Martxan da Nontzefilm zinema eta animazinoko film laburren lehiaketea

Bizkaie! 2013-03-04 17:19   Barriak

Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea martxan da, lanak bialtzeko epea edegi barri dabe. Zinema edo animazinozko lanak parte hartu ahal dabe. Azkenengo eguna apirilaren 12a izango da.

Igelaren Bandak 'Preguntatxo bat' hamahiru kantako diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2013-03-04 14:23   Musikea

Doinu tradizionalak oinarri dituan Preguntatxo bat diskoa argitaratu barri dau Igelaren Banda hirukoteak. Elkar etxeak kaleratu dau Bixente Martinezek, Hasier Oleagak eta Amaiur Cajaravillek atondutako hamahiru kantako lana. Laster hasiko dira zuzeneakoak eskaintzen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txomin Peillenek 'Jan Dabrowski' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2013-03-04 13:06   Kulturea

Jan Dabrowski eleberria argitaratu dau Txomin Peillenek Utrisque Vasconiae argitaletxearen eskutik. Parisen bizi dan etorkin poloniarra da protagonistea. Urte askoan sekten mundua aztertu dau Peillenek, eta horixe dau ardatz lan barriak.

Xabier Silveira eta Julio Soto nagusi, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoetan

Bizkaie! 2013-03-04 10:47   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bi jokatu ditue astegoienean, zapatuan, Atarrabian, eta domekan, Etxarri-Aranatzen. Lehenengoan, Julio Soto izan zan nagusi, eta bigarrenean, Xabier Silveira. Biak zuzenean sailkatu dira finalerako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iñaki Viñaspre irabazle, Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalerdian

Bizkaie! 2013-03-04 09:58   Bertsolaritzea

Iñaki Viñaspre izan da garaile Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalerdian. Beraz, finala lotuta dago. Martiaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian ondoko seikoteak jardungo dau betsotan: Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Oihane Perea eta Jagoba Apaolaza.

Bertso Korrikak 25 bertso-eskola eta makina bat bertsozale lotuko ditu

Bizkaie! 2013-03-01 15:34   Bertsolaritzea

Bertso-eskolek, AEK-k eta Bertsozale alkarteak Korrikagaz batera joango dan bertso zirkuitua aurkeztu dabe Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskera ikasleen neurrira egindako saioak izango dira. Euskal Herriko 25 herri lotuko ditu Bertso Korrikak.

Raquel Rochas eta bere ikasleen artelanen ongintzazko salmentea antolatu dabe

Bizkaie! 2013-03-01 14:51   Kulturea

Bilboko Barrainkuako Udaltegiak Raquel Rochas margolari bilbotarraren eta bere ikasleen erakusketea edegiko dau hilaren 4an, Vicente Ferrer Fundazinoaren proiektu baten alde. Artelan guztiak salgai egongo dira, erdi prezioan, eta batutako dirua Indian eskola bat eregiteko erabiliko da.

Hamar ikastaro eskainiko ditu UEUk aurten udabarrian

Bizkaie! 2013-03-01 14:06   kulturbiz

Udako Euskal Unibersidadeak udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Hamar ikastaro prestau ditue Eibarko Markeskoa Jauregian, horreetako lau aurreratuak. Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak eta Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak aurkeztu ditue.

Borda, Castillo Suárez, Bilbao eta Meaberen poemak, ingelesezko 'Forked Tongues' antologian

Bizkaie! 2013-03-01 12:27   Kulturea

Itxaro Borda, Castillo Suárez, Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe idazleen olerkien antologia osotu dau Shearmans Books argitaletxeak Forked Tongues liburuan. Manuela Palacios editoreak batu ditu poemak, galizieraz, katalanez eta euskeraz, danak ingelesera itzulita.

Irakurketatik idazketarako bidea aztergai, Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdian

Bizkaie! 2013-03-01 11:58   jardunaldiak

Apirilaren 11n hasi eta 21ean amaituko da Gutun Zuria Letren Nazinoarteko VI. Jaialdia Bilboko Alondiga aretoan, Irakurle-idazlearen elezaharrak lemapean. Aurten, idazle eta kazetari konbidaduek irakurketatik idazketara bitarteko bidea zelan eta zergaitik egin daben aztertuko da. Aurten be, literatur ekitaldia antolatu dabe Basauriko kartzelan.

Irudimena sormen lehiaketearen hirugarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2013-03-01 10:30   kulturbiz

Azkue Fundazinoak eta Euskal Kultur Erakundeak martxan ipini barri dabe Irudimena lehiaketearen hirugarren edizinoa. Martiaren 1ean hasi eta maiatzaren 15era bitartean, euskal kulturearen inguruko sormen literarioa eta grafikoa ardatz daben lanak bialdu ahalko ditue parte-hartzaileek.

Txina artearen bidez ezagutzen

Bizkaie! 2013-02-28 13:35   Kulturea

Erakusketa honetako artelanak Nadia Barkate eta Cristian Villavicencio UPV/EHUko Arte Ederretako gardu ondoko ikasleenak dira. Ikusgai dagozan obra horreek Pekinen, Judas Arrietaren MA Studio-n, egoitza bekeagaz egon ziranean egin zituen, 2012ko udan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'3.szn' Siroka bizkaitarren hirugarren diskoa plazan dago

Bizkaie! 2013-02-28 11:57   Musikea

Siroka talde bizkaitarrak disko barria aurkeztu dau gaur Bilbon; urtarrila eta zezeilean zehar Andoaineko Garate Studiosetan grabau dabe Kaki Arkarazoren gidaritzapean eta honezkero taldearen hirugarren disko luzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kimuak 2013 programan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2013-02-28 10:30   Barriak

Kimuak ekimenaren 2013ko edizinoa martxan dago. Katalogoaren aukeraketan parte hartu gura daben zuzendari edo produktoreek maiatzaren 31ra bitartean eukiko dabe lanak bialtzeko epea.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Komunikazioa-Inkomunikazioa' jantza-ikuskizuna aurkeztu dabe Arriagak, Kukaik eta Tanttakak

Bizkaie! 2013-02-27 14:47   Kulturea

Arriaga antzokiak, Kukai jantza konpainiak eta Tanttaka Teatroak bat egin dabe Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizunaren produkzinoan. Martiaren 1ean izango da estreinaldia, Arriagan bertan. Hurrengo egunean, hilak 2, beste emonaldi bat eskainiko dabe. Mireia Gabilondo eta Jon Maya dira egileak.

Euskal Onomastikearen Datutegia eta Euskaltzaindiaren Argitalpen Katalogoa, ingelesez

Bizkaie! 2013-02-27 14:16

Euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez gan, Euskal Onomastikearen Datutegia (EODA) eta Akademiaren Argitalpen Katalogoa ingelesez be konsultau daitekez daborduko Euskaltzaindiaren webgunean.

Zortzi film labur ikusgai, Laburbira zirkuituaren hamargarren edizinoan

Bizkaie! 2013-02-27 11:34   Barriak

Laburbira film laburren zirkuitua Erandion hasiko da aurten, martiaren 4an, 19:00etan, Josu Murueta kultur etxean. Martiaren 20ra arte, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 20 herritan izango da Laburbira. Bizkaian, Sondika, Barakaldo, Bilbo, Ermua eta eta Igorrera ailegauko da Laburbiraren hamargarren edizinoa.

Emakumeak leku berezia izango dau Bermeoko Liburu Azokan

Bizkaie! 2013-02-27 10:36   Kulturea

Emakumeak protagonismo berezia izango dau Bermeoko Liburu Azokan, martiaren 1etik 10era bitartean. Aurton, hamabost liburu-denda, argitaletxe eta banatzailek parte hartuko dabe. Egitarauan, besteak beste, Toti Martinez de Lezea idazlearen berbaldia, Euskal emakume idazleak erakusketea eta Lilijira: Emakumiok jabetzara goaz! kalejirea prestau ditue.

Fretwork biola-boskotearen eskutik hasiko dira Getxoko kontzertu klasikoak

Bizkaie! 2013-02-27 09:53   Musikea

Datorren zapatuan, martiak 2, hasiko dira Getxoko 28. Kontzertu Klasikoak, Fretwork biola-boskote britainiarraren eskutik, zango-biola musikan espezializautako taldea, hain zuzen be. Aurreko edizinoetan legez, saioak zapatuetan izango dira martiaren 2an, 9an eta 16an, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Bazen behin uharte bat' dokumentala euskerazko azpitituluakaz estreinauko da 'Zinema Euskaraz' egitasmoari esker

Bizkaie! 2013-02-26 17:45   Barriak

Bazen behin uharte bat dokumentalaren emonaldia ingurumenaren gaia ardatz dauen eta Euskal Herriko hainbat aretotan ospatzen dan Ekozinemaldia jaialdi ibiltariaren barruan izango da.