BizkaIdatz Txikia literatur lehiaketa barria martxan dago

Bizkaie! 2015-04-16 12:31   Kulturea

Ume eta gaztetxuei zuzendutako sariketa barria da BizkaIdatz Txikia. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, helburu nagusia da literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatzea. Maiatzaren 29an amaituko da lanak bialtzeko epea.

Ume eta gaztetxuei zuzendutako sariketa barria da BizkaIdatz Txikia. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, helburu nagusia da literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatzea. Maiatzaren 29an amaituko da lanak bialtzeko epea.

Bizkaiko edozein udalerritako eskolaren baten ikasten dagozan ume edo gazteek parte hartu ahalko dabe. Kategoria bi dagoz: bata, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat; eta bestea, Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailakoentzat.

Parte-hartzaileek Joanes Urkixok euskeraz edo Belen Lucasek gaztalaniaz proponidutako istorioaren jarraipena eta amaierea idatzi beharko ditue. Lehiakide bakotxak gura beste behar aurkezteko aukerea dauka; euskeraz eta gaztelaniaz, bietara, be bai.

Kontakizunek lau orrialde izan beharko ditue gitxienez, eta bost gehienez. Eskuz edo ordenagailuz idatzi daitekez. Maiatzaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Bizkaiko Foru Liburutegiko erregistro eta herritarrei arreta eskaintzeko bulegoan, Bilbon, Diputazio kaleko 7. zenbakian. Argibide gehiago, hemen.

Lan irabazleek ondoko sariak jasoko ditue, umeen eta gazteen kategorietan: euskerazko/gaztelaniazko lehenengo saridunak, tablet bat eta diplomea; eta euskerazko/gaztelaniazko bigarren saridunak, liburu elektroniko bat eta diplomea. Ganera ume eta gazte irabazleen ikastetxeek eskola-materiala jasoko dabe.

Joanes Urkixok idatzitako Zuhaitz neska eta Belen Lucasen El misterio del jardín botánico kontakizunen hasierak, hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu