Labayru Fundazinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-04-17 12:24   kulturbiz

Aurrera begira dituan helburuak eta konpromisoak aurkezteko Bide barriak izeneko ekitaldia egin eban Labayruk atzo, hilak 16, Bilboko BBK Salan. Aurrerantzean ikastegi barik fundazino izango dala iragarri eben. Labayruko arduradun eta beharginez gan, erakunde publikoetako hainbat ordezkari izan ziran ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuordea.

Berrogei urteko ibilbidearen ostean, eta azken urteotako krisi-giroari bueltea emon guran, igaz egindako gogoeta estrategikoaren emoitzak gizarteratu ditu Labayruk.

Gizartearen premina barriei erantzuteko prest dagozala azaldu eben. Lan arloak finkatuta daukaz Labayruk: hizkuntzearen eredu ona eta naturala sustatzea, gazteakaz bat egitea euskerea erabili dagien, ondarea jaso eta gizarteratzeko bitarteko egokiak bilatzea. Helburuok beteteko hainbat jardunbide zehaztu ditue. Berbarako, irudia barriztetako, izena, logoa, webgunea eta komunikazinoko arloei heldu deutsie. Horrezaz aparte, egitasmo barriak sortzeko gogoetea hasi dabe.

Labayru Ikastegia 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoz. Hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntzea, itzulpengintzea, herri-ondarea batzea, euskerearen erabilerearen normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Labayruren historiaren ganeko dokumentala be aurkeztu dabe, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu