dan ekitaldian. Los Miserables Victor Hugoren lan ezagunaren zinemarako moldaketea da eta hiru Urrezko Globo sari eskuratu zituan, tartean urteko komedia edo musikal onenaren saria.

www.bertso-eskolak.com Bertso-eskola Digitalaren webgunea abian

Bizkaie! 2013-01-11 15:40   Bertsolaritzea

Bertsolaritzearen transmisinoan eragiteko helburuagaz Bertsozale Alkarteak, Euskal Herriko Unibersidadeko IXA Taldeagaz batera, www.bertso-eskolak.com webgune barria garatu dau.

Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak euren arteko hartu-emonak sendotuko ditue

Bizkaie! 2013-01-11 13:38   Euskerea berbagai

Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza erakundeek euren arteko hartu-emonak sendotzeko egitasmoak abiatzeko asmoa agertu dabe asteon egindako batzarrean.

Spielbergen 'Lincoln' pelikulea, Oscar sarietarako faborito

Bizkaie! 2013-01-11 10:14   Barriak

Steven Spielbergen Lincoln pelikuleak Oscar sarietarako 12 izendapen jaso ditu, Hollywoodeko zinema akademiak jakinarazo dauenez. Ang Leeren Life of Pi lanak 11 izendapen ditu, eta Les Misérables eta Silver Linings Playbook pelikulek zortzina. Zezeilaren 24an egingo dabe sari-banaketea.

Belceblues talde bergararrak Munduko Blues Txapelketan parte hartuko dau

Bizkaie! 2013-01-10 13:26   Musikea

Bergarako Belceblues hirukoteak Euskal Herria ordezkatuko Munduko Blues Txapelketan hilaren amaieran. Bai kanporaketak bai finala AEBetako Memphis urian egingo dira

Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen lanak ikusgai, Bilboko udaltegietan

Bizkaie! 2013-01-10 11:55   Kulturea

Expodistrito Bilboko barrutietako udaltegietako erakusketa zikloaren aurtengo egitaraua hilaren 15ean abiatuko da. Urteko lehenengo lauhilekoan Yolanda Martínez, Maite Piñero, Sandra Dolara eta Mari Asun Gómezen pinturak eta argazkiak izango dira ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Alegiak eta bertze neurtitzak' eta 'Kadet eta Bettiriño' lanak, sarean irakurgai

Bizkaie! 2013-01-10 10:05

Euskaltzaindiak Alegiak eta bertze neurtitzak eta Kadet eta Bettiriño liburuak sarean ipini barri ditu, Akademiaren webgunean bertan. Lehenengoa, Euskaltzainak bildumaren 15. zenbakia da, eta bestea, Euskararen Lekukoak saileko 26.a.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Blancanieves' eta 'Grupo 7' dira Goya sarietarako hautagai nagusiak

Bizkaie! 2013-01-09 17:00   Barriak

Blancanieves filmak 18 hautagaitza lortu ditu eta Grupo 7 lanak, 16. Juan Antonio Bayonaren Lo imposible produkzinoak 14 hautagaitza eskuratu ditu eta Fernando Truebaren El artista y la modelok, 13. Pelikula bi horreek, Blancanieves eta Grupo 7gaz batera, sari nagusirako lau hautagaiak dira eta lau lan horreetako egileek zuzendari onena sarirako hautagai dira.

My Favourite Robot hirukoteak disko barria aurkeztuko dau urtarrileko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2013-01-09 14:33   Musikea

My Favourite Robot hirukotea, eta Maadraassoo eta DJV Sound Dj-ek ipiniko dabe martxan aurtengo Art After Dark egitaraua, Bilboko Guggenheim museoan, urtarrilaren 18an. Kontzertuen sarrera ordainduta, museoan ikusgai dagozan erakusketez gozetako aukerea dago.