Oliver Stonek eta Ewan MacGregorek jasoko dabe Donostia Saria
2012-08-28 10:45 BarriakDonostia Zinemaldiaren 60. edizinoa datorren irailaren 21etik 29ra izango da eta honezkero badakigu Oliver Stone AEBetako zuzendariak Donostiako Zinemaldiaren 60. urteurreneko Donostia Sari berezia jasoko dauela, bere ibilbide osoaren autortza moduan. Ewan MacGregorek, barriz, 2012ko Donostia Saria jasoko dau eta Gipuzkoako uriburuan izango da aktorea Juan Antonio Bayonak zuzendutako The Impossible filma aurkezten.
'Dragoi ehiztaria' filma abuztuaren 31n estreinauko dabe
2012-08-27 15:27 BarriakPatxi Barcok zuzendutako, Dragoi ehiztaria filma, Zurriola Group Entertainment produkzino-etxearena eta Barton Filmsek banatutakoa, zinema-aretoetara abuztuaren 31an helduko da. Asier Hormaza eta Itziar Ituño dira protagonistak eta filmak Gorkaren istorioa dakar: Gorka ETA politiko militarreko kide izan da taldea desegin zan arte.
UPV/EHUko Koruak Sardiniako Concordia Vocis jaialdian parte hartuko dau
2012-08-27 14:23 MusikeaEslovenia, Txekiar Errepublika eta Italiako beste abesbatza batzuekaz konpartiduko dau eszenatokia UPV/EHUko Koruak abuztuaren 28tik irailaren 22ra bitartean Sardiniako (Italia) hainbat herritan ospatuko dan XXI Festival Internazionale di Musica Vocale Concordia Vocis jaialdian.
Belako bizkaitarrak San Miguel Pro Zarautz Euskaltel 2012 surf txapelketan
2012-08-27 11:37Surfa eta musikea buztartuz, musika eskaintzea jaialdiko punturik nabarmenetarikoa izango da Zarautzen Igloo, Belako, Corizonas, El Columpio Asesino, The Pepper Pots eta Nasty Mondays zein Makala Dj ospetsuakaz.
Inmediaciones jaialdiak gorputza izango dau gogoetagai Iruñean
2012-08-23 15:46 KultureaIruñeko Inmediaciones arte jaialdia irailaren 3an hasi eta 8an amaituko da. Hainbat diziplinatako emonaldiak atondu ditue, urian zehar. Gorputza izango da jarduera guztien gai nagusia.
Leioako XIII. Pop Rock Lehiaketea iragarteko kartel lehiaketarako deialdia egin dabe
2012-08-23 13:34 MusikeaLeioako XIII. Pop Rock Lehiaketea iragarteko IV. Kartel lehiaketea antolatu barri dabe. Parte-hartzaileek 14-35 urte bitartean izan behar ditue. Lanak bialtzeko azkenengo eguna urriaren 30a izango da.
Egipto, Tunisia eta Marokoko lau film ikusgai, Zinema Mugimenduan sailean
2012-08-22 15:44 BarriakZinema Mugimenduan sailean Egipto, Tunisia eta Marokoko lau film proiektauko ditue irailaren 24an, Donostiako Zinemaldiko iturriek jakinarazo dabenez. Herrialde arabiar eta afrikarretako zinemea bultzatzea dau helburu ekimenak.
Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen bigarren edizinoa martxan da
2012-08-22 14:32 kulturbizDeiako Ortzadar kultur gehigarriak eta Bilboko Rekalde aretoak II. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen deialdia egin barri dabe. Bakarka zein taldean parte hartu daiteke. Lanak bialtzeko epea irailaren 3an hasi eta 14an amaituko da.
BBK Banda Lehiaketearen bigarren edizinoak lau kontzertu eskainiko ditu doban
2012-08-22 11:47 MusikeaEuskal Herriko hiru banda ezagunek eta Valentzia Uriko Banden Nazinoarteko Lehiaketako irabazleak joko dabe BBK Banden II. Jaialdian. San Adriango musika-bandeak edegiko dau egitaraua, eguaztenean, Bilboko BBK Salan.
Bilboko Aste Nagusiak bisita liburua dauka lehenengoz
2012-08-21 15:49Aurtengo Aste Nagusiak bisita liburua eukiko dau. Bilbao Turismo, Destino Bilbao eta Moskotarrak konparseak 5.000 txartel banatuko ditue, turisten artean. Jasotako testuak www.bilbao-astenagusia.net gunean argitaratuko dira.
BidasoaFolk jaialdiak folk doinuz lotuko ditu Hondarribia, Irun eta Hendaia astegoienean
2012-08-21 12:32 MusikeaHondarribian hasiko da BidasoaFolk jaialdiaren 12. edizinoa, hilaren 24an. Musika akustiko, etniko eta garaikidea izango da protagonistea hiru egunez, Irunen, Hendaian eta Hondarribian. Kontzertu guztiak doban dira.
Zinema Ikasleen Nazinoarteko XI. Topaketeak mundu osoko eskoletako lanak proiektauko ditu
2012-08-21 11:25 BarriakZinema Ikasleen Nazinoarteko XI. Topaketea irailaren 26tik 28ra egingo da Donostian, Zinemaldiko iturriek jakinarazo dabenez. Mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutzera emon gura ditue.
Galtzagorrik 'Paperean hegan' ikuskizuna aurkeztuko dau IBBYren Nazinoarteko Kongresuan
2012-08-20 15:02 jardunaldiakGaltzagorrialkarteak Paperean hegan / Flying Over Paper ikuskizuna aurkeztuko dau IBBYren Nazinoarteko Kongresuan, Londresen. Abuztuaren 24an, 18:00etan izango da emonaldia, Imperial Collegen.
Euskal Kantuak BBK Jaialdiak Araba eta Bizkaiko kantariak batuko ditu Bilbon
2012-08-20 14:39 MusikeaEuskal Herriko Kantu Txapelketako kantari nabarmenenak izango dira abuztuaren 20an, Bilboko BBK Salan, Euskal Kantuak BBK Jaialdiaren barruan. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira.
'Iraul'story' kabalkadea antzeztuko dabe domekan Itsasuko plazan
2012-08-17 15:47 Kulturea120 jantzari, 35 aktorek eta bertsolari bik 1789ko Frantziako Iraultzeak izandako eragina erakutsiko dabe domekan Itsasun. Iraul'story izeneko kabalkadeak Beñat Lazkanok iraultzearen ganean idatzitako testua dau oinarrian. Emonaldia 16:30ean haisiko da.
Duo Sonodualisek abiatuko dau Gasteizko Nazinoarteko Musika Jaialdiaren seigarren edizinoa
2012-08-17 14:45 MusikeaArrastian abiatuko da Gasteizko Nazinoarteko Musika Jaialdiaren seigarren edizinoa, Jesus Guridi konserbatorioan. Lehenengo emonaldia Duo Sonodualisek eskainiko dau, 19:45ean.
Zentzunbako umoreari buruzko pelikulak, Gasteizko Artium museoan
2012-08-17 11:58 BarriakUmore zentzugabea, egoera kritikoetan bizitzari aurre egiteko jarrera bat izenburua dauka Artium museoaren zentzunik bako umoreari buruzko zinema zikloak. Lau film proiketauko ditue, abuztuko azkenengo astegoien bietan.
Jazza eta artea buztartuko ditu Guggenheim museoak Aste Nagusian
2012-08-16 15:45 MusikeaBilboko Guggenheim museoak egitarau berezia eskainiko dau aurten be Aste Nagusian. Jazz garaikideko lau emonaldi prestau ditue, abuztuaren 21etik aurrera. Musikeaz aparte, erakusketak ikusi ahal izango ditue bisitariek.
Teknologia, kultura askea eta praktika esperimentalak aztergai, Bilboko ZAWP gunean
2012-08-16 14:20 jardunaldiakSummer of Labs: teknologiaren erabilera soziala jardunaldiak Bilboko ZAWP gunera ailegau dira. Zapatura bitartean, 200 bat lagunek teknologia, kultura askea eta praktika esperimental eta egiteko modu barriak aztertuko ditue.
Pabilioi 6 aretoak 'Esencia patria' eta 'El Cavaret Billano de la Ribera' estreinauko ditu Aste Nagusian
2012-08-16 11:02 KultureaBilboko Pablioi 6 aretoak Esencia patria eta El Cavaret Billano de la Ribera lanak estreinauko ditu egunotan. Aste Nagusian hainbat emonaldi egingo ditue, iluntze eta gauetan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...