'VII. Artistak Egoitzan' programarako lau proiektuak aurkeztu ditue
2015-06-29 18:16 KultureaIdurre Azkue jantzari gipuzkoarrak Bailar por bailar proposamena aurrera eroan ahal izateko aurkeztutakoa; Idoia Zabaletaren, Tomas Aragayren eta Sofia Asencioren La naturaleza y su temblor performance ibilaldia; Macarena Recuerda artista bilbotarrak aurkeztu dauen MiCarteraPatrocina SC taldearen Collage lana eta, azkenik, Asier Zabaleta jantzari eta koreografo bilbotarraren Haritik zintzilik euskerazko lana dira aukeratutakoak.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, BilbaoEszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko Artistak Egoitzan programearen zazpigarren edizinoan aukeratutako lau proiektuak zeintzuk diran jakinarazo dau. Aukeratutako lau proiektuetatik bat erabat euskeraz egindakoa da, Haritik zintzilik, eta lehen aldiz, proiektu bi umeei zuzenduta dagoz.
Programeak, Euskaditik etorritako edo artista eta konpainia euskaldunek aurkeztutako 36 eskari jaso ditu danetara. Horreen guztien artetik, proposamenak aukeratzeko ardurea dauen batzordeak –Kultura Saileko teknikariek osotua, kanpoko adituen aholkularitzeagaz, ondokoak aukeratu ditu: Idurre Azkue jantzari gipuzkoarrak Bailar por bailar proposamena aurrera eroan ahal izateko aurkeztutakoa; Idoia Zabaletaren, Tomas Aragayren eta Sofia Asencioren La naturaleza y su temblor performance ibilaldia; Macarena Recuerda artista bilbotarrak aurkeztu dauen MiCarteraPatrocina SC taldearen Collage lana eta, azkenik, Asier Zabaleta jantzari eta koreografo bilbotarraren Haritik zintzilik euskerazko lana.
Aukeratutako egitasmo bakotxak 3.000 euroko laguntzinoa jasoko dau eta, horrezaz gan, BilbaoEszenak lekua eta laguntza teknikoa eskainiko deutsoz, bere sorkuntza egitasmoa edo ikerketa eszenikoa aurrera eroan ahal izateko. Sorkuntza prozesua ikus-entzuleen edo/eta sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, urriaren 22tik zemendiaren 1era bitartean egingo dan Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren, BADen hurrengo edizinoaren barruan.
Kultura Saileko zinegotzi eskuordetuak, Kultura zuzendariak, Kultur Programazino zuzendariordeak, Bilboko Kalealdia jaialdiko zuzendariak eta BilbaoEszenako zuzendariak osotzen daben Programazinoaren Balorazino Batzordeak, Konpostelako Donejakueko Escenas do Cambio Jaialdiko zuzendari artistiko eta poeta, antzezle eta dramagile dan Pablo Fidalgoren aholkularitzeagaz, proposamen honeek aukeratu ditu:
Bailar por bailar, Idurre Azkue jantzariak, Joseba Irazoki gitarra jole eta konposatzaileagaz batera, aurkeztu dauen proiektua. 1998an, General Eléctrica taldean sartu zan, eta hortik aurrera, forma eszeniko eta ikus-entzuleagaz hartu-emonak garatzeko modu barriak bilatzen dituen hainbat sortzailegaz egin dau lan, Societat Doctor Alonso, Rodrigo García, Andrés Waksman, etab. Proposamen hori jantzan egiteko ekintzearen inguruan egituratzen da. Gorputza musikearen eta soinuaren esanetara dago, eta musikea eta soinua gorputzaren esanetara dagoz. BADen estreinauko da Bailar por bailar lana.
Haritik zintzilik, Ertza euskal jantza konpainiaren sortzaile Asier Zabaleta koreografo gipuzkoarraren proiektua da. Harkaitz Cano idazleak idatzitako euskerazko testuak eta Iñar Sastreren musikea dituan proposamena. Euren bizitzakaz zituen hariak apurtu ostean hutsetik hasi behar izan dabenen esperientzietan sakontzen dauen antzerki pieza koreografiko lez dago egituratuta. Harkaitz Canok jasotako eta egokitutako istorio errealak dira. Diziplina anitzeko proposamen horrek Iker Urteagaren bideo-sorkuntzea eta Asier Zabaletaren koreografiak izango ditu.
Ikus-entzule barriak
Lehen aldiz, Artistak Egoitzan programan aukeratutako lanen artean umeei arreta berezia eskaintzen deutseen bi proiektu azpimarratu behar dira. Umeak dira arte eszenikoen etorkizuna, ikus-entzule eta sortzaile legez.
La naturaleza y su temblor proiektuak performance ibilaldia dakar Idoia Zabaleta koreografo arabarraren eskutik, Tomas Aragayren eta Sofia Asencioren laguntzinoagaz. Egitasmoa, begiradearen idean, begiratzeko ekintzan, garatzen dan lanari jarraipena emoteko gogotik sortzen da. Lan hau umeei –8 urtetik 14 urtera– zuzendutako ibilaldi gidatua izango da, eta partaide bakotxak, kasko batzuen bitartez, zenbait soinu input jasoko ditu (testuak, musikak eta errealidadetik jasotako soinu zuzena), eta horreek errealidadea ikusteko modua eraldatu egingo dabe.
Txikienak uriari begi barriz begiratzera, taldean egindako ibilaldiaren esperientziaz gozatzera konbidatzen dituan ibilaldia da, entzunez, behatuz eta begiratzea zer dan sentiduteko denporea hartuz. Proiektua BADen estreinauko da, gaztelaniazko eta euskerazko bersinoetan.
Amaitzeko, Macarena Recuerda bilbotarrak aurkezten dauen MiCarteraPatrocina SC taldearen Collage proposamena, errealidadea artean irudikatzea gaia jorratzen dauen pieza adimenduna da. Ikus-entzuleen esperientzia ezagutzeko solasaldi lasaia proponiduten dauen gogoetarako espazioa be bada. Kasu honetan be, 7 urtetik gorako ikus-entzuleei zuzendutako belaunaldi arteko lana da.
Collage lanean, barriz, ezer ez da dirudiena: objektuak protagonista izan daitekez, personak atrezzoak, soinuak, alkarrizketak, berbak nahiz irudiak. Asmakizun jolasa da, eta ikus-entzuleak izango dira amaierea erabagiko dabenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!