Leioako Umore Azokeak badauka kartela

Bizkaie! 2015-02-12 17:53   Kulturea

Aurtengo Umore Azokan parte hartzeko 410 eskaera jaso dira (42 Euskaditik, 234 beste autonomia-erkidego batzuetatik eta 134 gehiago beste 20 herrialdetatik). Horreetatik 74 estreinaldi-proposamenak (20 Euskaditik, 38 estadutik eta 16 beste herrialde batzuetatik) eta nazinoarteko konpainien artean, Estaduan estreinetako 53 proposamen.

Aurten, Leioako Umore Azokeak (Kaleko artisten XVI. azokea) bizarra eta pasta-betaurrekoak janzten ditu, eta hipster erara, kaleko arteakaz dauen konpromiso eta hurrekotasuna erakusten dau.

Maiatzaren 21etik 24ra, Umore Azokeak biziteko beste modu bat aurkeztuko dau: antzerkia, jantzak, zirkua, pailazoak… kaleak bere egingo ditue lau egun berezi horreetan.

Aurtengo Umore Azokan parte hartzeko 410 eskaera jaso dira (42 Euskaditik, 234 beste autonomia-erkidego batzuetatik eta 134 gehiago beste 20 herrialdetatik). Horreetatik 74 estreinaldi-proposamenak (20 Euskaditik, 38 estadutik eta 16 beste herrialde batzuetatik) eta nazinoarteko konpainien artean, Estaduan estreinetako 53 proposamen.

Kontuak kontu, munduan nagusi diran jokeretatik aldenduz, Umore Azokeak nortasuna erakusten dau, berezko nortasuna, bere aurtengo programazinoa zarratzear dagoan momentu honetan.

Azken buruan, gitxi barru, hautatutako konpainien aurrerapena eskainiko dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu