Andres Sorelek eta Imanol Zuberok literaturea eta gerrea gaia jorratuko dabe 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2013-03-08 13:49 KultureaEztabaidak Literatureagaz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenean, Andrés Sorel eta Imanol Zubero egileek historian zehar literaturan gatazka belikoak, horreen zergaitiak eta ondorioak zelan jorratu diran aztertuko dabe datorren martitzenean, martiaren 12an.
Eztabaidak Literatureagaz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenean, Andrés Sorel eta Imanol Zubero egileek historian zehar literaturan gatazka belikoak, horreen zergaitiak eta ondorioak zelan jorratu diran aztertuko dabe datorren martitzenean, martiaren 12an. Literaturea eta Gerrea izenburupean, Andrés Sorel eta Imanol Zubero idazleek, gerreari buruz idaztera bultzatzen daben arrazoiei edo Espainiako gerra zibilari (1936-39) buruzko lanen ugalketearen ganean egingo dabe berba, besteak beste.
Alkarrizketak hilero egiten dira, martitzenez, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, kazetari bat edo espezializautako profesional batek, ekitaldiaren gidari lana egiten dau eta oraingoan, Txani Rodríguez idazle arabarrak izango dau zeregin hori.
Imanol Zuberok (Bilbo, 1961), Soziologian doktore eta Euskal Herriko Unibersidadeko irakasle titularrak, hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu, bakarrik edo beste batzuekaz batera. Lan horreetan lantzen diran gaiak sindikalismoa eta aldaketa teknologikoa, informazinoaren teknologia barriak, gizarte mobimentuak, boluntarioen mobimentua eta indarkeria eta politikea Euskal Herrian dira, besteak beste. Zubero Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundearen sustatzailea izan zan, eta hainbat ekimenetan eta gizarte erakundetan hartu dau parte Euskadiko antimilitarismoaren eta indarkeria ezaren alorretan.
Andrés Soreli (Segovia, 1937) jagokonez, 1962 eta 1971 artean Radio España Independiente kateko barriemoilea eta Parisen argitaratzen zan eta Europan egozan emigrante espainiarrei zuzenduta egoan Información Española argitalpenaren zuzendari izan zan. Sorel abizena, Stendhalen Gorria eta beltza eleberriaren protagonista dan Julien Sorelengandik hartu eban.
Espainiako Alderdi Komunistako militante izan zan Francoren diktadurearen garaian, eta 1963an alderdia itxi eban, desadostasun ideologikoak eta politikoakaitik. Kubako iraultzeak garaipena lortu ondoren, sarritan joan zan bertara, eta Fidel Castro eta Ernesto Ché Guevara alkarrizketatu zituan. Alderdi Komunistatik alde egin da gero be, Kubako gobernuaren aldeko jarrerea erakutsi eban.
Gaur egun, Sorel Espainiako Idazleen Alkargoen Alkarteko idazkari nagusia eta República de las Letras aldizkariaren zuzendaria da. 50 liburu baino gehiago argitaratu ditu eta 1.000 berbaldi baino gehiago emon ditu mundu osoko hainbat uritan. Bere liburuak AEBetan, Kuban, Portugalen, Errumanian, Ingalaterran eta Eslovakian argitaratu dira.
Seigarren edizinoa
2007ko urtarrilean Eztabaidak literatureagaz egitaraua martxan jarri zanetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea, María Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regás edo Juan José Millás eta Pedro Ugarte.
Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, idazleeakana hurreratzeko era barria izan da, jentaurreko alkarrizketearen edo eztabaidearen bitartez, aurretik proposatutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua literatureagaz alkartzeko topalekua eskaintzea izan da, zeharkako ikuspegitik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz (arkitekturea, musikea edo matematikak, besteak beste), edo literaturearen genero batean oinarrituz, genero horretan sakonduz, egileen eskutik.
Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, liburuaren eta literaturearen garapena eta sustapena helburu nagusi dauen kultureari eskainitako gunea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!