Katixa Dolhare-Zaldunbidek 'Biribilgune' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2014-04-22 12:56   Kulturea

Irakasle lapurtarraren lehenengo nobelea da Elkar argitaletxeak, Elkar Fundazinoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen daben Gazteluma bekearen bidez plazaratutakoa. Polizia Nazionaleko agentea da liburuko protagonistea, eta Legez Kanpoko Immigrazino Errepresiboaren zerbitzu batean egiten dau behar. Polizia nobela generoaren parodia dala dino egileak.

'Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa II' liburua argitaratu dau EHUk

Bizkaie! 2014-04-22 11:51   Kulturea

Euskal Herriko Unibersidadeko ikasle talde batek Iban Zalduaren Etorkizuna (Erein, 2005), Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan (Elkar, 2007) eta Ur Apalategiren Fikzinoaren izterrak (Susa, 2010) ipuin liburuen azterketea egin dau Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa II liburuan.

UFIren Musika Independentearen Sariek euskerazko produkzino onenaren saria banatuko dabe aurten be

Bizkaie! 2014-04-16 16:27   Musikea

Unión Fonográfica Independiente (UFI) alkarteak Musika Independentearen Sariak banatuko ditu datorren bagilean, Madrilen, eta aurten be, Euskerazko produkzinorik onenaren saria kategoria izango da, Etxepare Euskal Institutuak babestuta. Igaz Betagarriren Zorion Argiak lana izan zan saritua, eta ekitaldian abesti bat joteko aukerea be izan eben.

Apirilaren 28an abiatuko da #KulturaZientifikoaren 2. Jaialdia

Bizkaie! 2014-04-16 15:58

#KulturaZientifikoaren 2. Jaialdia antolatu dau Elhuyarren Zientzia.net atariak. Apirilaren 28tik bagilaren 20ra bitartean, norberak lantzen edo aztertzen dauen edo interesetan jakon jakintza arloen inguruko post, artikulu, audio edo bideoak batu eta sareratzeko aukerea izango dau, kultura zientifikoaren ganeko ezagutzea, onespena eta interesa Internet bidez zabaltzeko

2014ko Euskadi Sarien deialdia egin dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2014-04-16 14:40   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2014ko Euskadi Literatura Sarien deialdia egin dau. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea bagilaren 30ean amaituko da.

Literaldia'14: gaur egungo euskal literaturea abiada bizian helduko da Bartzelonara

Bizkaie! 2014-04-16 14:12   jardunaldiak

Apirilaren 23tik maiatzaren 28ra euskal literaturearen erakusleihoa izango da Bartzelona, eta beti lez, ekitaldi gehienak dobakoak izango dira, euskal kulturea eta literaturea danon eskuragarri egon daiten.

Martxan da 'domeinuak.eus' webgunea

Bizkaie! 2014-04-16 13:00

Puntu Eus proiektuaren sustatzaileek .eus domeinua daukan lehenengo gunea ipini barri dabe sarean, Domeinuak.eus. Apirilaren 26an prozesuaren faseen ganeko informazinoa zabalduko dala jakinarazo dabe.

Javier Ibarretxe zinemagilea hil da

Bizkaie! 2014-04-16 12:37   Barriak

Gibeleko minbiziak jota hil da bart Javier Ibarretxe (Bilbo, 1961-2014) zinemagilea Bilbon, Basurtuko Ospitalean. Ibarretxe & Co produkzino etxea sortu eban anaiakaz batera eta amesa egia bihurtuta, zinema munduan emon ditu urteak. Getxon, Algortako irudi tailerrean ikasi eban eta han hasi zan film laburrak egiten.

EIOk eta Anidan-Bloko del Valle Juniors Bandek 'Afrikatik burrunbea' kontzertu birea hasiko dabe apirilaren 22an

Bizkaie! 2014-04-16 11:07   Musikea

Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO) osatzen daben 80 musikari gazteek apirilaren 22an hasiko dabe Afrikatik burrunba aurtengo kontzertu denporaldia, Gasteizko Jesus Guridi Konserbatorioan. Barrikuntzaz beterik datoz ganera, nagusiena Kenyako 11 perkusino jole gazteren parte-hartzea da. Bloko del Valle alkartearen eskutik ailegau dira Euskal Herrira, Lamu uriko umezurztegitik, hain zuzen be.

Lehiaren Euskal Agintaritzeak 8.000 euroko isuna jarri deutso EIZIEri, bere bazkideei prezioak gomendatzeagaitik

Bizkaie! 2014-04-16 10:41   kulturbiz

Lehiaren Euskal Agintaritzearen arabera, EIZIEk bere webgunean argitaratu ditu idatzizko itzulpenetan, ahozko interpretazino lanetan eta testuen zuzenketetan apliketako tarifak eta zerbitzua emoteko beste baldintza batzuk. Hori gomendio kolektibotzat hartzen da, eta horren efektua da, alde batetik, zerbitzu emoileen jokabideak bateratzea eta, bestetik, prezioak finkatzeko eragileen ahalmena murriztea.

