Berri Txarrak eta Belako saridun Musika Independentearen Sarietan

Bizkaie! 2015-05-12 11:27   Musikea

Sarituen artean, Berri Txarrak eta Belako izan dira euskal ordezkariak, Belako bizkaitarrentzat izan da Behetik gora datorren taldeari saria. 

Denbora da poligrafo bakarra lanak Euskerazko Diskorik Onenaren Etxepare saria irabazi dau Musika Independentearen Sarietan. Berri Txarrak nafarren disko hirukotxak aintzatespen hori lortu dau Musika Independentearen Sarietan. Kalifornia, Madril eta Koloradon grabau dabe lana, hiru produktoregaz, eta 20 kantu ditu danetara, bat taldeak agertoki gainean egindako urte bakotxeko. Hirukoteak zuzenean jo dau sariketa ekitaldian Etxepare Euskal Institutuko Aizpea Goenagaren eskutik saria jaso ostean. Gatibu, Joseba Irazoki, Kepa Junkera eta Ruper Ordorikaren azken lanak zituan lehiakide atal horretan.

Espainiako Batasun Fonografiko Independenteak, musika edizino eta sustapena eta artisten ordezkaritzea eta kontratazinoa jorratzen daben enpresa ertain eta txikien alkarteak, Musika Independentearen Sariak banatu ditu bart Madrilen.

Sarituen artean, Berri Txarrak eta Belako izan dira euskal ordezkariak eta Belako bizkaitarrentzat izan da Behetik gora datorren taldeari saria.

Era berean, Vetusta Morla taldeak 7 sari eroan ditu eta Rayden taldeak bi.

Rock Album onenari saria, barriz, Los Enemigos taldearentzat izan da, Vida inteligente diskoagaitik.

Musika Independentearen Ohorezko saria, barriz, Juan Claudio Cifuentes Cifurentzat izan da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu