Aimar Karrikak finalerako txartela irabazi dau Elizondoko finalaurrekoan

Bizkaie! 2013-03-11 09:31   Bertsolaritzea

Aimar Karrikak lortu dau lehen postua eta, beraz, bertsolari auriztarrak lehenengo aldiz kantauko dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. Ganerako bost bertsolariek ez dabe hori lortu, Elizondotik bertsolari bakarra sailkatu baita Anaitasunako finalerako.

Elizondon jokatu da astegoienean aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Txapelketako hainbat final ezagutu dituan Lur aretoak hartu eban saioa, eta barriro be bertsozaleek polito erantzun eutsien hitzorduari, izan be, 250 inguruk segidu eben bertatik bertara saioa.

Finalerako sailkapena zan Elizondon jokoan egoana, ez bakarrik taula gainean egoan seikotearentzat, baita entzuleen artean egozan beste hainbat bertsolarirentzat be. Presino hori hasieratik sentidu dabe protagonistek eta horren ondorioz ezin izan dabe euren onena emon, finalaurrekorik apalena izan da.


Aimar ttikia

Kontuak kontu, Aimar Karrikak lortu dau lehen postua eta, beraz, bertsolari auriztarrak lehenengo aldiz kantauko dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. Ganerako bost bertsolariek ez dabe hori lortu, Elizondotik bertsolari bakarra sailkatu baita Anaitasunako finalerako. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, Julen Zelaieta eta Migel Mari Elosegi Luze, gertu-gertuan izan ditu irabazleak.

Xaber Maiak laugarren egin dau, etxekoen babes handia jaso dau elizondoarrak. Haren atzetik, Oier Lakuntza eta Saioa Alkaiza sailkatu dira.


Lur ttikia

Elizondoko saioaren ostean, erabagita gelditu da martiaren 23an finala jokatuko dauen zortzikotea: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko da martiaren 23an, arratsaldeko 17:00etan.

Finalerako sarrerak honezkero salgai dagoz www.bertsosarrerak.eu atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu