Mitzuli: eskuko telefonoa itzultzaile bihurtzeko dobako aplikazinoa

Bizkaie! 2015-05-14 11:31

Mitzuli izeneko aplikazioa sortu dau Mikel Artetxe EHUko IXA Taldeko ikertzaile zarauztarrak, Elhuyarren laguntzino eta babesagaz. Androiderako itzultzaile automatiko bat da Mitzuli, eta 50 itzulpen-noranzko baino gehiago eskaintzen ditu; horreen artean, protagonismo berezia dabe baliabide urriko hizkuntzek, izaera komertzialeko produktuek albo batera ixten dituenek.  

Mitzuli izeneko aplikazioa sortu dau Mikel Artetxe EHUko IXA Taldeko ikertzaile zarauztarrak, Elhuyarren laguntzino eta babesagaz. Androiderako itzultzaile automatiko bat da Mitzuli, eta 50 itzulpen-noranzko baino gehiago eskaintzen ditu; horreen artean, protagonismo berezia dabe baliabide urriko hizkuntzek, izaera komertzialeko produktuek albo batera ixten dituenek. Horren erakusgarri, tartean dira Iberiar peninsulako hizkuntza gehienak: portugesa, gaztelania, katalana, galizierea, asturierea, aragoierea, okzitanierea eta, zelan ez, euskerea.

Testu bidezko itzulpena ez eze, Mitzulik ahots bidezko sarrera/urteerea be eskaintzen dau, baita irudi bidezkoa be; esangura horretan, nahikoa da kartel bati argazki bat ateratzea, adibidez, eta Mitzuliri karteleko testua itzultzeko eskatzea.

Mitzulik sarean nahiz saretik kanpo lan egiten dau, eta software librea da. Dagoeneko deskargetako moduan dago Google Playn, doban.


Offlineko modu osoa

Itzulpen automatikoa tresna interesgarria da atzerrian zagozanean. Roaming tarifak, ostera, ez. Zorionez, hori ez da arazo bat Mitzulirentzat, Interneterako konekzinorik barik be funtzionetan dauelako. Mitzuliren offlineko moduak onlineko moduaren kalidade berbera eskaintzen dau, eta kamera bidezko sarrerea lako ezaugarri aurreratuak be eskuragarri dagoz.

Mitzuli aitagarria egiten dauena da beste proiektu zoragarri batzuetan oinarritzen dala bere funtsezko funtzionalidadea eskaintzeko.

Apertium erregeletan oinarrituriko itzultzaile automatiko libre bat da, itzaleko transferentziaren hurreraketea jarraitzen dauena. Mitzuli plataforma horretan oinarritzen da hizkuntza bikote guztien itzulpenak eskaintzeko, gaztelania → euskerea eta ingelesa ↔ kroaziera bikoteetan izan ezik.

Matxin erregeletan oinarrituriko itzultzaile automatiko libre bat da, transferentzia sakonaren hurreraketea jarraitzen dauena. Elhuyarregaz izandako lankidetzeari esker, gaztelania → euskerea bikoteko itzulpenak eskaintzen ditu onlineko zerbitzu modura.

Abu-MaTran europar proiektu bat da, industriaren eta unibersidadearen arteko lankidetzea hobetzea bilatzen dauena Europako erronka handienetariko bati aurre egiteko: eleaniztasuna. Dublin City Unibersidadeko CNGL taldeko ikerlariakaz izandako lankidetzeari esker, ingelesa ↔ kroazierea bikoteko itzulpenak eskaintzen ditu onlineko zerbitzu modura.

Tesseract iturburu edegiko OCR plataforma zehatzena da, eta baita Mitzulik erabiltzen dauena be. HP Labsen garatu zan 1985 eta 1995 bitartean, eta gaur egun Googlek hartu dua bere garapenaren ardurea.

OpenCV eta Leptonica irudiak prozesatzeko liburutegi libreak dira, Mitzuliren OCR aurreprozesaketa propioa sartzeko erabili diranak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu