Gazte solidarioentzako etxebizitza-programea barriro dago martxan Bilbon

Bizkaie! 2015-07-22 13:07

Bilboko Udalaren menpeko Udal Etxebizitzak erakundeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak programa horri berrekin deutsie eta dagoeneko seigarrenez egingo dabe. Bilboko udal etxebizitza batzuk prezio benetan merkean alokatuko deutsez nahi daben gazteei eta, honeek, auzoetako dinamizazinoan eta ekintza solidarioetan lagundu beharko dabe. Guztira, 45 plaza dagoz, etxebizitza partekatuan.

Bilboko Udalaren menpeko Udal Etxebizitzak erakundeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak programa horri berrekin deutsie eta dagoeneko seigarrenez egingo dabe. Bilboko udal etxebizitza batzuk prezio benetan merkean alokatuko deutsez hile batzuei nahi daben gazteei eta, honeek, auzoetako dinamizazinoan eta ekintza solidarioetan lagundu beharko dabe. Guztira, 45 plaza dagoz, etxebizitza partekatuan.

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundearen jaubetzako pisuak erabiliko ditue programarako. Bilbo Zaharra eta Otxarkoaga auzoetan dagoz eta, parte hartu nahi daben gazteak, hilean 55 euro ordainduta bizi ahal izango dira bertan. Argia eta ura be pagau beharko dabe.

Egitasmoan parte hartzeko 35 urte baino gitxiago euki behar dira. Unibertsidadeko ikasketak edo graduondokoak egiten dabilzan pertsonei zuzendutako eskaintzea da. Etxebizitzea urtebetez eukiko dabe onuradunek, kurtso akademikoa martxan dan artean. 

Halandabe, baldintza bereziena ez da hori. Izan be, alkartasuna eta auzoko bizitzan inpliketako gogoa ezinbestekoak dira programan sartu nahi dabenentzat. Holan, gazteei, bereziki unibertsidadeko ikasketak egiten dabilzanei, alojamendu merkea eta aproposa lortzen laguntzen jake eta, bestetik, auzoak bizibarritu eta gaztetzeko bidea zabaltzen da.

Bilboko Udal Etxebizitzak eta EHU 2010ean hasi ziran alkarlanean Gazte Solidarioak programa honetan. Aurrerantzean, alkarren arteko beste proiektu batzuk abian ipintea ez dabe baztertu.

Informazino diptikoa: klik

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu