BFAk eta Athleticek San Mames edegiko deutsee bizkaitar guztiei
2015-09-02 15:32Datozen eguen eta barikuan egongo da zabalik zelaia, 10:00etatik 20:00etara; holan, bizkaitar guztiek aukerea izango dabe zelaia bisitetako eta oraintsu irabazitako Superkopeagaz batera argazkia egiteko.
Datozen eguen eta barikuan egongo da zabalik zelaia, 10:00etatik 20:00etara; holan, bizkaitar guztiek aukerea izango dabe zelaia bisitetako eta oraintsu irabazitako Superkopeagaz batera argazkia egiteko.
Bizkaia Athletic zalea da, eta Athletic Bizkaiaren zati bat, bizkaitar danena. San Mames be bizkaitar guztien zati bat da. Hori dala eta, Bizkaiko Foru Aldundiak eta klub zurigorriak zelaiaren ateak edegiko deutseez bisitau nahi daben lagun guztiei, bi egunetan, datozen eguenean eta barikuan, hau da, irailaren 3 eta 4an; hain zuzen be, 19. atea edegiko da San Mamesera sartu ahal izateko; ez da beharrezkoa izango aurretik sarrerarik izatea edo erreserbarik egitea. Jentea heldu ahala sartuko da, eta zorrotz beteko da hurrenkera hori. Aukerea egongo da ordutegi zabal batean sartzeko: 10:00etatik 20:00etara, etenik barik.
Bisitan ibilbide hau proponiduten da: lehenengo, ekialdeko tribunara; gero, iparraldekora eta nagusira, 1 zenbakiko atean amaitzeko. Ezin izango da bedarra zapaldu eta aldageletara eta ganerako instalazinoetara be ezingo da sartu. Halan da be, zelaitik urten aurretik, zale guztiek izango dabe aukerea betiko gomuta bat izateko, izan be, argazki bat atera ahal izango dabe Athletic Clubek Bartzelonaren kontra irabazitako Superkopeagaz batera.
Ekimen honen bidez, BFAren eta Athleticen asmoa gauzatuko da: San Mames Bizkaiko gizarteari edegitea. Era berean, talde zurigorriaren beste helburu bat be beteko da: superkopea zaleei eskaintzea bizkaitar ugarik jokalariei abuztuaren 18an Bilbon eginiko harrerearen ostean (Camp Noun kopea irabazi eta ordu batzuetara). Baina, ekimen horren bidez, Bizkaiko Batzar Nagusien desio bat be beteko da, izan be, pasa dan agintaldian, aho batez, arauz kanpoko proposamen bat onartu eben Aldundiak Athletici eskatzeko bazkide ez diran herritarrek aukerea izan deien zelaia ikusteko. Zelaia eregiteko eginiko inbersino publikoa zan eskaera horren justifikazinoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!