Abian da 'Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza' produkzinoa
2012-07-03 15:10 BarriakEuskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak produzidu dau Zenbat Gara kultur alkartearen laguntzinoagaz. Iraupen ertaineko sei dokumentalek osotzen daben dibulgazinoko lan honegaz publiko zabal bati aurkeztu nahi jako euskerearen eta bere herriaren historia.
Peru Isasi bilbotarraren 'Marylinjaia' izango da 2012ko Aste Nagusiko kartela
2012-07-03 14:59Peru Isasi Sarriaren Marylinjaia izango da aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela. 245 lan aurkeztu dira aurten kartel lehiaketaraEgileak 2.500 euroko saria jasoko dau
Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal bizkaitarrak txapeldun Plazatik Gaztetxera Sariketan
2012-07-03 14:09 BertsolaritzeaPasa dan zapatuan jokatu zan Plazatik Gaztetxera Sariketako finala Eibarko Gaztetxean eta 200 bat lagunen aurrean, Xabat Galletebeitia lekeitiarra eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra izan ziran nagusi.
UEUren Udako Ikastaroak Baionara ailegauko dira garagarrilaren 4an
2012-07-03 13:23 jardunaldiakUEUren Baionako Udako Ikastaroak garagarrilaren 4an hasiko dira. Danetara, sei ikastaro emongo ditue Baionako Unibersidadean hilaren 4tik 5era.
Euskerea eta euskal kulturea erakusteko ikastaroa antolatu dau EHUk
2012-07-03 12:03 jardunaldiakEHUko Udako Ikastaroek kanpoko unibersidadeetako euskera eta euskal kultura erakusteko prestakuntza ikastaroa eskainiko dabe bigarren urtez. Donostiako Miramar Jauregian egingo ditue ikastaroak, garagarrilaren 5ean eta 6an.
Guillermo Martinez idazle eta matematikari argentinarraren azken liburuaren aurkezpena Bilbon
2012-07-02 15:28 kulturbizGuillermo Martínez, Bilbora etorri da egunotan bisitan, EHU-k konbidauta, BizBAK 2012 udako ikastaroetako batean parte hartzeko. Izan be, garagarrilaren 4an eta 5ean, Cultura con M de Matemáticas: una visión matemática del arte y la cultura izenburuko ikastaroan hartuko dau parte.
Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehenetan
2012-07-02 13:07 kulturbizGuggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehen guztietan, 10:00etatik 20:00etara, garagarrilaren 2an hasita. Udan Bilbok bisitari asko jasoten ditu eta horreei guztiei arreta egiteko asmoz egiten da aldaketa hau.
Karlos Zurutuzak jaso dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sari nagusia
2012-07-02 12:38 sariak-autortzakRikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu ditue astegoienean Andoainen. Aurtengo sari nagusia Karlos Zurutuza kazetari donostiarrak jaso dau, Libia eta Irakeko gatazken ganean Argia astekarian eta Berria egunkarian argitaratutako erreportajeakaitik.
300 ume eta gazte batuko dira aurtengo Bertso Udalekuetan
2012-07-02 11:18 BertsolaritzeaMartxan dira daborduko Bertsozale alkarteak antolatutako Bertso Udalekuak. Aurten, 300 ume eta gaztetxuk hartuko dabe parte Barria, Bidarrain, Arrazola, Irañeta, Orio eta Zuhatzako udalekuetan.
'Zentzua eta Iraunkortasuna' ekimen artistikoa martxan da Urdaibain
2012-06-29 16:34 Kulturea2012 Euskadi Fundazinoak Zentzua eta Iraunkortasuna proiektuaren kokalekuak aurkeztu ditue gaur Bilbon. Mundu guztiko hamar artista garaikide ospetsuk esku-hartze artistikoak egingo ditue Urdaibain, berbarako, Lagako hondartzan, Gernikako Astra fabrikan eta Gautegiz-Arteagako Andrabideko harrobian.
Elorrio hurre-hurretik ezagutzeko bisita gidatuak egingo ditue garagarrilean
2012-06-29 15:48Zure bidean, Elorrioizeneko bisita gidatuak atondu ditu Elorrioko Udalak garagarrileko asteburuetarako. Lehenengo aldiz prestau ditue bisitaldiak. Lehenengo bisitea bagilaren 30ean izango da, eta azkenengoa garagarrilaren 29an.
Euskal antzerkiaren gaur egungo egoerea jorratuko dabe EHUren udako ikastaroetan
2012-06-29 15:13 jardunaldiakEHUko BizBAK udako ikastaroek euskal antzerkiak azkenengo 25 urteotan izandako bilakaerea aztertuko dabe garagarrilaren 2tik 4ra bitartean, Euskal antzertia gaur izeneko mintegian.
Euskal kulturgintzea eta komunikabideak aztergai, Askarako mahai-inguru zikloan
2012-06-29 14:11 jardunaldiakAskarako mahai-inguruko zikloaren bigarren hitzordua garagarrilaren 2an egingo dabe, Ahotsenea Sortzailean I. Topaketen barruan. Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri? itaunari erantzuten ahaleginduko dira.
Euskal Kazetarien Kolegioa sortzeko legea onartu dau Eusko Legebiltzarrak
2012-06-29 12:42Eusko Legebiltzarrak onartu barri dau Euskal Kazetarien Kolegioa sortzeko legea. PSE-EE, PP, Ezker Anitza/IU eta UPyD alderdi politikoen arau proposamenak bultzatu dau ekimena.
'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentalaren arduradunek uko egin deutsie Donostiako Udalaren laguntzinoari
2012-06-29 10:54 BarriakZinez produkzino-etxeak uko egin deutso Donostiako Udalak bost euskal presori buruzko Barrura begiratzeko leihoak dokumentalari emondako 9.000 euroko diru-laguntzinoari, Koldo Mitxelena kulturunean emondako prentsaurrekoan filmaren arduradunek jakinarazo dabenez.
Athletic futbol taldeak jaso dau EHGAMen Urrezko Hirukia
2012-06-28 15:54Gaur, Sexu Askapenaren Egunean, EHGAM taldeak urtero lez, Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak emon ditu. Urrezko Hirukia Atheltic futbol taldeak jaso dau, eta Trapuzko Espartina, Jose Ignacio Wert Espainako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroak.
Miguel de Unamunoren marrazkiak ikusgai, Bilboko Foru Liburutegian
2012-06-28 14:57 KultureaMiguel de Unamuno idazleak berak egindako marrazki eta ilustrazinoak ikusgai dagoz garagarrilaren 2tik irailaren 14ra arte Bilboko Foru Liburutegian. Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak idazle bilbotarraren heriotzearen 75. urteurrena gogoratzeko antolatutako egitaraua bereziaren barruan dago erakusketea
Bermeoko XII. Gorefest bildurrezko zinema jaialdiak itsasoa izango dau protagonista
2012-06-28 12:29 BarriakGorefest jaialdiaren 12. edizinoak itsasoagaz zerikusia dauken bildurrezko pelikulak izango ditu protagonista. Zinemearen alde iluna eta gorea gustuko dabenek hitzordua dauke garagarrilaren 13an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 20:30an.
Gazteaukera atariak diseinu barria dauka
2012-06-28 11:22Gazteaukera atariak diseinu barria eta eskuragarriagoa estreinau barri dau, orain edukiak ordenatuago dagoz eta gizarte-sareek garrantzia handiagoa dauke. Gazte Informazinoa eta Gazte Txartela atariek igaz izandako harrera ona dala-eta ekin deutso ataria barrizteteari Gazteria Zuzendaritzeak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako behin betiko zerrendea prest
2012-06-28 10:23 BertsolaritzeaIzen emotea amaituta, badakigu daborduko zein 38 bertsolarik parte hartuko daben udagoienean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Batetik puntuazinoaren arabera sailkatutako bik (Peru Madalenak eta Aitzol De Castrok) uko egin dautsie Bizkaikoari eta bestetik inoz finalista izandako Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Ibon Ajuria batu dira zerrendara.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...