Idoia Bediaga abadiñarraren 'Painkiller' kantuaren bideoklipa aurkeztuko dabe gaur
2015-05-11 11:30 MusikeaPainkiller salgai egon dan lehenengo astean Espainia mailan 50 abestirik salduenetakoen artean kokatu da (iTunes) eta asteko entzunena izatera heldu da hainbat webguneetan. Hau guztia multinazional handien nahiz diskografien laguntzinorik barik lortu da.
Idoia Bediaga (20, Abadiño) Kantuan (ETB) eta La voz (Telecinco, Mediaset) programei esker ezaguna egin dan abeslari gaztea da. Idoiak bere ahotsaren originaltasunagaitik eta bere irudi bereziagaitik izan dau arrakastea aitatutako talent-show horreetan eta programotako finalera heldu da.
Gaur egun Idoiak bere lehenengo singlea jarri dau salgai Painkiller izenpean. Amerikako soinudun single hau Euskal Herrian produzidutakoa izan da. Abestiaren sortzailea Imanol Aparicio (23, Azkoitia) izan da eta 2014ko udatik hona iraun dau sortze prozesuak Imanolen, Direccion Obligatoria taldearen eta Erlantz Prieto zein Oier Palomoren eskutik. Idoiak jarten deutso ahotsa pop-indie abesti honi, ingelesez abestua, erosoen sentiarazoten dauen hizkuntzea baita.
Abestiaren esangura zuzena amodio hartu-emonetan sortzen dan bipolaridade jarrerea da: hartu-emonen ongizatea hasarreagaz nahastauta. Idoiaren ahots eta interpretazino zoragarriari esker Lana del Rey edo Russian Red lako artisten oihartzuna helduko jaku, artista erreferenteak bai sortzailearentzat baita abeslariarentzat be.
Painkiller salgai egon dan lehenengo astean Espainia mailan 50 abestirik salduenetakoen artean kokatu da (iTunes) eta asteko entzunena izatera heldu da hainbat webguneetan. Hau guztia multinazional handien nahiz diskografien laguntzinorik barik lortu da. Abestiaren zabalkundea autoreak egin dau.
Bideoklipa maiatzak 11n (astelehena) estreinauko da eguerdiko 13:00etan. Muskiz, Abadiño, Durango, Leioa eta Bilbon grabau dabe Imanol Aparicioren zuzendaritzapean; autoreak produkzino lana be egin dau. Bideoklipak dauen kromatismoari eta Idoiaren interpretazinoari esker Rihanna, Lana del Rey edo Lady Gagaren pareko bideoklipa emoten dau. Aurrekonturik barik jaio izan dan proiektua da bai Idoiak baita Imanolek be euren boltsikotik jarri behar izan dabe dirua, nahiz eta laguntzino asko jaso izan daben inguruko eta hurreko jentearengandik.
Painkiller abestia iTunes, Google Play eta Amazonen dago salgai. Spotify plataforman be entzungai dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!