Barrikuntzea eta kooperatibismoaren ganeko hiru lan argitaratu ditue EHUk eta Center for Basque Studies-ek

Bizkaie! 2012-04-03 14:02

AEBetako Nevadako Unibersidadeko Center for Basque Studies-ek barrikuntzea, kooperatibismoa eta lehiakortasunaren ganeko Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) hiru lan argitaratu ditu: Innovation: Economic, Social and Cultural Aspects, Basque Cooperativism" eta "Behavior and Organizational Change.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Danimarkako 'Afvist' lanak irabazi dau Getxoko Zubiak Film Laburren I. Lehiaketea

Bizkaie! 2012-04-03 12:33   Barriak

Arrazakeriaren kontrako tokiko burruka eta kultur artekotasuna, bizikidetza eta errespetua sustatze aldera antolatu dau lehiaketa Getxoko Udalak.

Leioako Umore Azokeak 20 estreinaldi eskainiko ditu maiatzaren 17tik 20ra bitartean

Bizkaie! 2012-04-03 11:43   Kulturea

XII. Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokeak aurtengo edizinoaren egitaraua osotu barri dau. Danetara 45 konpainiak parte hartuko dabe jaialdian: horreetatik, 14 EAEkoak dira; 18 estadu espainiarrekoak; eta, 13 beste herrialde batzuetakoak. Aurtengo Leioako Umore Azokea maiatzearen 17tik 20ra bitartean egingo da.

Errimak Exkaxko taldeak irabazi dau Bardoak 2012 txapelketea

Bizkaie! 2012-04-02 18:44   Bertsolaritzea

Errimak Exkaxko taldeak irabazi eban zapatuan Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketea, Leitzako frontoian, 500 bat lagunen artean. Eneko Fernandez, Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxea bertsolarioek osotu dabe Errimak Exkaxko taldea.

Bizkaie!-k 10 urte, eta aurrera egiteko indarrez

Bizkaie! 2012-04-02 15:44

Bizkaie! atari digitalak hamar urte beteko ditu laster, hain zuzen be apirilaren 8an. Bizkaierea zabaldu, indartu eta idatzizko ereduan normalizazino prozesuan laguntzeko asmoz abiatu zan 2002ko udabarrian. Hamar urteotako balorazinoa eta etorkizunerako erronkak azaltzeko prentsaurrrekoa izan da goizean, Bilboko BBK Salan.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Mikel Irizar izentau dabe Topaguneko presidente

Bizkaie! 2012-04-02 11:40   Euskerea berbagai

Topagunea euskera alkarteen federazinoak Mikel Irizar izango dau presidente hurrengo urteetan, izan be hori erabagi dabe alkarteetako ordezkariek, astegoienean Durangon egindako batzar nagusian. Euskaldunon alkarteen mobimentua eraldaketa prozesu sakon batean dagoala nabarmendu dabe Topaguneko kideek, eta eginkizun horretan Irizarrek hartuko dau zuzendaritza batzorde barritua gidatzeko ardurea.

'Sustrai Erreak-2. Guernica 1937' azterlana argitaratu dabe 'Aldaba' aldizkariak eta Gernikazarra taldeak

Bizkaie! 2012-04-02 10:35   kulturbiz

Sustrai Erreak-2. Guernica 1937 liburua aurkeztu barri dabe, Gernikako bonbardaketearen 75.urteurrenaren harira. Aurkezpen-ekitaldia Gernikako Batzar Etxean egin eben. Gernikako bonbardaketearen inguruko azterlan zabala da liburua, Aldaba aldizkariaren zuzendaritzeak eta Gernikazarra historia taldeak egindakoa

Mundumira 2012 Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo da, maiatzaren 18tik 29ra

Bizkaie! 2012-03-30 15:39   kulturbiz

Mundumira munduko kulturen jaia Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo dabe aurten, maiatzaren 18tik 29ra, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Musikea, kirola, turismoa, gastronomia, antzerkia eta beste hainbat jarduera izango dira aukeran Mundumiran.

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2012-03-30 11:17   Euskerea berbagai

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko hitzarmena sinatu dabe. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatuko dau, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmenaren helburua erakundeen arteko alkarlana sortzea da, euskerearen normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko.

II. Eskutartie, Udabarriko Artisautza Azokea Bilbon, martiaren 30etik apirilaren 9ra

Bizkaie! 2012-03-30 10:56   Kulturea

Eskutartiek lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituana, danetara, 14; Gipuzkoak 2; Nafarroak 2, Arabatik 3 etorriko jakuz eta Iparraldetik bat.

Alvaro Gurrea irakasleak 'Kosallu' nobelea kaleratu barri dau

Bizkaie! 2012-03-28 15:11   Kulturea

Alvaro Gurrea irakasleak Kosallu liburua kaleratu dau Ttarttalo argitaletxeagaz. Kosallu izen erreala da, existiduten da, etxe bateko izena. Nobelea irakurten dauenak igarriko dau zein herritako etxea dan, dino egileak. Gizon berezia izan zan Kosallu, José Allu zan bere benetakop izena, eta urrunetik etorri zan, inork ez ekian zergaitik eta zertara.

Belvedereko Apolo izango da 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-03-28 14:23   Kulturea

Belvedereko Apolo izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko zikloaren protagonista, bariku honetan, martiaren 30ean.

Koldo Zuazok Arabako euskereari buruzko ikerketea argitaratu barri dau

Bizkaie! 2012-03-28 13:53   Euskerea berbagai

Koldo Zuazo hizkuntzalari eta irakasleak Arabako euskara liburua kaleratu barri dau, Elkar argitaletxearen Eztabaida bilduman. Errenteriako Udalak antolatutako Koldo Mitxelena. I. Ikerketa Saria irabazi eban 1989an, Arabako euskara izeneko saio bati esker; ordutik, sarritan landu dau gaia, eta liburu barrian Arabako euskerearen ganeko datu gehiago batu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musikearen alderik ezkutuenak, Bilboko Alondigako 'The side show' programan

Bizkaie! 2012-03-28 11:49   Musikea

Soinuaren modu desbardinetara hurreratzeko aukerea izango da martiaren 29tik 31ra bitartean Bilboko Alondigan, The side show: Musika ezkutuan EX programearen bigarren monografikoaren egitarauaren barruan. Soinua biziteko eta esperimentetako kontzertuak, performanceak, instalazinoak, tailerrak eta beste makina bat jarduera atondu ditue. Egitarauko ekitaldi gehienak doban izango dira.

Bilbo Hiria irratiak 15 urte

Bizkaie! 2012-03-28 11:39

Bilboko irrati euskaldunak 15 urte beteten ditu egunotan. Izan be, 1997ko martian jarri zan abian Bilbo Hiria irratia, Zenbat Gara alkarteak bultzatuta. Urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbo Hiriak martian eta apirilean.

Elorrioko bonbardaketea gogoratzeko ekitaldiak izango dira hilaren 30an eta 31n

Bizkaie! 2012-03-27 18:52

Bizkaiko beste hainbat herritan lez, Elorrioko bonbardaketearen 75. urteurrena beteko da laster. Horren harira, Elorrioko Udalak, Gerediaga alkarteagaz alkarlanean, berbaldi bat eta ibilaldi bat antolatu ditu hilaren 30 eta 31n.

UPV/EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren Lehiaketeak 20 urte bete ditu

Bizkaie! 2012-03-27 18:21   Kulturea

Sariak irabazteko hautagaiek gaztelaniaz edo euskeraz egindako jatorrizko ipuin argitaratu bakoa aurkeztu beharko dabe fantasiazko gai baten inguruan; gehienez be 10 orri izango dira, alde bakarrean, hutsarte bikotxagaz eta makinaz idatzita. Jatorrizkoak emoteko epea 2012ko maiatzaren 3an amaituko da.

Eduardo Hurtadoren 'Wandervögel', Guggenheim Bilbao Hormako lehenengo alea

Bizkaie! 2012-03-27 18:18   Kulturea

Eduardo Hurtado artistearen Wandervögel lana, Guggenheim Bilbao Horma lehiaketako lehenengo proiektua, daborduko ikusgai dago Guggenheim Museoko 103B aretoan. Hurtadoren instalazinoa Europako gazte alkarte bat eta memoria gordetzearen eta berau kontetearen ganeko gogoetea da

Kameratoia Euskal Herriko VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya Gernika-Lumon egingo da

Bizkaie! 2012-03-27 17:45   Barriak

Kameratoia Euskal Herriko VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya maiatzaren 12tik 26ra bitartean egingo dala jakinarazo dau Topagunea euskera alkarteen federazinoak. Izena emoteko azkenengo eguna apirilaren 27a da.

Euskadiko Soinuak Marsellan

Bizkaie! 2012-03-27 14:57   Musikea

Babel Med Music ekimenaren 8. urtea bada be, Euskadiko Soinuak-entzako lehenengo aldia izango da. Euskal enpresa batzuek inoiz parte hartu izan daben arren, oraingoan Euskal Herriko musika sektorearen erakusleiho izango dan stand amankomuna be ezarriko da Marsellako Dock des Suds-en.