Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarreko emoitzak sarean ipini ditue
2012-06-21 11:44Akademiak sarean ipini barri dau Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra: Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina CD-ROMa, www.euskaltzaindia.net gunean. Iruñean egindako berbaldi, txosten eta mahai-inguruak batu ditue.
2013ko behin-behineko arte egitaraua: 4 aldi baterako erakusketa eta Bilduma Iraunkorraren aurkezpen 2
2012-06-21 11:19 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak bere ibilbide osoan arreta berezia ipini deutse tokiko artistek sortutako artelan moderno eta gaur egungoei eta horreek nazinoartean ezagutarazoten lagundu dau. Izan be, urteko azken erakusketeak Euskal Autonomia Erkidegoagaz loturak dituen artistak batuko ditu. Ganera, egun sortzen dagozan hainbat euskal artisten lanen aukeraketea aurkeztuko da.
Gasteizko Udalak ez dau 'Bertsoaren Saltsan' bertso eskolea finantzauko
2012-06-20 14:06 BertsolaritzeaAurreko astean, Gasteizko Udalak e-postaz jakinarazo eutsen Bertsoaren Saltsan Bertso-eskolea (honen finantzazinoa Udalagazko hitzarmenetik kanpo dago) ez dauela eskainiko datorren ikasturtean. Egoerearen aurrean, Ainara Balantzategi Ibargoitiak, Bertsoaren Saltsan bertso-eskolako 7 kidek eta Arabako Bertsozale Elkarteak idatzia plazaratu dabe.
Enologia barritzailearen ganeko masterra antolatu dau EHUk hirugarrenez
2012-06-20 11:47 Jan edanakKonsumitzaileen gustuei erantzuteko eta produktua merkatuaren eskarira bideratuko daben joera barriak topetako, UPV/EHUko Enologia Barritzailea Unibersidade Masterra abiatu zan 2010/11 ikasturtean. Aurten, masterraren hirugarren edizinoa egingo dabe Gasteizen, irailean. Izena emoteko epea zabalik dago
Hiru euskal unibersidadeek eta CIRIEC-Españak antolatu ditue Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Kooperatiboaren arloko Ikertzaileen XIV. Jardunaldiak
2012-06-20 11:39Gaur, bagilak 20, hasiko dira Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Kooperatiboaren arloko Ikertzaileen XIV. Jardunaldiak Kooperatiben nazinoarteko urtea: Gizarte Ekonomiaren erronkak eta proposamenak, eraldatzen ari dan mundu batean lemapean.
UPV/EHUko Moda Diseinua Tituluko Ikasleek kurtso amaierako proiektuak aurkeztuko ditue
2012-06-20 11:19Aurten, Euskal Herriko Unibersidadeko titulu honen hirugarren edizinoa bete da eta zortzi ikaslek osotzen dabe promozinoa. Zortzi ikasleak Estefanía Pozo, Laura Fernández, Inge Bengoa, Leire Apellaniz, Nur González, Saioa Berasaluce, Ane González eta Aida Clemente dira.
Euskerea eta euskal gaiak landuko ditue asteon Oxforden
2012-06-19 18:44 jardunaldiakEuskereak eta euskal gaiak leku berezia izango dabe XV Forum for Iberian Studies jardunaldietan, Oxfordeko Unibersidadean. Bagilaren 20tik 22ra, Euskal Herriko 18 hizlarik hartuko dabe parte jardunaldietan.
Enkarterrietako Museoak Ismael Fidalgo margolariaren atzera begirako erakusketea inaugurau dau
2012-06-19 18:44 KultureaSopuertan jaiotako Ismael Fidalgo Enkarterriko margolari espresionistea eta XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal margolaririk garrantzitsuenetakoa izan zan. Enkarterrietako Museoak omenaldia egin gura deutso, Trapagaranen hil zaneko bigarren urteurrenean.
22 konpainiak parte hartuko dabe Bilboko XIII. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdian
2012-06-19 15:41 kulturbizXIII. Bilboko Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, kalidade maila bikaina erakusten dauen programazinoagaz dator, izan be, kaleko arte eszenikoen nazinoarteko panoraman lehen mailan dagozan konpainietako batzuen azken proposamenak batu ditu. Bilboko XIII. Kalealdia garagarrilaren 2tik 7ra izango da aurten.
2012ko Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei finalistak aurkeztu ditue
2012-06-19 15:39Hemen, aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko hautagaiak: La mirada de Marijaia, ... de la chistera, 34 Marijaiak, ¿Marijaia o Picajaia?, Marilynjaia eta Aste Nagusia Internacional. Epaimahaiak Bilboko Zabalguneko eraikinean aurkeztu ditu kartelok.
Getxoko Udal Musika Eskolako Bandeak 25 urteko ibilbidea ospatuko dau
2012-06-19 14:37 MusikeaBihar, bagilak 20, eguaztena, Andrés Isasi Musika Eskolako bandeak bere 25. urteurrena ospatuko dau Nazinoarteko Musika Egunean. Bi ospakizun horreek buztartuz, kontzertua eskainiko dau taldeak Algortako Bihotz Alai plazan, 19:00etatik aurrera.
Oscar Alegriaren 'La casa Emak Bakia' dokumentala ikusgai Edinburgoko 66. Nazinoarteko Zinemaldiko lehiaketan
2012-06-19 13:47 BarriakOscar Alegria nafarraren La Casa Emak Bakia dokumentala Edinburgoko 66. Zinemaldiko nazinoarteko lehiaketan erakutsiko dabe bagilaren 20tik garagarrilaren 1era. Europako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da Sean Conneryk zuzentzen dauen jaialdi hau, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
.eus domeinuaren eskaria onartu dau ICANN erakundeak
2012-06-19 11:00PuntuEus alkartearen eretxiz, bi albiste on dagoz: Bata, domeinua eskatu eta eskaria ebaluetako bete behar geduzan baldintzak bete doguzala, hau da, hurrengo fasera pasetan garela. Eskaria ebaluau egingo dabela, nahiz eta jakin horrek ez dauela bere onarpena ziurtatzen; eta bestea, PuntuEus Fundazinoa dala, .eus karaktere katea eskatu dauen bakarra.
Jose Fernandez de la Sotak eta Kepa Muruak Medellineko Nazinoarteko Poesia Jaialdian parte hartuko dabe
2012-06-18 17:49 jardunaldiakJose Fernandez de la Sota eta Kepa Murua poetak Medellineko Nazinoarteko Poesia Jaialdian parte hartuko dabe, bagilaren 23tik 30era bitartean, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez. Urtero mundu guztitik etorritako olerkariak batzen dira Kolonbiako urian, aurten 73 poeta izango dira.
Kaleko musikarik onena izango da Zornotzan VII. Haizetara jaialdiari esker
2012-06-18 15:50 MusikeaHaizetara, fanfarria, banda eta kaleko musikarien lehiaketea bagilaren 22, 23 eta 24an izango da Zornotzan. Edizino honetan inoiz baino talde gehiagok emon dau izena. Holan, 15 herrialde desbardinetako 41 talde aurkeztu dira.
Aurtengo Udako Unibersidade Bolibartarrean izena emoteko epea edegi dabe
2012-06-18 15:44 jardunaldiakUdako Unibersidade Bolibartarraren bigarren edizinoa garagarrilaren 16tik 20ra bitartean egingo da, Bolibarren. Ikasketa Bolibartarren Alkarteak bost eguneko egitaraua atondu dau. Antolatzaileek aurreratu dabenez, lehenengo egunean Yolanda Rojas konsul venezuelarra eta Mauricio Rodríguez ministro konseilaria egongo dira.
Musika estilo aniztasuna Bilbon, Musikearen Egunaren inguruan
2012-06-18 14:42 MusikeaSan Inazio eta Deustuarrak abesbatzek abiatuko ditue Musikearen Egun Europearraren inguruko ekitaldiak, Bilbon. Kontzertua, bagilaren 20an izango da, 20:00etan, Deustuako San Pedro eleizan. Musikaren Eguneko eskaintzea Bilboko Udaleko Kultura barrutik ekimenaren barruan dago.
Bainujantziaren 100 urteko historia, Balenciaga museoan
2012-06-18 13:38 KultureaCristobal Balenciaga Museoak Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa. XX. mendeko historia alternatiboa erakusketea edegi barri dau. Irailaren 23ra arte egongo da zabalik. Beverley Birks moda aditua da komisarioa.
Kultur jarduerak eta sozialak izango dira Elorrion garagarrileko astegoienetan
2012-06-18 13:07 kulturbizGaragarrileko astegoienak jarduera musikal, artistiko, kultural eta sozialez beteta egongo dira Elorrion, Udak Elorrion programako egitarauagaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Elorrioko Udalaren ordezkariek jakinarazo dabenez.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak Joxe Anjel Iribar omenduko dau gaur
2012-06-18 11:52 Euskerea berbagaiBai Euskarari Laguna saria jasoko dau Athletic Clubeko atezain ohiak euskerearen normalizazinoaren alde urte honeetan guztietan egindako lanagaitik.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...