Bilboko Udal Musika Eskoleak 'Belarritxar' ikuskizuna estreinauko dau Campos Antzokian

Bizkaie! 2013-03-06 11:47   Musikea

Bilboko Udal Musika Bandako irakasleek eguaztenean, hilaren 6an, batez be txikienei zuzendutakoa bada be, familiartean gozetako ikuskizun musikal dibertigarri barri bat estreinauko dabe Campos Antzokian. Belarritxar, musikearen bidaian Patxi Laborda jantza maisuak idatzitako eta zuzendutako kontzertu didaktikoa da eta 50 minutuko iraupena dauen euskerazko ipuin musikatu bat da.

Bilboko Udal Musika Bandako irakasleek eguaztenean, hilaren 6an, batez be txikienei zuzendutakoa bada be, familiartean gozetako ikuskizun musikal dibertigarri barri bat estreinauko dabe Arteria Campos Antzokian. Belarritxar, musikaren bidaian Patxi Laborda jantza maisuak idatzitako eta zuzendutako kontzertu didaktikoa da eta 50 minutuko iraupena dauen euskerazko ipuin musikatu bat da. Zuzeneko musikea eta marrazki bizidunak buztartzen dira bertan eta Belarritxar maitagarriaren abenturez osotzen dan ipuin musikatu honen helburua, modu dibertigarri batez, umeakan musikeagazko interesa piztu arazotea da.

Eszenatokian, kontalari bat izango da, eta beragaz batera sei antzezle eta 25 musikari. Guztiak, pantaila batean proiektauta ikusiko dan maitagarriagaz batera. Fantasiaz beteriko soinuen mundu batetik zehar gidatuko ditu kontalariak bertaratzen diran umeak; euri hotsetik hasi eta herensugearen orroraino, piano, gitarra edo eskusoinuaren soinuetatik igaro ondoren. Argi eta soinuaren efektu dibertigarri batzuen bitartez, umeek egiazko protagonistak umeak eurak bihurtzen diran ikuskizunean parte hartuko dabe.

Ikuskizunari Jasone Akizu Eskolako txistu irakasleak emongo deutso hasierea, okasino honetan ipuin kontalari bihurtuta. Akizuk, udabarriaren etorrereagaz batera, maitagarriek agertzen daben poza deskribiduko deutse umeei ipuin bategaz... maitagarri guztiena, Belarritxarrena izan ezik, ze, uste denez, ez dauka entzumen musikalik. Momentu horretan, kontalariak liburua zarratu eta maitagarri txikiarengana zuzenduko da –pantaila batean proiektautako marrazki biziduna- eta berak uste dauenaren kontra, guztiek dogula musikarako zeozelako doea erakutsi nahi deutso. Belarritxarren ezezkoaren aurrean, Akizuk umeei laguntza eskatzen deutse erakustaldi honetarako.

Musikan zehar bidaia

Maitagarriagaz batera hiru munduetatik zehar -soinuen mundua, erritmoena eta melodien mundua- bidaia dibertigarri bat egitera konbidatzen ditu kontalariak, bost antzezle eta orkestrako 25 musikariren laguntzinoagaz, eta guztiak Eskolako irakasleakaz. Holan, Afrikan hasiko dan bidaia bat hasiko dabe eta umeen laguntzinoagaz, naturako soinuakaz (euri hotsaren, haizearen eta erreka hotsaren bitartez) eta animalien hotsakaz gidatuz (tximinoak, lehoiak edo herensugea), maitagarriak altxor bat bilatu beharko dau.

Hurrengo arrastoak erritmoen mundura gidatuko dau, eta danok dogula erritmoa azalduko deutsie (bihotz taupadak bezela) eta hankak eta eskuak erabiliz, gizabanako bakotxak bere erritmoa sortu leikela erakutsiko deutsie. Umeei euren jesarlekutik, mobimentuen eta txaloen bitartez Belarritxarreri bere erritmoa bilatzen laguntzeko eskatuko jake. Behin hau lortuta, melodia lortzen laguntzea izango da azken helburua. Saioaren hirugarren atal honetan, umeek nota (soinuak) eta erritmoak lotuz, hainbat melodia sor daitekezala ikasiko dabe.

Kontalariagaz batera, antzezleek eta musikariek kontakizunaren haria eroaten lagunduko daben We are the champions, Don’t warry, be happy’edo Karrika soinu doinu ezagunak interpretauko ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu