Umorezko Literaturearen eta Artearen Bilboko jaialdiak Fernando Trueba zinegilea omenduko dau aurten
2015-07-23 12:38 jardunaldiakUrriaren 1etik 12ra egingo dabe topaketea, Bizkaiko uriburuan. Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiak, bere seigarren ekitaldi honetan, Ja! Bilbao izena hartuko dau. Ohiko moduan, umoreak literaturan eta artean daukan lekua aztertu eta gogoetea egiteko jaialdia izango da, beti irribarrea ezpanetan. Fernado Trueba zuzendari espainiarrak jasoko dau aurtengo saria, antolatzaileen ustez bere ibilbide profesionalean umoreak leku handia hartu dauelako. Era berean, Mafalda personajeari buruzko erakusketea ipiniko dabe.
Urriaren 1etik 12ra egingo dabe topaketea, Bizkaiko uriburuan. Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiak, bere seigarren ekitaldi honetan, Ja! Bilbao izena hartuko dau. Ohiko moduan, umoreak literaturan eta artean daukan lekua aztertu eta gogoetea egiteko jaialdia izango da, beti irribarrea ezpanetan. Fernado Trueba zuzendari espainiarrak jasoko dau aurtengo saria, antolatzaileen ustez bere ibilbide profesionalean umoreak leku handia hartu dauelako. Era berean, Mafalda personajeari buruzko erakusketea ipiniko dabe.
Ja! Bilbao, Umorezko Literaturearen eta Artearen VI. Nazioarteko Jaialdia, urriaren 1etik 12ra egingo da Bilboko leku ugaritan: BBK Aretoan, Campos Antzokian, Azkuna Zentroko auditorioan, Erriberako merkaduan eta Zabalguneko Eraikinean. Jaialdiaren lehen edizinotik ohikoa izan dan eran, ikus-entzuleak doban joan ahal izango dira jarduera guztietara.
Jaialdiaren izen aldaketeari jagokonez, Juan Bas zuzendariak honakoa adierazo dau: 'Ja! Bilbao' markeak, erabilten ibili garen logotipoagaz bateratzen ditu irudia eta kontzeptua, eta hobeto irudikatzen ditu jaialdiaren helburu diran literaturako eta arteetako umorezko edukinak. Barrea, jaialdiaren seigarren edizino honetan be, jaialdiaren erdigunea izango dala ziurtau dau Basek.
Fernando Trueba zine zuzendari, ekoizle eta gidoilariak 20.000 euroko BBK Ja! Bilbao 2015 Saria jasoko dau. Banaketa ekitaldia urriaren 12an izango da Campos Antzokian, jaialdiaren programazinoari amaierea emoteko.
Bilboko Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiak bere urteko saria zine zuzendari bati ematen deutsan lehenengo aldia da. Aurreko bost edizinoetan Tom Sharpe, Ismail Kadare eta Julian Barnes idazleak eta Francisco Ibañez eta Robert Crumb marrazkilariak saritu ditu.
Beste alde batetik, 'Quino Mafaldagatiko' erakusketa antologikoa be eratu dabe. Orain arte Hego Amerikan baino ez da ikusi. Irailaren 23tik urriaren 18ra egongo da Bilbon. Zabalguneko Eraikinak jasoko dau Quinoren, Mafaldaren sortzailearen, lanari buruzko erakusketa zabal hori. Mafalda da marrazkilariaren pertsonaiarik ezagunena, eta berau, zortzi metroko irudi ikusgarri baten bitartez egongo da Bilbon.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!