Iñigo Aranbarrik 'Apirila' bere laugarren nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2014-04-15 18:31   Kulturea

Gaur egungo egoerea eta 1766ko Azkotiko matxinadea lotu ditu Iñigo Aranbarrik Apirila (Susa) nobelan. Idazle azkoitiarraren laugarren eleberria da hau.

Bertsoa Unibersidadean ekimena aurkeztu dabe

Bizkaie! 2014-04-15 18:15   Bertsolaritzea

EHUko uda ikastaroen barruan Bertsoa Unibersidadean eskolea antolatu dabe EHUko Uda Ikastaroak eta Mintzola Fundazinoak alkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dau proiektua. Bost urteko hitzarmena adostu dabe eta, beraz, aurten hasi eta datozen 4 urteotan bertsolaritzeari eta ahozkotasunari buruzko 5 egunetako ikastaroa atonduko dabe EHUko uda ikastaroak eta Mintzolak auzolanean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eneko Bidegainen 'Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian' liburua aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2014-04-15 15:48   kulturbiz

Tesiaren helburua hau da: orain mende bat, Ipar Euskal Herrian ondorio ikaragarriak izan zituan Lehen Mundu Gerran (1914-1918), zein eragin izan eban Eskualduna astekariak ikertzea; hau da, euskaldunek Lehen Mundu Gerran parte-hartzeari begira, zein izan zan astekariaren jarrerea.

Etxepare Institutuak 2014an arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko diru-laguntzinoak eskatzeko epea edegi dau

Bizkaie! 2014-04-15 14:36   kulturbiz

Aurten euskerearen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo bestelako ekimenak antolatzea edo horreetan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar erako proiektuak) lagunduko da diruz, beti be horreetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diran egileen lanak erakusten diranean.

Jon Anduezak eta Jon Eugik gazte literaturako liburu bana argitaratu dabe

Bizkaie! 2014-04-15 12:07   Kulturea

Elkar argitaletxeak kaleratu barri ditu Jon Anduezak idatzitako San Ferminetan, Lesakan eta Jon Eugiren Zortzi ipuin gotiko, biak Taupadak izeneko bilduman. Hamahiru urtetik gorako irakurleei zuzenduta dagoz.

IX. Artedrama Topaketak Aulestin apirilaren 21etik 26ra

Bizkaie! 2014-04-15 11:32   Kulturea

Datorren astelehenean hasita, apirilak 21, eta hurrengo zapatura arte, hilak 26, bederatzigarren urtez jarraian, Aulestiko Topaketak ospatuko dira. Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hiromi Uehara pianistea eta Diego 'El Cigala' kantaria, Getxoko XXXVIII. Jazzaldian

Bizkaie! 2014-04-15 11:18   Musikea

Getxoko XXXVIII. Jazzaldia egitarauaren barri emoten hasi da, eta bestek beste, Hiromi Uehara pianista japoniarra eta Diego El Cigala flamenko kantari espainiarra bertan izango dira garagarrilaren 2tik 6ra bitartean. Horrezaz aparte, Michel Camilo, Jack de Johnette eta Natalia Dicenta kantariek be kontzertuak eskainiko ditue.

XIX. Euskal Herria Zuzenean bagilaren 27, 28 eta 29an izango da Lekornen

Bizkaie! 2014-04-14 18:14   Musikea

SkaP, Pendulum eta Dub Inc izango dira kartel buruak eta horreei Shantel, Amadou et Mariam, Gatibu, Yaniss Odua, Bigflo & Oli, Ruper Ordorika, Cabaret Freaks, Birth of Joy, Esne Beltza, The Inspector Cluzo, Bonaparte, Zea Mays, The Excitements, The Legendary Tigerman, Mexican Institute of Sound, Kashbad, Odei & Cubenx, Andreas eta nicolas, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zezenaren Taldea eta The Lookers gehituko jakez.

Juan Kruz Igerabidek 'Zangotraba' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2014-04-14 17:56   Kulturea

Zangotraba eleberriko protagonisteak bizitza doblea daroa, bizimodu patetikoa Juan Kruz Igerabidek berak aurkezpenean esan ebanez. Goizez aduanetako behargina da Joxe, eta arratsaldetan, Juan Fernandez detektibea, maitasun-klontuetan espezializaua. Erein etxeak argitaratu dau liburua.

Karlos Linazasorok 'Alferrik ez balitz' aforismo liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-04-14 15:03   Kulturea

Mila aforismo batu ditu Karlos Linazasorok Alferrik ez balitz (Elkar) liburuan, hainbat gairen ganekoak, erlijinoa, denporea, maitasuna, literaturea eta abar. Gaika baino, kronologikoki antolatu ditu testuak idazle tolosarrak, holan irakurlea harritzeko gaitasuna ez daiten galdu.