Ray Lee artistearen ‘Siren’ entzunezko instalazinoa ikusgai Bilbon

Bizkaie! 2015-03-18 16:59   Kulturea

Zenbait turuten mobimentuaren bitartez sortzen dan soinuaren muntaia alkarreragilea dogu Siren, arte zinetikoa, musika elektronikoa eta performancea antzerki-testuinguruan nahasten dituan soinu-instalazinoa. Ray Leeren instalazino hau Oxfordeko Arte Garaikidearen Museoa, Derbyshireko ehungintza lantegi abandonatu batean edota Nottinghameko Bonington Galeria lako leku desbardinetan izan da ikusgai. 

Azkuna Zentroaren zuzendari, Lourdes Fernández, eta Ray Lee artisteak, prentsaurrekoan aurkeztu dabe Siren entzunezko instalazinoa. Entzunezko arte proiektu hau maiatzaren 30era bitartean izango da ikusgai Bilboko Azkuna Zentroan eta 3.2.1. Antzerki Era Barrien Nazinoarteko Topaketearen barruan, erakusketa aretoan eskainiko dan erakusketearen parte izango da. 
 
Zenbait turuten mobimentuaren bitartez sortzen dan soinuaren muntaia alkarreragilea dogu Siren, arte zinetikoa, musika elektronikoa eta performancea antzerki-testuinguruan nahasten dituan soinu-instalazinoa. Ray Leeren instalazino hau Oxfordeko Arte Garaikidearen Museoa, Derbyshireko ehungintza lantegi abandonatu batean edota Nottinghameko Bonington Galeria lako leku desbardinetan izan da ikusgai. 
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu