Emakumeen Dokumentazino Zentroak Bilboko Alondigako BBK Mediatekeari emon deutso bere literatur funtsaren zati bat
2012-05-22 18:07 kulturbizOrain arte John Jauregiaren lehenengo pisuko liburutegia osotu dauen funtsaren zati bat lagata, alde batetik, Emakumeen Dokumentazino Zentroko eskari espezifikoa zentralizetea lortuko da, eta bestetik, emakumeek sortutako literaturearen eskutik mobimentu feministea zabaltzeko aukerea egongo da, kultura arloko eta izaera publikoa dauen beste zentro batean, Alondigan, hain zuzen be.
2011ko R.M. Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon
2012-05-22 15:34 sariak-autortzakEuskaltzaindiak berak eta BBK Fundazinoak antolatzen dituen sari honeek idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortuak dira.
Trapagaraneko Itxaropena Ikastoleak danon babesa eskatu dau, hazten jarraitzeko
2012-05-22 14:34 Euskerea berbagaiLaster, 700 ikasleren kopurua gaindituko dogu eta Ibilalditik lortzen dan dirua behar dogu, geure azpiegiturak handitzeko, zehaztu dau Jose Mari Andres Itxaropena Ikastolako zuzendariak.
Miguel de Unamuno ibilten zan lekuetatik antolatutako ibilbide gidatuetako bigarrena bagilean izango da
2012-05-22 14:11 kulturbizBagilerako oinez egingo dan bigarren ibilbide bat proponidu deuskue, egilearen bizitzako gaztaroari buruzkoa, haren prestakuntzeagaz bat datorrena, Madrilera eta Salamancara egin zituan bidaiak eta trenez bidaiatzeko eban zaletasunari buruzkoa.
Euskal hiztun komunidadearen komunikazino beharrak aztergai, Tokikom jardunaldian
2012-05-22 11:51Zer egitura komunikatibo behar dau euskal hiztun komunidadeak? Galdera horri erantzuten saiatzeko jardunaldia antolatu dabe Tokikomek eta Topaguneak bagilaren 15erako, Arrasaten. Gogoeta teoriko-praktikoa egin nahi dabe, Euskal Herriko zein kanpoko adituen eskutik. 100 lagun batuko dira euskal hedabideen etorkizunaz eztabaidatzeko.
3,4 miloe euro, LanHitz eta Euskalgintza diru-laguntzetarako
2012-05-22 11:40 Euskerea berbagai3.437.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 2012ko Euskalgintza eta LanHitz diru-laguntzetarako. Eguenean, maiatzaren 24an, argitaratuko da Euskalgintzaren deialdia, eta barikuan, LanHitzena.
Euskaltzaindiak 'Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian' ikerketea argitaratu dau
2012-05-21 17:47 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua aurkeztu dau Baionan. Erramun Baxo ohorezko euskaltzaina eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoa dira liburuaren egileak.
'Hitzen hiria' goiburupean, Literaktum 2012 Donostian maiatzaren 21etik 31ra
2012-05-21 12:46 jardunaldiakXII. Literaktum-en helburua literaturearen inguruan pentsaera kritikoa, hausnarketea eta eztabaidea piztea da. Eta hori guztia artearen hainbat hizkuntzari zein disziplinari ateak zabalduz.
Herri ekimeneko euskal hedabideek sektorearen diagnostikoa aurkeztu deutsie Gipuzkoako Foru Aldundiari
2012-05-21 12:18Hedabideen ordezkariek nabarmendu dabenez, Gipuzkoak pisu espezifiko berezia dauka sektorearen jardueran, bertan kokatuta baitagoz esparruko eragile gehienak. Hori dala eta, erakunde foralak zeresan handia dauka sektorearen etorkizunean.
Mallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak herriko toponimia batzeko hitzarmena sinatu dabe
2012-05-21 12:06 Euskerea berbagaiMallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak herriko toponimia batzeko hitzarmena sinatu dabe. Udalaren izenean, Milagros Mondragon alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Xabier Kintana idazkariak sinatu dabe akordioa. Ikerketea Pello Mugartzak eta Justo Azagirrek egingo dabe.
Gorka Ostolaza 'Potxis'-Lea-Artibaiko txapeldun
2012-05-21 11:36 BertsolaritzeaSailkapen nagusian, Gorka Ostolazaren (423 puntu, buruz burukoa kontuan hartuta) ondoren, Joseba Artza (404,5 puntu, sailkatzeko baliogarriak 250,5), Xabat Galletebeitia (246), Nerea Ibarzabal (224,5), Aitor Arrizubieta (207) eta Eneko Arrate (206) sailkatu ziran.
Musikazuzenean guneak jaialdi akustikoa antolatuko dau Andoainen, maiatzaren 27an
2012-05-21 11:36 MusikeaMusikazuzenean webguneak jaialdi akustikoa egingo dau maiatzaren 27an, Andoaineko Bastero kulturgunean, proiektua ezagutarazo eta bultzatzeko asmoz. Hainbat musikarik hartuko dau aparte: Zaloa Urain (Kokein), Koldo Soret (Surfin Kaos), Xabi Solano & DZ (Esne Beltza), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Imanol Ubeda (Bide Ertzean) eta abar.
Poesiaren Bidearen inaugurazinoa
2012-05-21 10:54 KultureaPoesiaren Bidea instalazinoak campusa adeitsuagoa egiteaz gan, bi helburu ditu; lehenengoa, poesiaren gaineko interesa zabaldu, eta campuseko kide horreei guztiei kuriosidade intelektual eta literarioa piztu. Bigarrena, campusean barrena ibiltea askozaz entretenigarriagoa egitea.
Gaitzerdiren 'Suz' eta La Passanteren 'Rue des Dames', Leioako XIII. Umore Azokako lanik onenak
2012-05-21 10:52 KultureaLeioako XIII. Umore Azokeak Gaitzerdi Teatroren Suz eta La Passante konpainiaren Rue des Dames ikuskizunak saritu ditu. Ganera, arduradunek jaialdiaren balorazino ona egin dabe; hain zuzen be, 36.200 lagun batu dira Leioan astegoienean.
Jon Sudupek eta Jairo Garciak irabazi dabe Miguel de Unamuno XIII. Saiakera Saria
2012-05-18 16:39 sariak-autortzakMiguel de Unamuno Saiakera Saria 1999an jarri eban martxan Bilboko Udalak, filosofo eta idazle bilbotarraren omenez. Aurtengo edizinoan gaztelaniaz idatzitako 76 lan jaso dira eta euskeraz idatzitako 2.
Berreginen Museoa, zure eskuko telefonoan
2012-05-18 15:47 kulturbizBilboko Berreginen Museoak Android edo Apple eskuko telefonoen erabiltzaileei zuzendutako aplikazinoa kaleratu dau gaur, maiatzak 18a, Museoen Nazinoarteko Egunagaz bat etorriz.
Arakaldok eta Lemoak Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dabe
2012-05-18 15:43 Euskerea berbagaiArakaldoko eta Lemoako Udalek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu barri dabe. Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian zabaltzeko Urrats Biziak Bizkaian izeneko kanpainearen emoitzea dira onespen biak.
Martin Arbezu hernaniarraren bizitza gorabeheratsua jaso dau Iñaki Egañak
2012-05-18 15:01 KultureaIñaki Egaña idazle eta historialariak La increíble historia de Martín Arbezu biografia aurkeztu barri dau, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Mexikon izan eban Arbezuren barri, berbaldi baten.
Bilboko Erriberako merkatuak online saltzeko plataformea jarri dau abian
2012-05-18 14:29Erriberako Merkatuak produktuak online saltzeko plataformea jarri dau martxan Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzinoagaz: www.mercadodelaribera.net. Merkatarien alkarteko 16 dendak 274 produktu eskaintzen ditue plataforma barrian
Athleeeeeeeeeeeeeeetic! Euuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuup!!!
Barikuen baiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Erantzuna | Moises Enbeita: 'Bertsozalea asko ugaritu eta, batez be, gaztetu egin da'