Dana prest irailaren 6ko Euskarians-Uruguai errubgi partidurako

Bizkaie! 2015-08-27 10:32

Euskariansek prest dauka hurrengo irailaren 6an Uruguairen kontra neurtuko diran jokalarien behin betiko zerrendea. Jean Pierre Élissaldek, José Miguel Galdósek, Peyo Álvarezek eta Fran Puertasek Iparraldeko eta Hego Euskal Herriko klubetako 28 jokalari deitu ditue Getxon, Faduran jokatuko dan partidurako (17:00).

Munduko Txapelketan parte hartuko dauen taldeagaz jokatu baino leken, aukeratuek beste entrenamentu bat egingo dabe, abuztuaren 31n, Urruñan (19:30).

Deialdian sartu diranak

Lehen lerroa: Jon Insausti (Hernani), Ekaitz Sadaba (La Única), Gaye (Bocau Tarnos), Sebastien Guillemin (Mouguerre), Facundo Orive (Babyauto Zarautz), David Pérez (Nafarroa) eta Iker Lavín (Getxo).

Bigarren lerroa: Damien Elgoyhen (SJLO), William Broca (Mouguerre), Julen Zamakola (Eibar Hierros Anetxea) eta Mikel Ezeiza (Babyauto Zarautz).

Hirugarren lerroa: Mathieu Betachet (Mouguerre), Clement Pinon (Mouguerre), Axier Álvarez de Eulate (Ampo Ordizia), Jon Magunazelaia (Gernika) eta Adrien Juanicotena (SJLO).

Uztartze erdiak: Bruno Alliot (SJLO) eta Pablo Feijóo (FVR/EEF).

Joko zabaltzaileak: Igor Genua (Hernani) eta Guecaimburu (Nafarroa).

Erdilariak: Vincent Bordagaray (SJLO) eta Goicoetchea (Nafarroa)

Hegalak: Ander Ayala (Bera Bera), Battit Chaudiere (Stade Hendayais), Sallaber (Stade Hendayais) eta Unai Aranguren (Getxo).

Atzelariak: Jon Iturriria (SJLO) eta Oier Garmendia (Hernani).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu