Euskarians-Uruguai errugbi partidurako lehen entrenamentua gaur Donostian

Bizkaie! 2015-08-24 14:20

Euskarians taldeak arratsalde honetan, 19:00retan, egingo dau Donostian, Aieteko zelaian, bere lehen entrenamendua irailaren 6an Uruguairen kontra Getxon jokatuko dauen partidua preparetako. Hegoamerikarrak Ingalaterrako Munduko Txapelketan izango dira eta Euskal Herria aukeratu dabe prestaketea egiteko gune legez.

Euskarians taldeak arratsalde honetan, 19:00retan, egingo dau Donostian, Aieteko zelaian, bere lehen entrenamendua irailaren 6an Uruguairen kontra Getxon jokatuko dauen partidua preparetako. Hegoamerikarrak Ingalaterrako Munduko Txapelketan izango dira eta Euskal Herria aukeratu dabe prestaketea egiteko gune legez.

Saio horretatik behin betiko deialdia aterako da. Aukeratuek beste entrenamendu bat egingo dabe hurrengo astelehenean, Urruñan.

Arratsalde honetako saioaren arduradunak izango dira José Miguel Galdós, Euskadiko Federazinoko zuzendari teknikoa; Fran Puertas, Avirongo jokalari ohia eta Babyauto Zarauzko entrenatzailea, eta Peyo Alvarez, Avirongo jolakari ohia. Hurrengo entrenamentuan Jean Pierre Élissalde be egongo da, Avironen zuzendari tekniko ohia eta Japoniako hautatzaile ohia.


Entrenamendurako deialdia:


Lehen lerroa: Jon Insausti (Hernani), Eneko Noriega (Hernani), Beñat Iradi (Hernani), Ibon Coria (Getxo), Iker Lavin (Getxo), Beñat Lavin (Getxo), Unai Lasa (Mauleon), Ekaitz Sadaba (La Única), Facundo Orive (Babyauto Zarautz), Etcheberri (SJLO), Perez (Nafarroa) eta Gaye (Boucau Tarnos).

Bigarren lerroa: Damien Elgoyhen (SJLO), Dejean (Boucau Tarnos), Julen Zamakola (Eibar Hierros Anetxe), Kepa Zamakola (Ampo Ordizia), Xabi Pernas (Hernani) eta Mikel Ezeiza (Babyauto Zarautz).

Hirugarren lerroa: Jean-Marc Zubizarreta (Stade Hendayais), Adrien Juanicotena (SJLO), Pinon (Mouguerre), Betachet (Mouguerre), Carricart (Nafarroa), Jon Magunazelaia (Gernika), Jon Otxotorena (Hernani), Axier Álvarez de Eulate (Ampo Ordizia), Iñigo Lugarezaresti (Getxo), Eneko Iriarte (La Única) eta Xanti Irazusta (Babyauto Zarautz).

Buztartze erdiak: Pablo Feijóo (ERF), Igor Genua (Hernani) eta Bruno Alliot (SJLO).

Joko zabaltzaileak: David Irazoqui (SJLO), Urtzi Maidagan (La Única), Guecaimburu (Nafarroa), Unai Aranguren (Getxo), Igor Etxeberria (Hernani), eta Oier Garmendia (Hernani).

Erdilariak: Ignacio Martín (Bera Bera), Ander Ayala (Bera Bera), Anton Larrañaga (Babyauto Zarautz), Bordagaray (SJLO), Goicoetchea (Nafarroa) eta Gaizka Iturriagaetxeberria (Durango).

Hegalak eta atzelariak: Iñaki Leonet (Hernani), Aritz Otaegi (Hernani), Jon Iturriria (SJLO), Battit Chaudiere (Stade Hendayais), Sallaber (Stade Hendayais) eta Andoni Hernández (Gaztedi).


Euskarians

Euskarians 1997an sortu zan, euskal errugbia nazinoartean ezagutarazoteko. Errugbian estadurik bako nazinoek Munduko Txapelketan parte hartu leikie, hor dira esaterako Eskozia eta Gales eta Euskal Herriak be hor egon behar dauela pentsaurik, arlo horretan dabil lanean Euskarians taldea; bere deialdietan mugako bi aldetako kirolariak sartzen dira eta nazinoartean ibiliak dira Euskal Herriaren izena defendiduten.

Helburu horretan sakontzeko, Errugbi Federazinoa Basque Country, Rugby Country izeneko ekimena sustatzen dago, euskal errugbia munduan ezagutarazoteko asmoagaz eta, aldi berean, errugbi munduan Euskal Herriaren barri zabaltzeko.

Oraingoan, Uruguaiko taldearen bisitea Diasporako errugbizale eta taldeakaz hartu-emonak estutzeko erabili nahi dau federazinoak.

Partidu hau azken urteotako erronkarik interesgarriena izango da Euskal Herri osoko jokalariez osotuta dagoan Euskarians taldearentzat, izan be, Uruguaik bere hirugarren Munduko Txapelketan parte hartuko dau; 1999an eta 2003an be lehiaketa horreetan egon zan, eta bere lehenengo partiduan Espainiari irabazi eutson. Orain dala gitxi, Uruguaiko taldeak Argentinako selekzino bati irabazi eutson (30-26).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu