Anarik 'Zure aurrekari penalak' bere bosgarren diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2015-05-08 12:10   Musikea

Bederatzi kantako diskoa da Zure aurrekari penalak (Bidehuts), eta danak Anarik berak idatzi ditu. Berbetan ahalegin berezia egin dauela nabarmendu eban aurkezpenean, gaiak aldatu ez dituan arren. Maiatzaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dau behar barria zuzenean.

Bederatzi kantako diskoa da Zure aurrekari penalak (Bidehuts), eta danak Anarik berak idatzi ditu. Berbetan ahalegin berezia egin dauela nabarmendu eban aurkezpenean, gaiak aldatu ez dituan arren. Maiatzaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dau behar barria zuzenean.

Orain dala bost urte argitaratu eban aurreko lana Anarik, Irla izan (Bidehuts, 2009), eta Zure aurrekari penalak dau bere ibilbideko bosgarrena. Denpora nahikotxu emon dau bedaratzi kanten berbak idazten, buelta asko emon eta sarritan berridatzi ostean amaitu ditu. Emoitzeagaz gustura dagoala adierazo eban atzo aurkezpenean.

Musikeari jagokonez, beste giro bat topauko dogula aurreratu eben taldekideek, tenpo geldoagoak, hain zuzen be. Borja Iglesias (gitarrea), Xabier Olazabal Drake (bajua), Mariano Hurtado (pianoa eta tekladuak) eta Mikel Txopeitia (bateria) musikariak ditu lagun Anarik disko honetan. Horrezaz gan, kolaboratzaile batzuk be izan ditu behar barrian, tartean, Eneko Burzako (Mobydick), Joaquin Pascual, Eger Insunza eta Karlos Osinaga. Andoiango Garate estudioan egin eben grabazinoa abenduan, eta Osinaga bera izan zan soinu teknikaria.

Bilboko Kafe Antzokian emongo dau lehenengo kontzertua, hilaren 21ean, Moby Dick lagun dauela. Honeek dira hurrengo zuzenekoak: maiatzaren 23an, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean (+Moby Dick); 28an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan; 30ean, Azkoitiko Mataderoan; bagilaren 4an, Iruñean; eta, 5ean, Baionan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu