Eskolarteko finalean Paul Iruretagoiena Rezola ataundarrak eroan dau txapela

Bizkaie! 2015-06-29 10:19   Bertsolaritzea

Ikusle ugari hurreratu zan Orioko pilotalekura XXVII. Eskolarteko finalean ziranen jarduna ikusi eta bertsolaritzaz gozetan. Euskal Herri osoko bederatzi ordezkari batu ditu Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketearen finalak; Paul Iruretagoiena Rezola ataundarrak eroan dau txapela eta Azkaineko  Aitor Servier Etxexuri izan da txapeldunorde.

Ikusle ugari hurreratu zan Orioko pilotalekura XXVII. Eskolarteko finalean ziranen jarduna ikusi eta bertsolaritzaz gozetan. Euskal Herri osoko bederatzi ordezkari batu ditu Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketearen finalak; Paul Iruretagoiena Rezola ataundarrak eroan dau txapela eta Azkaineko  Aitor Servier Etxexuri izan da txapeldunorde.

Goizeko 11:00etan hasi zan XXVII. Eskolarteko finaleko saioa. Aurkezle lanak egin dituan Maialen Lujanbio Zugastik emon deutse sarrerea bertsolariei, zozketak agindutako ordenean: Txaber Altube Sarrionandia, Lurdes Ondaro Mallea, Aitor Servier Etxexuri, Peru Abarrategi Sarrionaindia, Nahia Sasco Etxeberri, Paul Iruretagoiena Rezola, Peru Amorrortu Barrenetxea, Manex Mailharin Ortigosa eta Iñigo Ibañez Aramendi. Lehenengo Orion bertsolaritzea lantzen daben Sara Mujika eta Olatz Aizpurua ikasleek bertso bana bota eben, parte-hartzaileei eta ikusleei herrira ondoetorria emonez.

Agurrakaz hasita, bertsolariek egin beharreko lanei ekin deutsee: 8ko handian zein txikian bina bertso binaka, gehienez bost puntuko neurrian bertso bana bakarkakoan eta azkenik agurragaz amaituz. Gipuzkoako gai-jartzaile taldeko partaideek jarri ditue finaleko gaiak: Asier Iriondo, Aitor Alkorta, Iban Narbaiza, Iker Iriarte, Imanol Artola, Inaxio Usarralde, Ion Zaldua, Irati Agirreazaldegi, Itziar Etxezarreta eta Saroi Jauregi gai-jartzaileek.

Josune Arakistain eta Julene Otaegi trikitilari bikoteak girotu eban Orioko pilotalekua epaileek euren erabagia hartu bitartean. Epaile taldea herrialde bakotxeko kide banak osotu dabe: Nerea Bruño (Nafarroa), Iban Thicoipe (Lapurdi), Aitor Jimenez (Araba), Leire Etxebarria (Bizkaia) eta Ainhoa Mujika (Gipuzkoa) epaileek.

Sariak banatu zituen Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitua Mejia lehendakariak, Bertsozale Elkarteko Iñaki Murua Jauregi lehendakariak, Orioko Jose Angel Zaldua Iparragirre alkateak, Orioko ikastolako Zigor Saizar Ucin zuzendariak eta Miren Artetxe Sarasola, Itxaso Paia Ruiz eta Maddalen Arzallus Antia bertsolariek. Finalean jardun eben bertsolari guztiek jaso eben sari Gabonetako oporraldietan egingo dan Negulekuan egonaldia.

Bertsolariek euren agurrak botata, Aitor Servier Etxexuri txapeldunordeak bere saria hartu eban Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kidea dan Gregorio Zuaznabar Urkolaren eskutik. Azkenik, Sustrai Colina Acordarrementeriak Paul Iruretagoiena Rezolari jarri euston txapela.

Azken saio hrregaz amaitu dau aurtengo Eskolartekoak bere ibilbidea. 15-18 urte bitarteko 112 gaztetxuibili dira bertsotan, herrialdeetan izan diran 11 kanporaketa saioetan. Eskolarteko txapelketearen helburuak, sorreratik, gaztetxuei jentaurrean bat-batean jarduteko aukerea emotea eta edade horretako ume eta gaztetxuak entzulearen aulkitik zaletzea izan da. Bertsoaren bidez ikastoletan euskerea eta euskal kulturea sustatzea izan zan ekimen honen sorrerako sena.



Arratsaldean be, bertsoak eta musikea

Saioa amaitu arren, jaiak jarraipena izan eban arratsaldean be. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluagaz alkarlanean, bertako produktu ekologikoak oinarri dituan bazkaria izanz an da Orioko plazan. Bazkalostean, Maialen Lujanbio Zugasti eta Sustrai Colina Acordarrementeria bertsotan ibili ziran, eta 15:00etan Keshala taldeak musikea erantsi eutson Orioko plazeari. Bi Bala laukoak hartu eutson lekukoa jarraian.


Antolatzaile eta laguntzaileak

Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dabe alkarlanean, bertso-eskolen laguntzinoari esker. Bere laguntza eskaini dabe Orioko Udalak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Bizkaiko Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Sailak.

Finalaren ganeko informazino osoa www.bertsozale.eus eta www.ikastola.eus atarietan ikusgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu