Leioako XV. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2015-05-11 18:55   Musikea

Aterpe Leioa Gazteguneak jakinarazo dauenez, Leioako XV. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 57 taldek hartu dabe parte: 41 pop rock talde eta 16, barriz, metal modalidadekoak; 3 leioaztarrak izan dira, 37 Euskal Herrikoak eta 17 beste jatorri batzuetakoak izan dira. 

Aterpe Leioa Gazteguneak jakinarazo dauenez, Leioako XV. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 57 taldek hartu dabe parte: 41 pop rock talde eta 16 metal talde; 3 leioaztarrak, 37 Euskal Herrikoak eta 17 beste jatorri batzuetakoak izan dira.

Metal modalitatean honako honeek izan dira finalerako izentautako taldeak:

* THE DESCENT (BILBO).
* BULLETS OF MISERY (GERNIKA).

Pop Rock modalidadean, barriz, ondokoak:

* MR.PERDIGANS (CIUDAD REAL).
* ATIKUS FINCH (IRUÑEA).

Era berean, Euskerazko abestirik onena sari berezia Balmasedako Hartzak Blues Band taldeak eroan dau Amorrua dastatzen kantuagaitik.

Beste alde batetik, Leioako Udala saria Guda dantza taldearentzat izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu