'Zuri-beltzean klik' argazki zaharren erakusketa ibiltariak Ermuan hasiko dau ibilbidea

Bizkaie! 2015-05-07 18:25   Kulturea

Durangaldeko 300dik gora argazki zehar erakusgai ipiniko ditu Gerediaga Alkarteak Zuri-beltzean klik izenburuagaz Durangaldeko herrietara eroango dauen erakusketa ibiltarian. Ermuko liburutegia izango dau erakusketeak lehen geltokia, maiatzaren 7tik 22ra. 

Durangaldeko 300dik gora argazki zehar erakusgai ipiniko ditu Gerediaga Alkarteak Zuri-beltzean klik izenburuagaz Durangaldeko herrietara eroango dauen erakusketa ibiltarian. Ermuko liburutegia izango dau erakusketeak lehen geltokia, maiatzaren 7tik 22ra.

Gerediagaren ibileran argazkigintzeak leku garrantzitsua izan dau. Gure lana ez da izan bakarrik argazki bildumak batu edota jagotea; batzuetan bakarrik, beste batzuetan beste alkarte edo erakunde batzuekaz alkarlanean, erakusketak antolatu doguz, edo eskualdeko argazkilariei buruz zein herrietako argazkiakaz liburuxka monografikoak argitaratu doguz. Gerediagaren 50. urteurrenean datorren erakusketa hau autortza moduan planteau dogu, denboran zehar bidaiatzea ahalbidetu deuskuen argazkilariei euren lana autortu nahi deutsegu. Era berean, euren argazkiak lagata proiektu desbardinetan parte hartu daben artxibo pribatuak eta publikoak be eskertu nahi doguz.

Kontuak kontu, argazki erakusketea ibiltaria izango da. Honako honeek dira lehenengo herriak eta datak:

- Maiatzak 7-22: Ermuko liburutegian.
- Maiatzaren 22tik 29ra: Mallabiko liburutegian.
- Maiatzaren 29tik bagilaren 12ra: Zaldibarko udaletxean.
- Bagilaren 12tik 15era: Urkiolan.
- Bagilaren 15etik 22ra: Otxandioko udaletxean.
- Bagilaren 22tik garagarrilaren 6ra: Berrizko udaletxean.
- Garragarilaren 6tik 20ra: Iurretako Kultur Etxean.
- Uda ostean: Elorrion, Abadiñon eta Durangon.


Argazki zaharrak batzen

Erakusketa ibiltaria aprobetxauta, Gerediaga Alkarteak argazki zaharrak batzeari ekingo deutso. Gerediagak argazkiak digitalizau egingo ditu kopia bat alkartearen artxiboan gordeteko. Originalak eta kopia digital bat jaubeari bueltauko jakoz.


Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azokea (maiatzaren 7tik 10era):

XXIII. Euskal Liburu eta Disko Azokeagaz batera hasiko dau argazki erakusketeak bere ibilbidea. Gerediaga Alkarteak, urtero legez, erakusmahai bat izango dau bere argitalpenak erakutsi eta saltzeko. Azokearen ordutegia honako hau da:
- Eguenean eta barikuan, 11:00-14:00 eta 16:30-20:30
- Zapatuan eta domekan, 11:30-14:30 eta 17:00-21:00

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu