Durangon, apirilaren 2tik 5ra izango da III. Topaklown
2015-03-18 09:25 KultureaTopaklown Durangoko San Agustin Kulturgunea eta Ganso & Cia, antzokiko konpainia egoiliarraren artean sortutako proiektua da. Topaklown, klowna praktiketan dabenen topagunea da, klownagaitik jakinmina dabenena edo, besterik barik, seduziduten itxi eta emozino eta umore onagaz gozau nahi dabenen topalekua da.
Topaklown Durangoko San Agustin Kulturgunea eta Ganso & Cia, antzokiko konpainia egoiliarraren artean sortutako proiektua da. Topaklown, klowna praktiketan dabenen topagunea da, klownagaitik jakinmina dabenena edo, besterik barik, seduziduten itxi eta emozino eta umore onagaz gozau nahi dabenen topalekua da. 2013. urtetik, Aste Santuagaz batera, kodigo teatral hau helburu edo bide artistiko legez
daben pedagogo eta artistak dagoz konbidauta.
2015ko apirilaren 2tik 5ra hirugarren edizinoa izango da. Kontuz, baina aldi berean harrotasun ukitu bategaz be, esaten dogu proiektu sendoa dala geurea, bi edizinoetan gorpuztutakoa; eskaintzen diran 150 tokiak di-da bete izanak erakusten dauen moduan. Arrakasta hori neurri handi batean irakasle eta pedagogoen kalidadean dagoala uste dogu.
Ikastaroen erdia inguru egiteko aldez aurretik klown munduan eskarmentua izatea eskatzen da, holan egunotan gure artean nahas-masean izango doguz profesionalak diranak, hasi barriak, edota hastear dagozanak. Gainera lehenengoz Topaklownaren ibilbidean euskera hutsean izango dan ikastaroa eskainiko da.
Baina Topaklownak ikastaroak eta emonaldiak uztartzen ditu, holan ikuslego zabala, ondo etorria izateazgan, ezinbestekoa be bada. Formazinoaz aparte, 7 emonaldi eskainiko dira, 4 dobakoak, eta 3 sarreradunak (3 emonaldietarako abonua eskaintzen da).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!