Gipuzkoa Bertsotan, sei saio jokatu dira astegoienean

Bizkaie! 2015-05-11 17:31   Bertsolaritzea

Zapatuan, Astigarragan eta domekan, Oiartzunen eta Idiazabalen; hiru herritan izan da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea. Herri bakotxean bi saio jokatu ziran, goizez eta arratsaldez, 38 bertsolariren parte-hartzeagaz. Unai Muñoa, Xabier Sukia, Oihana Iguaran, Mikel Artola, Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu izan dira saioetako irabazleak. 

Zapatuan, Astigarragan eta domekan, Oiartzunen eta Idiazabalen; hiru herritan izan da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea. Herri bakotxean bi saio jokatu ziran, goizez eta arratsaldez, 38 bertsolariren parte-hartzeagaz. Unai Muñoa, Xabier Sukia, Oihana Iguaran, Mikel Artola, Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu izan dira saioetako irabazleak.

Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasearen lehenengo bi saioak Astigarragan jokatu ziran zapatuan. Goizeko saioan 85 bertsozale batu ziran herriko Kultur Etxean. Zortziko saioa izan zan eta Unai Muñoak batu zituan puntu gehien. Arratsaldeko 17:30ean abiatu zan eguneko bigarrena. 75 bertsozalek segidu eben Xabier Sukiak irabazitako saioa.

Domekan, barriz, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko beste lau saio jokatu ziran, Oiartzunen eta Idiazabalen. Oiartzunen, udaletxeko areto nagusian jokatu ziran saioak. Goizeko saioan 40 entzule alkartu ziran. Azken orduko arazo bat tarteko, Joseba Agirrek ezin izan dau Gipuzkoa Bertsotanen parte hartu eta Iñigo Ibañez azpeitiarrak ordezkatu eban. Oihana Iguaranek eskuratu eban puntuazinorik altuena, haren atzetik lehia bizia izan zan bigarren posturako. Arratsaldekoa 70 bertsozaleren aurrean jokatu zan. Mikel Artola alegiarrak irabazi eban saioa, Manu Goiganaren aurretik.

Azkenik, Idiazabalek Gipuzkoa Bertsotaneko beste bi saio hartu zituan. Goizean, Guraso Alkartean giro ederra jarri eben aretoa lepo bete eben 100 bertsozaleek. Asier Azpiroz zubietarrak irabazi eban bizi-bizia izan zan saioa. Arratsaldekoan be bertsozale asko batu zan Idiazabalen, 80 entzule inguru, hain zuzen. Iñigo Gorostarzu izan zan jaun eta jaube.


Lehen itzuliaren amaierea

Gipuzkoa Bertsotanek jarraipena izango du astegoien honetan, zortzi saio barrigaz. Antzuola, Zaldibia, Hernani eta Bergaran bina saio jokatuko dira, goizeko 11:30ean eta arratsaldeko 17:30ean. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faserako lehen itzulia amaituko da astegoienean eta bigarrena hasiko.

Asteburuan izan diran puntuazinoak, behin-behineko sailkapena eta ganerako informazinoa www.bertsozale.eus webgunean Gipuzkoa Bertsotanek dauen atal bereziaren barruan dozuez hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu